lunes, 8 de noviembre de 2021

MENDIZAR (1309M), MOZOLOANDI (1243M), EZKANDA (1203M) IRATI- NAFARROA (2021 urriak 17)


Mozoloandi eta Mendizar mendiak Iratiko basoaren eta Irabiako urtegiaren mendebaldean aurkitzen diren bi gailur dira. Mendizar gailurra belardi zabalez inguratua dago, non bere larreetan abere ugari dabilen larrean. Bere iparraldean Errozate tontorra dago, eta  mendebaldean, berriz, Idopileko lautada handia hedatzen da. Mozoloaundi berriz Irati ohianeko pagadi zabal baten erdi erdian dago eta beraz gailurrera iristean, zuhaitzez inguratua dagoenez, bertatik ez dago begiraleku haundirik. Mendi hau bi errekaxtok inguratzen dute, non beraien urak Irabiako urtegira isurtzen diren. Urtegi hau 1921 eta 1922 urte artean eraiki zen, baina 1942 eta 1944 urte artean haunditu zen, haunditze lan hauetan berrogei metroko horma zahar bat eraiki zuten. Urtegi hau Europa mendebaldeko Iratiko baso edo ohian haundienetako baten erdi erdian dago kokatua. Gure ibilbidea Ibiaga gainetik hasi genuen eta Ezkanda mendiaren hego aurpegia jarraituz lehenbizi Ezkanda igo genuen, ondoren Mendizar eta azkenerako Mozoloaundi utzi genuen. Iratiko ohiana udazkeneko kolore biziz aurkitu genuenez, errekaxto eta zuhaitzei argazkiak ateratzeko aprobetxatu genuen. Mozoloaundi mendiko pagadietan onddo mota ugari ere ikusi genituen eta Mendizar eko larretan berriz hegazti harrapari eta sai arreen hegaldiei begira denbora pasa ederra bota genuen. Behekaldean dituzue ibilbideko xehetasun gehiago.

Udazkenetan Irati bezalako ohianean galtzea bezalakorik ez dago

Iratiko errekaxto polit honekin egin genuen topo.


Mendizar gailurretik grabatutako irudiak

Mendizar gailurra

Mozoloandi gailurra

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta

Astigarra zuhaitzak udazkenean hartzen duten kolore ori hori pagoenarekin nahastean benetako kontraste ederrak sortzen dira

ONDDOAK

Lycoperdon perlatun

Mendizarreko azken maldak igotzen

Mozoloandi Mendizarretik begiratuta

Udazkena gerturatzen ari den bezala Iratiko basoa koloz betetzen da

Irati pagadi zabalek osatzen duten ohian bat da

Gure ibilbidea Ibiaga gainetik hasi genuen, aurrean dagoen mendia Ezkanda da

Urritz zuhaitza ederrak ere ikusi genituen

Mozoloaundi gailur ondoan ere pagadia zen nagusi

Urkulu mendia Mendizarretik begiratuta

Errozate azpiko bordak
Pagadi barneak oso ilunak izaten dira argazkiak ateratzeko
Hegaztiak
Negu txirta (Anthus pratensis)
Gorosti ale ederrak ere ikusi genituen
Miru gorria (Milvus milvus)
Putzu hauek berebiziko garrantzia izaten dute anfibioentzat

Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Berdantza horia (Emberiza citrinella)
Mendizarretik Orhi mendia aurrez aurre ikusten da, bien artean dagoen basoari deitzen zaio Irati
Erroia (Corvus corax)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Pagadi barnean ez da erraza izaten orientatzea eta zenbait gunetan galduta ibili ginen
Mendizar gainean abere ugari ikusi genituen larrean
Mokolodia (Coccothraustes coccothraustes)
Aeshna cyanea
Goiko odonato hori putzu hontan ikusi genuen

LANDAREAK
Gentiana acaulis

Crocus nudiflorus-Basa azafrana
Pagadietako beste irudi bat

Centaurea sp.
Pagadian oinez
Ulex
Mendizarreko beste irudi bat

Orbaizetako arma fabrika zaharrean argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu genuen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...