domingo, 21 de octubre de 2018

GAZTARRIGAINA (1729M) ZUBEROA (2018- abuztuak 04)


Gaztarrigaina mendia Zuberoa eta Nafarroaren artean muga egiten duen gain bat da. Hegoaldera Salazar eta Ezka ibaien iturburua izango litzateken inguruan. Iparraldean Larraine herria eta Holtzarteko arroilak daude eta hegoaldean Uztarrotze herrixka, herri txiki honetatik 3 bat kilometrora Latza gailurraren bidean, Burgiarteraino eramango gaituen pista bat bada, gero handikan Gaztarrigaineraino iristeko. Baina guk Orhi mendi ondoan pasatzen den Larrau eko puerto gainean kotxea utzi eta mugaz muga Orbizkaiako gaina eta Betzula gaina zeharkatuz Gaztarrigainaraino iritxi ginen. Gero berriz leku berdinetik buelta eginez. Bide guzia belardietatik barrena egiten da eta ez dago galbiderik. 
Bidean zehar ikusi genituen bitxikeri batzuek behekaldeko argazki hauetan aurkituko dituzue.
Gaztarrigaina gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Gaztarrigaina goiko argazkian, atzekaldean ikusten den mendi tontor hura da

Gertuagotikan begiratuta Gaztarrigaina gailurra belardi zabal bat da

HEGAZTIAK

Sai arrea  (Gyps fulvus)

Holtzarteko arroilak daude iparraldera begiratuta

Belatz gorriak (Falco tinnunculus) non nahi zebiltzan belardietan ehizean

Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Gaztarrigaina tontorra hau da

Tontorreko beste irudi bat

Belatz gorria (Falco tinnunculus)


Belardietan barrena oinez

TXIMELETAK
Vanessa cardui

Ganaduak era bat gorritutako ingurune bat da Gaztarrigaina

 Erebia meolans

Denbora guzian belardietan zehar doa ibilbidea

Pieris brassicae

Aglais io

Hegoaldera begiratuta, Uztarrotz ondoan dagoen baso eder hau ikusten da

Aglais io, hegoak itxita

Orhi mendia beti izan genuen begien bistan

Pieris brassicae

Euskal herriko mendirik garaienak ere ondo ikusten ziren Gaztarrigainatik

Issoria lathonia

Maider landareei argazkiak ateratzen

Sogin orratz asko ikusi genituen Salazar ibaian (Calopteryx xanthostoma

(Calopteryx xanthostoma

LOREAK
Achillea millefolium

Campanula sp

Cirsium eriophorum-Corona de fraile

Landare hau ugaria da ibilbide guzian

Hieracium sp

Knautia dipsacifolia

Phyteuma orbiculare

Sedum album-Uva de gato

Teucrium pyrenaicum

Veronica sp




Gehienetan egin izan ohi dugun bezala, oraingoan ere Gaztarrigaina mendian iturburua duen Salazar ibaian bañu eder bat hartzeko aprobetxatu genuen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

ALDURA (544M) IGORIN( 459M) URDABURU(599M) OINDI(548M) ZUARKAZU(465M) GIPUZKOA (2024 martxoak 24 apirilak 01-14)

Gailur hauek Pasaia, Donostia, Orereta eta Hernani bezalako herri jendetsuetatik hurbil daudenez,  hirigune industrializatu zein zaratatsu h...