lunes, 8 de julio de 2019

MENDAUR (1132M) NAFARROA (2019- maiatzak 22)



Ezkurra ibaia eta Bidasoa ibaiaren artean kokatzen da Mendaur izeneko mendia. Bortziriak eta Malerreka bailaren artean dagoen mendirik garaiena da. Pirineo mendilerro barnean kokatua ez egon arren, mendaurretik ekialdera begiratuta, bidasoaren ibaiaren beste aldean, oso gertu ikusten da pirineo mendilerroa eta Mendaur mendia bera baino gailur bajuxeagoak dira berauek. Gure igoera Ituren herritikan gora izan zen eta baso mixtoa da nagusi ibilbide guztian zehar. Geologia ikuspuntutikan ere aberatsa da mendi tontor aldean dauden harrien egitura. Ibilbidean zehar ikusitako xehetasun gehienak behekaldeko sarrera honetan dituzue ikusgai.

Mendaur gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Mendaur gailurraren azkeneko maldei aurre egiten

Mendaur gailur inguruan ikusten diren arroka gorrixka hauek harri-kopuru handi batek osatutako konglomeratuak izango lirateke, gaur egunean itsaso bazter askotan ikusten diren modukoak. Ertzik gabeko harri pillaketa haundi hau, urak eragindako mugimenduaren ondorioz harria gora eta behera ibiltzean sortzen da, borobil forma hori hartu arte. Sasoi honi Triasikoa deitzen zaio, orain dela 200 eta 251 miloi urte bitarteko garaiari hain zuzen. Garai hartako itsas ertzetako aztarnetako bat izango litzateke ingurune hau, non gaur eguneko Ituren, Donestebe eta abarrak itsaso azpian egongo liratekeen.
Harrri pilaketa ikusgarri hauek Mendaur gailurretik gertu ikusten dira

Menier hau Mendaur mendiaren iparraldeko aurpegia eta Mendieder gailurraren erdian kokatzen da.

Iturengo herria Mendaur gailurretik begiratuta
Mendaur menditikan jeisten diren errekaxto garbi eta ederrak

Hegaztiak
Ugatza (Gypaetus barbatus)

Ugatza (Gypaetus barbatus)
Mendaurreko azken maldei aurre egiten

Ugatza (Gypaetus barbatus)

Ugatza (Gypaetus barbatus)
Mendieder mendia da Mendaurretik begiratuta iparraldera dagoen hori

Antzandobi kaskagorria (Lanius senator)

Antzandobi kaskagorria (Lanius senator)

Mendaurretik hegoaldera begiratuta

Antzandobi kaskagorria (Lanius senator)

Antzandobi kaskagorria (Lanius senator)
Ituren herrixkatikan hasi eta gorainoko bide gehiene baso artean egiten da

Etze txinboa (Sylvya undana)

Etze txinboa (Sylvya undana)
Basoan zehar kilometro batzuk egin ondoren, belardi honetara irtetzen zera eta behin honera iristean goiko argazkian ikusten den ermitaren ondoan dago gailurra

Garrapoa (Sitta europaea)

Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)

Miru gorria (Milvus milvus)
Pagadi ederrean barrena egiten dira kilometro asko

Txioa (Phylloscopus...)

Zapelatza (Buteo buteo)

Uda txirta (Anthus trivialis)
Basoan barrena oinez

Pitxartxar burubeltza (Saxicola rubicola)

Pintzana (Fringilla coelebs)

Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus)

Mendaur goikaldeko zatia
Zuhaitzak;
Haritza (Quercus...)

 Gereziondoa (Cerasus...)

Pagadia (Fagus sylvatica)


Mendi gailurrera iritxi aurretiko eskailerak dituzue hauek, denera 60 eskailera omen daude.


Pagoa (Fagus sylvatica)

 Gaztainondoa (Castanea sativa)

 Sahatsa (Salix..)

Lizarra  (Fraxinus excelsior)

Errekaxto ederrak jeisten dira basoan barrena

 Astigar arrunta (Acer...)

 Ametza (Quercus pirenaica)

 Haritz Amerikarra (Quercus rubra)

Harizti ugari ikusi genituen bidean zehar

Tximeletak;
(Vanessa atalanta)

Basozaina  (Pararge aegeria)

Asunetako vanesa (Aglais urticae)
Ibilbideko beste irudi bat
Loreak;
Kuku belar-Digitalis purpurea

Ihia

Potentilla sp
Mendaur gailurra

Stellaria sp

Cirsium palustre

Erica sp 
Borda eroriak non nahi ikusi genituen

Vicia sp

Arenaria sp

Plantago sp
Maider azkeneko maldei aurre egiten

Myosotis sp

Geranium sp

Porrosta-Asphodelus albus
Mendaur goi aldea

Polygala sp

Muki belarra-Pinguicula grandiflora

Pagoa-Fagus sylvatica
Udaberrian pagadiaren barrenean izaten den kolore orlegi argia izugarria izaten da

Sarothamus scoparius

Polygala sp 

 Linum sp


La Trinidad ermita barnetikan kanpokaldera ateratako argazkia


Sugandila (Podarcis hispanicus)

Kakalerdo haragijalea  (Cicindela campestris)

Bidean aurkitu genituen kaka arrastoak dituzue beheko hauek;




Gailurreko La Trinidad izeneko ermitaren barruan ateratako argazki  bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...