domingo, 20 de agosto de 2017

LAPAZARRA (1785M) NAFARROA (2017 uztailak 18)


Belagoako iparraldean dagoen mendi harritsu hau Mendi pinuz (Pinus uncinata) eta kare harriz osatutako ingurune batean dago kokatua. Altuera aldetik ez da oso garaia eta hasierako puntutikan abiatzean, tontorra nahiko gertu dagoela ematen du bainan ez da horrela. Bidea oso malkarra zen eta aurrera egitea zein metroak irabaztea asko kosta zitzaigun. Gure txangoa Belagoako ordoki ingurunean kokatua dagoen Mata de Haya izenez ezaguna den parkinetik abiatu genuen. Pagadi zein belardi batzuetatik barrena Intza izeneko borda batzuetara joan ginen, behin honera iritxita lehortuta zegoen ibai harritsu batetikan jarraituaz bertako baso mixto batetara sartu ginen. Behin basoan sartutakoan Larreria izenez ezagutzen den gain batera iritxi bitartean, oso aldapa pikoa zegoen bidexidor batetikan barrerna joan ginen. Larrerian bidegurutze bat zegoen non ezkerretara hartuta Lapazarra mendi tontorreraino igotzen zen eta eskubitara hartutakoan ibilbide zirkularra jarraitzen zenuen. Ibilbide zirkularra jarraitzerakoan Collado del rincón edo Peña del Rey izenez ezaguna den txokora jeitxi ginen.  Pixka bat aurrerago jarraitu et lehortutako ibaira iritxi ginen, hemendikan hasierako parkiñeraino iristeko berriz. Ibilbidean zehar ikusi genituen hegazti, tximeleta, landare zein paisaiak behekaldeko argazkietan dituzue ikusgai.
Lapazarra mendia
Lapazarra tontorretik ateratako irudiak

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Lapazarra mendiko azken aldapak igotzen
Lapazarra mendiko ipar aldea
Lapazarra mendi tontorretik ateratako beste irudi bat
Lapazarra gailurrean pozik
Hegaztiak
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus)
Zapelatza (Buteo buteo)
Miru beltza (Milvus migrans)
Arrano txikia (Hieraaeatus pennatusehizean ikusteko aukera paregabea ere izan genuen, behekaldeko argazki hauetan duzue zozo bat ehizatzen saiatu zen sekuentzi bat. Oraingo honetan ez zuen suerterik izan eta zozoak Arrano txikiaren atzaparretatik ihes egitea lortu zuen.
Arrano txikia (Hieraaeatus pennatus)







Garraztarroa (Turdus viscivorus)
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Txonta arrunta (Fringilla coelebs)
Belagoako zuloko basoan okilek zulatutako enbor batzuk ikusi genituen
Tximeletak
Hiparchia semele
Papilo machaon
Gonepteryx rhamni
Gaueko tximeleta, Geometrido bat.
Coenonynpla arcania
Pieris brassicae ematen du bainan hegoen egoera ez da bate ere ona eta agian rapae ere izan liteke.
Belagoako zulotikan gora pagadi ederrak igarotzen dira
Lapazarra mendian zein Belagoako basoetan Musker berdea (Lacerta virdis) ere ikusi genuen, Baso irekiak, zelai bazter, lahardi eta abar ditu gustoko, bainan batez ere habitat eguzkitsuko inguruak. Hemen behean dituzue argazki batzuk.
Musker berdea (Lacerta virdis
Musker berdea (Lacerta virdis
Musker berdea (Lacerta virdis
Loreak
Maider lorai argazkiak ateratzen
 Adenostyles sp
 Aquilegia sp
 Centaurea sp
 Heracleum sp
 Hypericum sp



 Stachys officinalis


Epipactis sp
Belagoako zulotikan Lapazarra tontorra igotzen igaro genituen baso ezberdinen irudiak behean
Lehen bizi pagadi eder honetan barrena kilometro bat oinez joan ginen
Pago denak luze eta meharrak badaude ere erdi erdian bazegoen beste bat non adarrak eskubi ezker ateratzen zitzaizkion, seguruenik giza jardueraren ondorioz adarrak beste zereginen baterako erabiltzearen ondorioa izan liteke. (Sutarako eta abar)
Pagadiko beste irudi batzuk
Ezpela, Elorri zuria zein beltza indarrakin ari dira hasten pagadian.
Belagoako ordokian pagadia zegoen baina altuerak gora egin ahala argazki honetan ikusten den bezalako baso mistoa hasten da agertzen. Hau izango litzateke giza eraginik izan gabeko baso baten itxura gertuena.
Baso misto honen beste irudi bat
Baso  mistoan barrena aurrera eginez
Mendian altuera hartu genuenean berriro pagadiz osatutako baso bat hasten da
Inguru oso karstikoa izanik leizezulo zein kobazuloak non nahi ikusten dira
Kobazuloko beste irudi bat
Bideak aurrera egin ahala  eta altura irabaztean pagadiz osatutako basoak gailentzen dira
Lapazarra Gailurrera gerturatzean eta 1500 metro ingurutikan gora Larra izenez ezaguna den ingurura iristen zera. Inguru honetan pagadiak desagertzen dira eta Mendi pinu zein kare harriz osatutako ingurua gailentzen da.
Lapazarra gailurrera iritxi aurreko azken malda
Lapazarra tontorretik ateratako beste irudi bat, Mendi pinua da hemen nagusi.
Behin Lapazarra gailurra egin ondoren Mendi pinuen azpian atsedena hartzen.
Inguru karstiko honetan ateratako beste argazki bat
Bidean zehar Lanperna (Pollicipes...) bateri atera genion argazkia.
 Auñamendi mendia aurrez aurre ikusten da
 Larra inguruan barrena
 Lapazarra tontorraren beste irudi bat
 Buelta egin ondoren, Belagoako txokoan dagoen ibaia era bat lehortuta dago eta ibaia jarraituaz dijoa ibilbidea

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...