Euskal Herria mendiz mendi: SIERRA DE CANTABRIA/ KANTRABRIA MENDILERROA; ESKAMELO (1292M) PEÑA ARTESILLA ( 1341M) CERVERA (1385) REDECILLA (1376M) PALOMARES (1443M) PEÑA DEL CASTILLO (1431M) PEÑA DEL LEON (1392M) SAN TIRSO (1333M) PEÑALTA(1243M) CASTILLO DE LA POBLACION (1244M) ARABA - NAFARROA (Martxoak/ Maiatza 2026)

jueves, 2 de julio de 2026

SIERRA DE CANTABRIA/ KANTRABRIA MENDILERROA; ESKAMELO (1292M) PEÑA ARTESILLA ( 1341M) CERVERA (1385) REDECILLA (1376M) PALOMARES (1443M) PEÑA DEL CASTILLO (1431M) PEÑA DEL LEON (1392M) SAN TIRSO (1333M) PEÑALTA(1243M) CASTILLO DE LA POBLACION (1244M) ARABA - NAFARROA (Martxoak/ Maiatza 2026)

Udaberri honetan, lau egunetan zehar, Kantabria mendilerroko gailur sorta zabala osatu dugu: Eskamelo, Peña de Artesilla, Cervera, Redecilla, Palomares, Peña del Castillo, Peña del León, San Tirso, Peñalta eta Castillo de la Población. Guztiak martxoa bukaera eta maiatza artean osatu ditugu. Eguraldiaren kapritxoak lagun: udaberri hasierako elurteak, laino itxu trinkoak, eta azken asteotako bero-bolada sargoriak izan ditugu bidai-lagun.

Escamelo gailurretik grabatutako irudi zirkularra

Erbia (Lepus europaeus) ikusteak ilusio berezia egin zidan

Sierra de Cantabrian trepada txikiak nun nahi egin behar dira

Igoera guztiak iparraldetik egin ditugu, Pipaon, Lagran eta Bernedo herrixketatik hasita. Sierra de Cantabriaren aurpegi honek badu zerbait berezia: baso heldu eta trinkoak, lur heze eta ilunaren usaina du. Ingurunea bera biodibertsitate handikoa da, Kantauri eta Mediterraneo isurialdeek elkar ukitzen duten muga naturala izanik. Horrek paisaia berezi bat sortzen du: pagadi freskoak, harizti zaharrak, artadi mediterraneoak, hagiñak, ezpelak eta landare espezie ugari, tximeleta zein hegazti askoren bizileku.

Enara arrunta (Hirundo rustica) azken urtetan ikeragarri gutxitu den hegaztia izanik, Sierra de Cantabria inguruko herrixka txikietan hainbeste ikusteak ilusio haundia egin zigun

Sierra de Cantabriako gailurrak ez dira altuera handikoak, baina kresterio jarraitua eta muino arteko pasabide estuak direla eta, ibilbideak dinamikoak eta entretenigarriak dira. Gailur bakoitzak bere izaera du: batzuk harritsuak eta karstikoak, beste batzuk belartsuagoak eta leunagoak, baina denek eskatzen dute arreta, trepada txikiak eta orientazio ona.

Enara azpizuria (Delichon urbicum) ere enara arrunta bezala asko gutxitu den hegaztia da eta ingurune hartan oraindik ere osasuntsu dago.

Gailurretik gailurrera oinez ibiltzea mendilerro honek duen xarma nagusietakoa da: gailur ertzen arteko pasabideak, harri zuri karstikoak, eta batzuetan trepada txikiak egin behar izatea. Gailur bakoitzak ikuspegi zabalak eskaintzen ditu: iparraldera Arabako baso eta muinoak daude, hegoaldera Ebroko lautada zabalak, eta ezker eskubi mendilerroaren silueta zorrotzak ditu.

Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax), gailurrez gailur ikusten den hegaztietako bat da

Sierra de Cantabria bi klima ezberdinen arteko trantsizioa da: Kantauri ixurialdeko hezetasuna eta Mediterraneoko klima lehorragoa elkartzen diren tokia. Horrek ekosistema aberats eta konplexua sortzen du. Ondorengo irudiak dira horren lekuko.

Kantabria mendilerroaren ekialdeko muinoa, Castillo de la población ingurua, tximeletentzako santutegi bat da eta beraien artean, berezienetako bat Apolo tximeleta (Parnassius apollo) dugu . Arriskuan dagoen espezie bat da eta Sedum generoko landareetaz elikatzen dira. Beldarrak leku babestu bat bilatzen du krisalida bihurtzeko, eta bertatik 15 egun inguru barru aterako da tximeleta heldua.
Sedum dasyphyllum, Apolo tximeleta elikatzen den landareetako bat.
Bombylius major
Lore baten gainean pausatzen den intsektu txiki bakoitzak mundua lotzen du. Bombílidoek, erle‑zangaluzeek, kakalardo metalizatuek, soldadu‑kakalardoek edo tximeletak kasu, polena eramaten dute, eta polenarekin, bizitza bera. Haien hegaldian, gure paisaiaren etorkizuna doa.

Bombylius major
Gainez gain aurrera egiten, hemen San Tirso gailurrera bidean
Coleoptera (Anthaxia nitidula)
Euria eta laino itxia tokatu zitzaigun egun batean eta galdu gabe ibiltzen nahiko lan izan genuen

 Pyrgus alveus
Castillo de la Población inguruan
Lasiommata megera
Eskamelo igotzen elurra topatu genuen egun batean
Peña del Leon gailurra Anthocomus coccineus beteta zegoen
Anthocomus coccineus
Eskamelo gailurrean
Pyrochroa serraticornis

Trichodes apiarius intsektua Cistus albidus landarean
Pararge aegeria
Bombus pascuorum
Bombus pascuorum
Polyommatus ?
Vanessa cardui (Kardu-vanesa)
Iphiclides feisthamelii

Escameno mendiko azken trepada
Castillo de la población gailurra, iparraldeko aurpegia pagadiz dago osatua
ESKAMELO (1292M) CERVERA (1385) REDECILLA (1376M) igotzeko egin genuen ibilbidea
Polyommatus icarus arra
Polyommatus icarus emea
CASTILLO DE LA POBLACION gailurretik grabatutako irudiak

Lysandra bellargus  
Gonepteryx cleopatra
PEÑALTA(1243M) CASTILLO DE LA POBLACION (1244M) gailurrak egiteko osatu genuen ibilbidea duzue hemen
Txolarrea (Passer domesticus) hiri haundietan asko gutxitu den heztia, baina Sierra de Cantabria inguruko herrixka txikietan asko ikusi genituen.

Sierra de Cantabria mendian gora eta behera ibiltzen zarenean, gailurretan zein pagadi edo harizti trinkoen azpian ezpel ugari dago. Ez da landare ikusgarria, baina ingurune berezi honi egokitzeko duen gaitasunak mendilerro osoa ezpelez bete du. Kareharrizko lurretan, hezetasunaren eta lehortasunaren arteko orekan, ezpelak bere lekua aurkitzen du, eta paisaiaren parte nabarmenetakoa bihurtzen da.

Ezpelak (Buxus sempervirens) kareharrizko substratuak maite ditu, eta horregatik Sierra de Cantabriako mendilerro karstikoan ugaria da. Ezpelaren presentziak Kantauri isurialdeko hezetasuna eta Mediterraneo ixurialdeko ingurune lehorragoaren arteko trantsizioan, ezpelak bi munduren arteko muga naturala marrazten du.

Peñalta gailurretik grabatutako irudi zirkularra

Basoaren beheko solairuan, ezpelak zuhaixka trinkoak osatzen ditu, urte sasoi guzian hosto txiki eta lodiak beti berde mantenduz. Ezpela ugari den ingurunetan, bide zidor askotatik igarotzea asko zailtzen du.

Miru beltzak (Milvus migrans) nun nahi ikusi genituen

Batzuetan ezpelez betetako horma berde zabalak igaro genituen, goiko argazkia da horren lekuko. Ezpelaren hosto lodi eta iraunkorrek egokitzapen bikaina dute: lehorte txikiak ondo jasaten dituzte, eta lur karetsuetan sustrai sakonak garatzen dituzte, harri artean ura eta elikagaiak bilatuz. Sierra de Cantabrian, ezpela askotan pagadi eta artadien arteko lotura ekologikoa da. Pagadiaren hezetasuna eta artadiaren lehortasuna elkartzen diren tarte horietan, ezpelak mosaiko aberats bat osatzen du: intsektu ugari gordetzen dira bere adar artean, eta tximeleta zein hegazti txikiek babes eta elikagai bila ibiltzeko erabiltzen dute. Basoaren dinamikan, ezpela ez da soilik zuhaixka bat; ekosistemaren egonkortasunaren adierazle ere bada.

Palomares gailurra egiteko osatu genuen ibilbidea

Miru gorria (Milvus milvus) ere harrunta da ingurune hartan, kasu onetan GPS motxila batekin dago.

Gailurrez gailur ibiltzen zaretenean, ezpelaren presentzia etengabeak gogorarazten du mendilerro honek duen izaera berezia: trantsizioa eta urte osoan berde dagoela..

Ibilbidean zehar karteltxo askorekin egin genuen topo, horien artean ezpelari buruzko honekin

Tuntunaren (Prunella modularis) presentzia haundia da gailr inguruetan

San Tirso gainetik grabatutako irudi zirkularra

Hegoaldeko aurpegian  Erlatxoriekin (Merops apiaster)  egin genuen topo
Ekologikoki, erkametza (Quercus fagineatrantsizio‑zuhaitza da: harizti kantauriar freskoen eta artadi mediterraneoen arteko lotura naturala dutenak. Klima heze eta lehorren arteko muga horretan, erkametzak oreka ekartzen du, eta biodibertsitate handiko mosaiko baten parte bihurtzen da.
Erkametzaren hosto lobulatuak berehala bereizten dira: haritz arruntaren antza dute, baina txikiagoak eta lodiagoak, Mediterraneoko lehortasunari egokituak. Udaberrian, hosto berriek kolore berde argia hartzen dute. Erkametzaren gainean pausatua dagoen hegaztia Txinbo kaskabeltz emea (Sylvia atricapilla)da.
Txio iberiarrak (Phyloscopus ibericus) bere etengabeko kantuarekin ere ugaria da erkametzetan eta haritzetan
Peña del Leon gailurretik grabatutako irudi zirkularra
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros), gailurretan ugaria da
Iparraldeko pagadi hauek mendilerroaren bihotz berdea dira.Tarteka, ezpelak agertzen dira lurretik, baina pagadiak dira benetako protagonista: klima hezeagoaren adierazle, Kantauri isurialdearen arnasa.
Pagadi hauetan ibiltzea beste mundu batean sartzea bezalakoa da. Lurraren usaina eta hostoen arteko argi‑jolasak izugarria da.
PEÑA DEL CASTILLO (1431M) PEÑA DEL LEON (1392M) eta SAN TIRSO (1333M) gailurrak egiteko osatu genuen ibilbide zirkularra
Iparraldeko orientazioa izateak baldintza ezin hobea eskaintzen dio pagadiei, hori dela eta Sierra de Cantabriako iparraldea pagadien erresuma bihurtzen da. Beraien lur soruak ere ikusgarriak daude, kasu honetan Baratxuri Allium ursinum basatiz beteta dago.
Freskotasuna, hezetasuna eta basoaren erritmo geldoan oinez ibiltzea ederra da
Hegoaldeko aurpegian Sasi txori arrunt(Hippolais polyglotta) ugari ikusi genituen 
Mendizerra honetan dauden hagin (Taxus baccata) izugarriakin sorpresa haundia hartu genuen. Mendilerroaren goialdean daude haundienak, Palomares gailurraren inguruan. Goialdeko harkaitzen artean, hagiñak egokitzapen harrigarria erakusten dute. Sustraiak kareharrizko arrakaletan sartzen dira, eta lur gutxirekin ere bizirik irauten dute.Hagiñen ondotik pasatzeak mendia beste modu batean ulertarazten laguntzen du. Hagiñak ez dira altuera handiko zuhaitzak, baina argazkiko honek altuera bikaina du. Beraien egur trinkoari esker , basoko beste zuhaitz gehienak ez bezala, hagiñak mendeak bizirik iraun ditzake, eta horrek paisaiari antzinako kutsu bat ematen dio.

Peña del Castillo gailurretik grabatutako irudi zirkularra

Harkaitz eta malda karstikoetan, biodibertsitate handiko mikro-basoak osatzen dituzte. Inguruan, ezpelak, erkametzak eta pagadiaren azken arrastoak agertzen dira, baina hagiñak dira Palomares goialdeko paisaiaren parterik garrantzitsuena.

Hagin haundiak kareharrizko lurrari ederki itsatsita

Txirriskala (Serinus serinus) 

Iparraldeko pagadietan sartzen zarenean, lehenengo gauza nabaritzen duzuna lurra estaltzen duen goroldi geruza trinkoa da. Basoaren hezetasun iraunkorrak baldintza ezin hobeak sortzen dituzte, eta horregatik Sierra de Cantabriako magal freskoetan goroldioak ia alfombra berde jarraitu bat osatzen du.

Goroldiak lurra bigun eta isil bihurtzen du: pausoak ia ez dira entzuten, eta basoan ibiltzea beste erritmo batean mugitzea bezalakoa da. Horrek paisaiari ukitu leun eta antzinako bat ematen dio, denborak bertan gelditu balitz bezala.

Txinbo papargorrizka (Sylvia cantillans), mendizerraren hegoaldean ikusten den beste hegaztietako bat

Mendian gora ibiltzen gindoazela, kartel batzuek garai bateko lanbide baten arrastoak ekarri zizkiguten gogora: ikatz‑txondorrak. Gaur egun basoan ikusten ez diren egitura horiek, duela mende gutxi arte, Sierra de Cantabriako biztanleen eguneroko lanaren parte zirela argi dago. Kartelak xehetasunez azaltzen zuen nola egiten ziren: egurra pilatu, kono formako txondorra osatu, lurrez eta hostoz estali, eta kontrolatua mantendu, egurra ikatz bihurtu arte.

Lanbide hura ez zen soilik teknika bat; bizirauteko modu bat zen. Ingurune honetan, pagadi, harizti eta erkametz baso zabalak izanik, egurra baliabide nagusia zen, eta ikatza etxeak berotzeko, burdinolak elikatzeko eta artisau lanak egiteko ezinbestekoa. Kartelak argi erakusten zuen: garai batean ikaztegiek mendiko ekonomia tradizionalaren bihotza osatzen zutela

Txondorrak egiteko prozesua zehatza eta neketsua zen. Egurra moztu eta sailkatu, txondorra eraiki, aire‑irteerak kontrolatu, eta ondoren erretzen ari zena zaindu. Ikazkinek asteak ematen zituzten mendian, txondorraren ondoan, egunez eta gauez, ke‑zurrunbiloaren arabera errekuntza nola zihoan interpretatzen. Kartelak esaten zuen bezala, lanbide honek jakintza praktiko handia eskatzen zuen: egurraren kalitatea, hezetasuna, haizearen norabidea, eta txondorraren tenperatura nola mantendu.

Gaur egun, txondorrak desagertu dira, baina ingurune honek oraindik gordetzen du haien memoria: lur zabalduak, egur‑pila zaharren arrastoak, eta kartel hauetan jasotako azalpenak. Mendian ibiltzen garenean, paisaiaren isiltasunak gogorarazten du hemen, duela ez hainbeste, ke‑zurrunbiloak eta ikazkinen ahotsak entzuten zirela. Lanbide hura ez zen soilik ekonomikoa; kultura eta identitate bat ere bazen, mendiarekin lotura estua zuen bizimodu bat.

Azken batean, ikatz‑txondorren azalpen hauek mendiko memoria kolektiboaren leiho txikiak dira: lanbide xume baina funtsezko baten lekukotasuna, eta Sierra de Cantabriako paisaiak gaur egun duen itxura ulertzeko giltza. Basoan barrena ibiltzen garenean, kartel hauek iraganaren ateak irekitzen dituzte, eta mendia beste begirada batekin ikusteko aukera ematen dute.

Palomares gailurretik grabatutako irudi zirkularra

La Población herrixka

Eper gorria (Alectoris rufa) ere ikusteko aukera izan genuen

Cervera gailurretik grabatutako irudi zirkularra
Nun nahi trepada txikiak egiten ibili behar da
Sai zuria (Neophron percnopterus) ere ikusi genuen mendizerrako horma batetik irtetzen
REDECILLA gailurretik grabatutako irudi zirkularra
Castillo de la población gailurreko postontzia
Mirotz zuri (Circus cyaneus) emea. Mendizerraren hegoaldean ikusten den beste hegazti bitxi bat
Castillo de la población gailurretik begiratuta Peñalta gailurrera dagoen ikuspegia
Sai arreak (Gyps fulvus) nun nahi ikusten dira juan etorrian
Castillo de la Población gailurrean ayeratako argazkia
Zuhaitz-belatzak (Falco subbuteo) txistu bizian pasatu ziren
Kresterioan aurrera eginez
Mirotz urdina (Circus pygargus)
Euli txori grisa  (Muscicapa striata)
Eskamelo gailurrera bidean elurra zegoen

Uda txirta (Anthus trivialis)
Peña del Castillo gailurreko gurutzea
Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Malkar sorbeltza  (Tachymarptis melba)
San Tirso gailurrean
Eltze txinboa (Sylvia undata)

Peña del Leon bidean
Muscari sp

Elurretan atera genuen beste irudi bat, maiatzean ere elurra egin zigula ez da ahaztu behar

Alyssum montanum
Peña del Castillo gailurretik ateratako argazkia
Anacamptis pyramidalis
Anthoxanthum odoratum
Aurrez aurre dauden gailurrak Peña del Castillo inguruak dira
Anthyllis montana
Brimeura amethystina
Palomares gailurrean ateratako argazkia
Ciberbita macrophylla
Cornus sanguinea
Redecilla gailurretik ateratako argazkia
Crepis albida
Echium vulgare 
Cervera gailurretik ateratako argazkia
Erodium malacoides
Genista hispanica
Palomares gailrretik behera trepada txiki bat dago
Helianthemum apenninum

Helichrysum stoechas
Beste trepada hau Eskamelora igotzekoa da
Helilanthemum sp

Elur eta laino artean, Eskamelo bidean
Lathyrus oleraceus
Lonicera sp
Iparraldeko aurpegian pagadia da nagusi
Mutarda nigra

Elurretan egin genuen beste zati bat
Papaver dubium
Papaver sp
Laino artean
Paper dubium
Petrosedum ochroleucum
Sierra de Cantabriaren hegoaldeko aurpegia
Pimpinela saxifraga
Rabelera holostea
Ezpel eta laino artean
Ranunculus polyanthemos
Rhinantus major
Pagadi ederren artean oinez
Rosa agrestis
Rosa micrantha
Peña del Leon gailurrera bidean
Saponaria ocymoides
Senecio sp
Silene dichotoma
Gailurrez gailur, Peña del Leon inguruan

Thalictrum tuberosum
Bero patzaren ondoren hankak uretan sartzen

Fritillaria Pyrenaica

Trifolium medium
Kresteriotik iparraldera begiratuta dena basoa ikusten da, batez ere hariztiak dira hor ikusten direnak
Verbascum lychnitis
Veronica prostrata
Zati batzuetan elur dexente zegoen, hemen Cervera gailurrera bidean
Eta hemen Eskamelo mendia atzean zela

No hay comentarios:

Publicar un comentario