martes, 29 de septiembre de 2020

KANPANZAR (629) ARNO (618M) GIPUZKOA (2020 otsailak 02)


Gipuzkoa aldeko ingurune berezienetakoa degu Arno, biodibertsitatearen galera haundia izaten ari geran garai honetan bereziki zaindu beharreko ingurune horietako bat da, inondik ere. 
Arno inguruko baliorik haundiena bertako artadiz osatutako baso zabalak dira.

Artadiak beste zuhaitzak baino hobeto egokitzen dira kareharrizko mendi pikoek izan ohi dituzten ezaugarri gogorretara. Horrelako inguruetan oso urria izaten bait da lurrean jariatzen den ura, eta lurzorua oso oso pobra izan ohi da. Artadi baso barnean oinez ibiltzea ere ikusgarria da.
Gipuzkoan Arno bezalako artadi zabalak oso gutxi dira eta horregatik dauka garrantzi haundia ingurune berezi honek. Mediterraneoko klima beroetara hobeto egokitu izan ohi da habitat mota hau.

Egin genuen ibilbidearen beste  ezaugarri nagusienetarikoa Betizu edo Larrabeixan presentzia da. Euskal mendietako behi basatia (behi+izua edo iheskorra) da eta ilaje gorri zein itxura bizi eta arinekoa da bera. Genetikoki ia batere kutsatua ez dagoenez, historiaurreko Uro behi edo zezen basatiaren oso gertuko ahaidetzat jo daiteke. Euskal mitologia edo kulturan ere maiz agertu izan dira betizuan itxurako jeinuak. Nire ama Lasturko zuloan jaiotakoa izanik, askotan entzun izan diot Larrabeixak mendian aske izaten zirela eta baserritik baserrira oinez jutean, bidean beldur ederrak pasatutako pasarteak. 
Mendiko ibilbide hau egiten ari ginela, larrabeixak (betizuak) izan genituen aurrez aurre eta beste bide bat aukeratu beharrean suertatu ginen ibilbidean aurrera egin ahal izateko. Gaztetako kontuak etorri zitzaizkidan gogora, larrabeixan aurrean ibiltzen ginenekoak. 
Animali basati hauek bere ingurune naturalean ikusteko aukera paregabea eskeintzen du ibilbide honek. Euskal herrian zehar egiten diren sokamuturretarako larrabeixak hazten dituen ganaduzale bakarrenetakoa izango da bera eta bejondeiola, bestela desagertzear egon litezke.  
Arnoko kanpatzar gailurretik grabatutako irudia

ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta. Mendi hau bi egunetan egin genuen, zeren lehen ibilbidea egin ondoren konturatu ginen gailurrik garaiena Kanpatzar zela eta Kanpatzarrera uztailean igo genuen Mendaro aldetik. Otsaileko Ibilbidea Mutrikuko Olatz auzotik, Arno gurutzea, Arno tontorra kateatuz Kanpatzar aldetik berriro  Olatzen bukatu genuen. Eta bigarrengo ibilbidea uztailean, Mendaro aldeko Saratsugoikoa baserritik irten eta dida batean Kanpatzar tontorra egitera joan ginen

Arnoko gurutzean, gailurra egin ondoren gustora.

Hauek Arnoko gurutzetik grabatutako irudiak dira

Arno menditikan kantauri itsaso aldera dauden bistak ikusgarriak dira, garai batean baleen ehizerako ere talaia bezala erabiltzen omen zuten. Orain tamalez, euskal balea harmarritan bakarrik ikusteko aukera daukagu.
Arnoko gurutzean



Artadia


Lehen aipatu dugun moduan Arno arte zuhaitzez(Quercus ilex) estalita dago, inguruari kolore berde ilun berezia ematen diotelarik. Benetako altxor naturala, beraz. Hegal malkartsuak ditu eta sasiz josiak, ondorioz, ezin da ibili bidezidorretatik kanpo, eta horrek mesede haundia egiten die eremuan hain zabalduak dauden basurde, lepazuri, katajineta, orkatz edo azeriak bezalako espezieen populazioei. Hemen behean dituzue artadi barrutikan ateratako irudi batzuk.




Olatz auzotik ateratako irudi bat

Artadi barrura sartzea oso zail egiten da askotan


Olatz auzotik behera, Mutriku aldera dauden larreak

Artadiaren beste irudi bat

Harrespil batekin egin genuen topo Arno goikaldean

Artadi barruak laberinto bihurtzen dia askotan

Oraingo honetan Arno mendiko txangoa Marta Alkalderen konpaiñian egin genuen


Olatz auzotikan hasi genuen txangoa


Ibilbidearen zati haundiak bejetazio itxiak inguratuta egiten dira.

Bidean aurkitu genuen elur zulo bat.
Hegaztiak
Sai arrea (Gyps fulvus)

Sai arrea (Gyps fulvus)

Okil berdea (Picus viridis)

Tuntun arrunta  (Prunella modularis)

Negu txirta (Anthus pratensis)

Kanpatzar gailurra

Garrapoa (Sitta europaea)

Landareak

Arnoko zuhaitz ugariena arte zuhaitza (Quercus ilex) den arren, Erramua (Laurus nabilis), Gurpitza (Arbutus unedo), Erratza (Ruscus aculeatus), Karraskila (Rhamus alaternus), Hagina (Taxus baccata) edo gorostia (Ilex aquifolium) bezalako zuhaitzak ere ohikoak dira.

Maider Eta Marta landareei argazkiak ateratzen.

Kanpatzar gailurrera iristen

Urritza (Corylus avellana)

Erratza (Ruscus aculeatus)

Urre botoia- Ranunculus acris

Pulmonaria longifolia

Kanpatzar gailurrean

Anemone hepatica

Geranium robertianum

Pedicularis palustris

Kanpatzar gailurra kareharriz inguratutako ingurune malkartsu bat da

Basa azenarioa

San Jose lore goiztiarra-Primula vulgaris

Erica lusitanica

Otea-Ulex sp

Helleborus 

Arno gailurrean, denera hiru tontor kateatu genituen

Tximeletak

Pararge aegeria

Pyronia tothorus

Ganepterix sp

Minois dryas

Ibilbidearen azkeneko zatian euskal herriko beste ingurune askotan ikusten ari geran bezala, matarrasa ugari ari dira egiten hemen ere eta koniferoen baso guzia goitik behera txikitzen ari dira. Hemen dituzue horietako adibide batzuk.


Eta ibilbidearen bukaera aldera, Olatz auzoan, Amerikar bisoi zuriz osatutako haztegi baten aurretik pasa ginen (Neovison vison). Haztegi hauetako bisoi Amerikarrak bere larruaz baliatzeko ekarri zituzten Ameriketatik duela 50 bat urte Europara. Haztegietatik ihes egin eta ibaien inguruan  ezarri dira asko Euskal herrian. Jatun amorratua da eta lehian jartzen da bertako bisoiarekin (iraungitze arriskuan jartzen). Euskal Herriko Espezie Exotiko Inbaditzaileen Katalogoan (EEI) jasota dagoen arren Olatz auzoan ikusi genuen bezalako haztegiak oraindik martxan diraute tamalez.

Kaka arrasto bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...