Irailaren 13 an, Ibilbide hau Arga ibaia, Rochapea, eta Ezkaba gailurra elkartuz osatu genuen. Ibilbide honetan hiriaren eta naturaren arteko trantsizio betean murgiltzen zera. Arga ibaiaren freskotasuna lagun, pixkanaka-pixkanaka Ezkaba mendiaren maldetan sartuaz. Horrela, altura irabazten joaten zara eta berarekin batera paisaia irekitzen joaten da. Goikaldetik Iruña, Arga harana, Ultzama aldea eta inguruko mendilerroak zein lautada zabalak agertzen hasten dira. Mendi honek erakusten du nola aldatu den landaredia, nola moldatu den paisaia, eta nola iraun duen memoria kolektiboak bere tontorrean.
Ezkaba ez da mendi soil bat. Iruñerriaren babesle naturala da, barrera ekologiko moduko bat osatuz, iparraldeko haize eta hezetasunaren aurkako babes lana egiten duena. kantauri ixurialdeko haranetatik datorren klima hezearen aurrean benetako barrera ekologikoa egiten duena.
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala) hegazti harruntenetakoa da bertan
Ezkaba tontorrean dagoen San Kristobal gotorlekuak memoria historiko sakona gordetzen du. Ihesaldia, kartzela zaharraren historia, eta bertan bizi izan ziren presoen oroimena paisaian txertatuta daude.
Ezkabako ihesaldia (1938)
1938ko maiatzaren 22an, 795 preso ihes egin zuten San Kristobal gotorlekutik (Ezkaba mendian). Gotorlekua 1934tik aurrera kartzela gisa erabili zen, eta bertan 2.500 preso errepublikano zeuden, 1936ko estatu-kolpearekin lotutakoak.
Kartzelan kontrol gutxi zegoen egun batean presoek Ihesaldia antolatu zuten. Preso askok mendian barrena egin zuten ihes, baino ondorengo egunetan izan zen errepresio bortitzaren ondorioz.
206 iheslari hil egin zituzten atzetik joan zitzaizkien franquistek
14 preso (antolatzaileak) fusilatu egin zituzten urte bereko abuztuan.
Ihes egindakoetatik 3 edo 4 lagunek bakarrik lortu zuten muga zeharkatu eta Urepeleraino iristea, Ultzama eta Arga ibaiak igaroaz
Gaur egun, ihesaldi hura gogoratzeko, ibilbide historiko bat dago, preso horiek jarraitu zuten bide hipotetikoa oinarri hartuta. Helburua da askatasuna bilatu zutenen memoria bizirik mantentzea, Franquistak hil zituztenenak zein helmugara iristea lortu zuten gutxienena.
Ezkaba mendian zehar topatzen diren seinale eta monumentuak iragan hurbil eta mingarria gogorarazten dute. Uneoro natura eta memoria uztartzen dituen mendi bat da.
Ezkabako mendebalaldeko aurpegian larre zabalak aurkitu genituen
Ezkaba mendira iristeko osatu genuen ibilbide zirkularra.
Ezkaba gailurra
Larrosa - Rosa canina - atzekaldean Iruña inguruak ikusten direlarik
Bere kolore berde biziakin, ezkata ikusgarriak eta alboetan agertzen diren orban urdin bereizgarriak direla eta, erraz ikusten da. Eguzkitan berotzea gustuko duenez, harrien artean eta larre lehorren ertzetan geldi-geldi ikusi genuen. Nahiz eta itxura ikusgarria izan, animalia iheskorra da, eta gure presentzia sumatzean azkar ezkutatu zen landarediaren edo harrien artean. Batez ere Intsektuak, armiarmak eta bestelako ornogabe txikiak jaten ditu. Gardatxoaren presentziak agerian uzten du Ezkabak duen balio naturala. Askotan gotorlekuari edo Iruñerriko ikuspegiei erreparatzen diegu, baina mendi honek fauna interesgarria ere gordetzen du, eta horrek are bereziago egiten du paraje hau.
































