miércoles, 27 de junio de 2018

IRUMUGARRIETA/INTZAKO DORREA / SOLLAZBIZKARGAÑA (1430M), ELIZKAITZ(1215), UNI (1205M), URAKORRI(1304M) ARALAR NAFARROA-GIPUZKOA (2018 ekinak 7)


Aralar mendilerroko tontorrik garaiena da Sollazbizkargaña izena duen mendi eder hau, beste batzuek Irumugarrieta izenez ere ezagutzen dute bainan izen hori gailurretik hegoaldeagora dagoen  mugarri bateri deitzen zaio, non bertan Gaintza, Intza eta Gipuzkoa aldeko lurrak elkartzen diren. Gure igoera Gaintza herrixkatik hasi genuen non zuzen zuzen aurrean ikusten den Sollazbizkargaiña tontorra igo genuen, igoeran zehar arrixkurik ez dagoen arren, lau bat kilometroan 1200m inguruko desnibelari egin behar zaio aurre eta oso malda pikoak daude bertan. Altura irabazi bezala Araitz bailara dauden bistak gero eta ederragoak dira. Behin gailurra egin eta gero Malloak mendilerroari jarraituz gainez gain Balerdi mendi ondoraino joan ginen, gero handik beherantza zuzen zuzen jeisteko hasera puntuko Gaintza herrixkaraino. Behekaldeko kronikatxo honetan ikusi ditzazkezue ibilbide eder honetan zehar ikusitako bitxikeriak.
Sallazbizkargaña gailurrean Araitz bailara behean eta Mailloak mendilerroa ezkerretara dela
Sollazbizkargaiña gailurra Araitz bailaratik ateratako argazki batean
Mendi tontorrean dagoen erpin geodesikoa tximista batek jota edo erdi puskatuta aurkitu genuen
Malloak mendilerroa, goi aldeko larreak atzean dituelarik
Sollazbizkargaiña (Aralar) gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Landareak
Myrrhis odorata z osatutako landare belardian barrena
Myrrhis odorata-Perifollo oloroso. Landare honetaz beterik zegoen zelai eder bat igaro behar da bidean zehar.
Myrrhis odorata-Perifollo oloroso
Maider belardiaren erdian lore tartean

Araitz bailara 
 Asun borta-Lamium maculatum
 Digitalis purpurea-Kukuprakak
 Geranium phaeum-Geranio silvestre
 Geranium robertianum-Zaingorria

Gaintzatikan gorako maldari jarraitzen goikaldeko larreetara iritxi ginen unea

Azken maldak gogorrak bezain ederrak dira
Arenaria grandiflora
Orchis olbiensis

Malloak mendilerroan zehar oinez
 Lathraea clandestina
 Meconopsis cambrica-Amapola amarilla

Gaintza inguruan,Irumugarrieta jartzen duen kartel honei jarraituz, galbiderik gabe tontorrerako bidean 

Gaintza herritikan hasi berritan Mallloak aurrean direla
 Myrrhis odorata-Perifollo oloroso-a loretan ez dagoenean, horrela egoten da.
 Myrrhis odorata-Perifollo oloroso. More kolorearekin
 Myrrhis odorata-Perifollo oloroso. Kolore zurikoa

Goiko larreetan, Balerdi mendiaren ondotikan Malloak mendilerroari begira
 Oroilore
 Pediuclaris foliosa-Gallarito folioso
 Ranunculus repens-Urre botoia

Ibilbidea bukatzear ginela euria ere hasi zitzaigun, Balerdi mendiaren ondotik jeitxi ginen.
 Rhinantus angustifolius-Kurkubia
 Rosa arvensis-Otsalar
 Silene sp

 Veronica chamaedrys
 Gentiana Verna
Viola sp
Tontorrez tontor ibilbidean zehar
Hegaztiak
Mendi txirta (Anthus spinoletta)
Kaxkabeltza (Parus major)
Garraztarroa (Turdus viscivorus)
Gaur egun pistak non nahi ari dira egiten Aralarren eta ondorioz kotxez igotzeko erabiltzen dute artzain zein bere ingurukoek. Babestutako parke natural batean egonik ulertezina da jokaera hori.
Miru gorria (Milvus milvus)
Belatxinga moko-gorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Belatxinga moko-horia(Pyrrhocorax graculus)
Txindoki tontorraren atzekaldea ere ederki ikusten da Malloetatik
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
Araitz bailararen beste ikuspegi bat, malda honetatik behera egin genuen, behekaldean ikusten den herrixka Gainza da.
Malloakeko bi mendi tontorren arteko beste ikuspegi bat

Ibilbidean zehar Sai arre (Gyps fulvus) ugari ikusi genituen, Horietako batzuk lurrean pausatuta eta beste batzuk iparraldera ematen duten pareta tzarretan osatu dituzten kolonietan, behekaldeko argazki hauetan dituzue horietako batzuk. 








Ibilbidean zehar leize zulo honen ondotikan igarotzen zera
Tximeletak
Pararge aegeria
Pieris napi
Pieris napi

Gaintzatik begiratuta horrela ikusten da mendia
Gaintzatik gorako bidexkan barrena goranzko bidean.
 Gorostia (Ilex aquifolium)

Elorri zuriak ikusgarriak zeuden (Crataegus monogyna)

Hostazuri (Sorbus aria) zuhaitz eder batzuk ere ikusi genituen ibilbidean zehar

Beste hostazuri bat

Ibilbidea pagadi (Fagus sylvaticaeder batzuen erditikan ere igarotzen da

Ibilbidean zehar pasa genuen beste pagadi baten irudi bat
Koleopteroa
Sollazbizkargaña gailurra atzekaldetikan begiratuta horrela ikusten da.
Lagartija parda (Podarcis liolepis)
Azken maldei aurre egiten
Barea (Arion rufus)

Malloak mendilerrotikan oinez gindoazela, Balerdi mendiaren parera iristean atzekaldean geratzen den gune honi "minak" deitzen zaie. Oraindik ere ikusi daitezke bertatik mineralak ateratzeko garai haietan ireki zituzten zulo haundien arrastoak. 1965 garren urtean itxi zituzten eta uste da orain dela 3500 urte ez geroztik aritu zirela ustiatzen mina hauek.
Mina horietako zulo bat
Aurten egin duen udaberri euritsuarekin bideko gune askotan lokatza zen nagusi
Bidean zehar ikusi genuen iturri bat. Ganaduak ura edateko aska  ederrak daude. Aurten ez da urik faltako.

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...