jueves, 18 de febrero de 2021

MENDIBELTZ (1411) ARTHANOLATZE (1531)NAFARROA BEHERA (2020 abuztuak19)


Mendibeltz eta Arthanolatze mendiak  Nafarroa behereako Burdingurutzeta eta Iratiko txaleten artean aurkitzen diren bi gailurrik garaienak dira. Bere hegoaldeko aurpegian Iratiko errekaz gain Pirineo eta Europako pagadi baso haundiena ere aurkitzen da. Gure ibilbidea Irati erreka ondotik hasi genuen eta lehenbizi Mendibeltz igo genuen eta ondoren mendilerroari jarraituz Ataramatza, Xardeka, Arthanolatz eta Eskaieta kateatu genituen. Eskaietatik berriro, ibilbide zirkular bat eginez Iratiko erreka ondora jeitxi hasierako lekura iritxi arte. Behekaldean dituzue ibilbidean ikusitako bitxikeri gehiago.

Mendibeltz mendia eta Arthanolatze artean

Ibilbidearen hasieran, egunaren lehen orduetan orein batekin egin genuen topo

Mendibeltz gainetik grabatutako irudiak
Iparraldeko aurpegira konglomeratuzko harroil haundi batzuk daude
konglomeratu formako harriak oso itxura berezia ematen dio harrokari,
Arthanolatze mendia atzean dela
Arthanolaze mendia
Arthanolatze gainetik grabatutako irudiak 
Mota dekriptikoko arroka sedimentario bat da, harritxintxar tamainako edo tamaina haundiagoko klasto, mineral edo fosil biribilez osatua dagoena. Egitura guzi horiek forma oso berezia ematen die hormen egiturei.
Arthanolatze gailurretik iparraldera begiratuz

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta

Arthanolatzetik pirineoak aurrez aurre ikusten dira

Hegaztiak
Zapelatza  (Buteo buteo)

Zapelatza  (Buteo buteo)
Zapelatza  (Buteo buteo)
Arthanolatzeko azken maldei aurre egiten
Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Gainez gain aurrera

Erroia  (Corvus corax)
Mendibeltzen ekialdeko aurpegia
Erroia  (Corvus corax)
Mendibeltz menditikan Arthanolatze bidean
Sai arrea  (Gyps fulvus)
Maider bidean bilatzen zituen lorei argazkiak ateratzen
Buztanzuri arrunta  (Oenanthe oenanthe)
Zuberoa zein Bearnoko mendi gailurrak zoragarri ikusten dira Arthanolatze gailurretik
Arrano sugejalea  (Circaetus gallicus)
Egun osoan izugarrizko haize boladak izan genituen
Antzandobi arrunta 
Arthanolatze mendia da atzean dagoen mendia
Buztanluzea (Aegithalos caudatus)
Mendibeltzen beste irudi bat
Kaxkabeltza (Parus mayor)
Mendibeltzeko beste irudi bat
Eguna bukatzeko Organbidexkan hegazti paseaz gozatzeko aukera izan genuen
Mendibeltzekoa azken maldei aurre egiten

Izugarrizko haizea egiten zuen eta lainoak ere forma oso bitxiak hartzen zituen
Carduus sp
Arthanolatzeko hegoaldeko aurpegia
Erica sp
Argazki honetan ederki ikusten da mendi biak kateatzen dituen zeharkaldia
Ulex europaeus eta Erica sp
Ibilaldiari bukaera emateko zer hoberik Iratiko aintzira batean bañu bat hartzea baino 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...