miércoles, 25 de agosto de 2021

PENE DE CASTETNE (2342M), AÑELARRA (2357M), AÑELARRA OCCIDENTAL, (2349M), SOUMCOY (2315M) NAFARROA - BEARNO (2021 uztailak 9/abuztuak 27)

Pene de Castetné, Añelarra eta Auñamendi artean kokatzen den mendia da. Pene de Castetne bi mendi esanguratsu horien itzalean geratzen den gailurra izanik, inor gutxik esagutzen du. Behin gailurrera iritxita, hegoaldera, Pene Blanque eta Billare mendiak ikusiko ditugu aurrez aurre. Eta ekialderago aurkitzen den Auñamendirekin batera zirku moduko bat osatzen dute denak batera. Zirku honetara  jausten diren pareta tzarrak izugarriak dira. Gure ibilbidea La contienda ingurutik hasi genuen, Pierre san Martin mendatetik gertu eta Auñelarra occidental zein Añelarra mendiak kateatuz Pene de Castetne ra iritxi ginen. Ibilbide honetaz gain beste bat ere egin nuen ondorengo egunetan, honako honetan Soncuy gailurra eta Larra aldeak kateatu nituen. Bidean zehar ikusi genituen bitxikerien berri behekaldeko sarreratxo honetan dituzue. 

Harkaitz txori  (Tichodroma muraria) dexente ikusi nituen ibilbide osoan zehar

 Ugatz (Gypaetus barbatus) gazte gazteekin ere egin nuen topo pare bat aldiz.
Larra inguruetan 2000 m tik gora eper zuriarekin topo egin nuelakoan, argazkiak rebelatzean eper gorria zela konturatu nintzen. Argazkia oso oso txarra izan arren adibide bezala baliogarri delako jarri det.
Beste bitxikerietako bat, hontz haundiarena da, Larrako harkaitz artean zebilen.
Azken urteetan Arrano beltzak (Aquila chrysaetos) dexente ugaritzen ari diren ustea daukat, Sarrio kume edo marmotak asko ikusten dira eta aldaketa horrek ere asko lagunduko die seguruenik.

Castetne gailurra Añelarratik begiratuta

Pene de Castetne gailurretik grabatutako irudiak
Añelarra gailurra
Añelarra gailurretik grabatutako irudiak
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio  Hemen . Arazo batzuk direla eta Ibilbidearen bukaera Añelarren jartzen du bainan Pene de Castetne ra iristea oso erraza da, jarraian dagoen gailurra kateatzea besterik ez da. Ibilbideari kilometro bat gehitzea izango litzateke.
Larratikan iparraldera begiratuta behe lainoa zegoen ugari
Larran zehar, Ibilbidean aurkitu genituen koba-zuloetako bat
Bigarrengo Ibilbide honen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio  hemen sartuta.

Ugaztunak

Kattagorria (Sciurus vulgaris) Contienda inguruan zebilen
Lainoaren gainetik ibili ginen denbora guztian
Marmota (Marmota marmota) asko ikusi genituen ibilbidean zehar.
Marmota (Marmota marmota
Marmota (Marmota marmota)
Marmota (Marmota marmota)
Marmota (Marmota marmota)
Pene de Castetneko gailurra oso ingurune arritsua da
Sarrioak (Rupicapra rupicapra) ere ugari ikusi genituen
Sarrioak (Rupicapra rupicapra)
Sarrioak (Rupicapra rupicapra)
Sarrio (Rupicapra rupicapra) talde hau Añelarreko mendebaldeko aurpegian zegoen, 100 baino gehiago zenbatzera iritxi nintzen.
Sarrioak (Rupicapra rupicapra)
Larra inguruan oinez
Hegaztiak
Beste Arrano beltz (Aquila chrysaetos) bat
Ugatz (Gypaetus barbatus) gaztearen beste irudi bat
Ugatz (Gypaetus barbatus) heldu bat ere bazebilen inguruan
Ugatz (Gypaetus barbatus) heldu hau zapelatz batek erasotua izan zen, tamainan alde haundia izan arren, bakoitzak bere ingurua ederki babesten du.
Harkaitz zozo gorria (Monticola saxatilis) ze hegazti ederra den, bainan azkeneko urteetan geroz eta gutxiago ikusten dira. Berakada haundia egiten ari dela ematen du.
Beste Harkaitz txori  (Tichodroma muraria) baten irudiak
Euli txori beltza (Ficedula hypoleuca)
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Arrano Liztorjalea (Pernis apivorus)
Zingira mirotza (Circus aeruginosus) migrazioan pirineotako gailurren gainetik.
Kukua (Cuculus canorus)
Auñamendi gailurra aurrez aurre ikusten da Añelarretik
Zozo paparzuria (Turdus torquatus)
Mendi txirriskila (Serinus citrinella)
Mendi txirriskila (Serinus citrinella)
Mendi txirriskila (Serinus citrinella)
Tuntuna (Prunella modularis)
Larra ingurune karstiko eta harritsuan aurrera

Garaztarroa (Turdus viscivorus)  izango zen ikusi genituen hegazti ugarienetakoa
Garaztarroa (Turdus viscivorus)
Garaztarroa (Turdus viscivorus)
Garaztarroa (Turdus viscivorus)

Sai arrea (Gyps fulvus
Añelarra bidean

Hontz haundia  (Bubo bubo)
Hontz haundia  (Bubo bubo)
Larra inguruko irudi hau oso adierazgarria da, harria eta urak eragindako zuloak non nahi ikusten dira
Eskinosoa (Garrulus glandarius)
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)
Mokookerra  (Loxia curvirostra)
Txoka arrunta (Carduelis cannabina)
Txoka arrunta (Carduelis cannabina)
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Enara azpizuria (Delichon urbicum)
Pene de Castetnetikan beherako bidean

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus). Larra kobazuloz beterik dago eta belatxinga moko horiek, ederki aprobetxatzen dituzte zulo horiek bertan babesteko.
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe
Pintzana (Frigila coelebs)
Ibilbidearen gune batean Dan Lertxundi eta Maiderrekin
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe
Azore arrunta (Acipiter gentilis)

Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Landareak

Silene acaulis

Aster alpinus
                                                                   

Pene de Castetneko beste irudi bat
Doronicum sp
Globularia repens
Ibilbideko zati batzuk jardin bat ziruditen

Pene de Castetneko gailur inguruan



  Geranium sp
                                                                           
Gentiana verna
Lithospermum sp
Ito haundi hau Añelarreko bidean pasa genuen
Carduus carlinoides
Carduus sp
                                           Androsace villosa
                               
Geranium cinereum
Ibilbideko bete irudi bat
Oxytropis neglecta
Sempervivum arachnoideum
                                                             

    Myosotis sp
                                                         
Nigritella nigra
Dan intsektuek eta karakolak aztertzen
Karakola bat behatzen
Pedicularis pyrenaica
Anthyllis montana
Sempervivum sp

Intsektuak





Onddoak


No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...