martes, 7 de mayo de 2024

ALDURA (544M) IGORIN( 459M) URDABURU(599M) OINDI(548M) ZUARKAZU(465M) GIPUZKOA (2024 martxoak 24 apirilak 01-14)


Gailur hauek Pasaia, Donostia, Orereta eta Hernani bezalako herri jendetsuetatik hurbil daudenez, hirigune industrializatu zein zaratatsu horietatik ihes egiteko ezinbesteko natur "oasis" batzuk bihurtzen dira. Urumea ibaia Hernanitik igaro aurretik, Ereñozu parean, ezker eskubi dauden mendi multzoak dira hauek. Behekaldean dituzue txango hauetan ikusitako eta bizi izandako hainbat bitxikeri. 

Apo arrunta (Bufo bufo)

Mendiko putzuak geroz eta habitat urriagoak dira gure mendietan, bainan ezinbesteko garrantzia dutenak meatxatutako hainbat flora eta fauna espezie baliotsuak bizirik iraun dezaten. Goiko irudi hauek dira horren lekuko. 

Eskubi aldeko gailurra Urdaburu mendia da eta ezker aldean dagoena Zuarkazu da, ibilbidean zehar horrelako putzu askorekin egin genuen topo.

Gure mendietako putzuen gabezia dela eta anfibioek basoetako pistetan sortzen diren putzuetan erruten dute normalean eta pista hauek ez dira lekurik seguruenak izaten, errutze garaian lehortu egiten direlako edo zapaldu egiten direlako. 

Urdaburu gailurretik grabatutako irudiak

Urdaburu Añarbeko urtegiaren iparraldean dagoen mendi aipagarrienetakoa da. Bertoko baso hostozabalez inguratutako mendia da. Donostiatik ikusten den tontor hau arrantzaleek, Urde-Buru, Txerri-buru bezala izendatua izan da. Donostiatik begiratuta txerri buruaren itxura duelako . Hala ere, bertakoek Urdao eta Oberan izenez ere ezagutzen dute tontorra, gaur egun Aiako Harria parke naturalaren barruan dago txertatua. Urdaburuko gailur harritsuaren ondoan Gabiraien haitza izenez ezaguna den tontortxo bat dago. Bertatik ikuspegi paregabeak daude Donosti aldera.

Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)

Urdaburu mendira egin genuen txangoa duzue hemen 

Aldura gailurretik iparraldera begiratuta ikusten den paisaia

Aldura gailurretik grabatutako irudiak

Kaxkabeltz txikia  (Poecile palustris)

Aldura mendiak Errenteri herria du parez pare, Igoin eta Bianditz kordalean. Añarbeko urtegia eta Oiartzun ibaiaren artean aurkitzen dena. Añarbek Urumea ibaiari ura ematen diolarik eta Aldurako iparraldeko isurialdetik Oiartzun ibaira joaten direlarik urak. 

Ibilbide hau Aldura eta Igorin mendiak egiteko osatu genuen ibilbide zirkularra da

Igorin gailurra berriz estazio megalitiko garrantzitsu bat da non dolmenez gain inguruan Landarbaso edo Aitzbitarte kobak dituelako. 

Igorin gailurretik grabatutako irudiak

Igorin gailurreko hegoaldeko aurpegia oso ingurune harritsua da

Oindi mendia berriz Adarra/Mandoegi mendiguneko mendia da, Hernanira iritxi aurretik Urumea ibaiaren ezkerraldeko ibilbidea menderatzen duena. Bi tontor txikirek osatzen dute gailurra eta hau ere ingurune megalitiko garrantzitsu bat da. Mulisko lepoan, multzo megalitiko bat dago, hiru harrespilekin, menhirrekin eta trikuharriekin. 


Oindi gailurretik grabatutako irudiak
Ibilbide hauetan ikusitako arroka gorrixka hauek, garai batean ur azpian egongo zen ingurune baten aztarnak izango lirateke. Harri-kopuru handi batek osatutako konglomeratuak izango lirateke, gaur egunean itsaso bazter askotan ikusten diren modukoak. Ertzik gabeko harri pillaketa haundi hau, urak eragindako mugimenduaren ondorioz harria gora eta behera ibiltzean sortzen da, borobil forma hori hartu arte. Sasoi honi Triasikoa deitzen zaio, orain dela 200 eta 251 miloi urte bitarteko garaiari hain zuzen.
Kaskabeltza (Parus major)
Oindi mendia igotzeko egin genuen txangoa duzue hemen goian
Urteko lehen enarak (Hirundo rustica)  Oindi mendia igotzen ikusi genituen
Kakalerdo haragijalea (Cicindela campestris)
Urdaburu bidean dagoen pagadia
Garrapoa (Sitta europaea)
Katagorriak jandako pinu-koskorra
Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Oindi mendian behera
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Donosti aurrez aurre ikusten da mendi hauetatik
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Garo ezberdinez osatutako horma hauek zoragarriak iruditzen zaizkit
Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)
Urkia - Betula...
Malbazarko gainean borda txiki bat dago
Pintzana (Frigila coelebs)
Ajuga reptans-Girtengorria
Miru gorria (Milvus milvus)
Oindi mendian gora
Alliaria petiolata..
Zapelatza (Buteo buteo)
Aquileguia vulgaris
Sorbeltza (Apus apus)
Blechnum spicant-Orrazi iratzea
Azken aldian astoak asko ugaritu dira gure mendietan
Cardamine pratensis-Xanpora
Cirsium sp
Txoloma (Columba oenas) behekoa eta Pagausoa (Columba palumbus) gainekoa. Udaberriko pasean bete betean murgildurik geundela egin genituen ibilbide hauek eta besteak beste paga uso asko ikusteko aukera izan gendun.
Crepis sp
Hegaztiei begira
Gabiraia (Accipiter nisus)
Aurten pagahazi urtea izan da 
Negu txirta (Anthus pratensis)
Digitalis purpurea
Erroiak (Corvus corax)
Epilobium montanum
Miru beltza (Milvus migrans)
Enbor hiletan sortzen diren irudi zein koloreak ikusgarriak izaten dira askotan
Txinbo kaskabeltz arra (Sylvia atricapilla)
Erica sp
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe
Tamalez, eukalitoaren (Eucalyptus)presentzia ugaritzen ari da hemen ere
Tarina (Carduelis spinus) arra
Susperregi ingurunetik irten eta Urdaburuko bidean
Bele beltza (Corvus corone)
Euphorbia amygdaloides
Sai arrea (Gyps fulvus
Jasione montana
Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Kuzula sylvatica
Anfibioek asko eskertzen dute horrelako putzuen eraketa
Lamiastrum galeobdolon
Tuntuna (Prunella modularis)
Leuncanthemum vulgare
Zingita mirotza (Circus aeruginosus) arra
Lithodora sp
Ibilbidean ezpela (Buxus sempervirens) ez da zuhaxka ugarienetakoa 
Lysimachia nemorum
Tarina (Carduelis spinus) emea
Meconopsis cambrica
Myosotis sp
Ibilbidean aurrera
Plantago lanceolata
Polygala vulgaris
Igorin gailurreko azken zatia
Laritza edo Alertze - (Larix) baso bat
Potentilla sterilis-Marrubi esterila
Primula vulgaris
Aldura menditikan beheruntz
Pteridium aquilinum
Barea (Arion ater)
Senecio sp
Sonchus sp
Stellaria palustris
Stellaria sp
Trifolium pratense
Martxo bukaeran zuhaitzetatik lehen kimuak irtetzen zeuden
Viola sp 
Udaberrian basoetako zuhaitz hosto ezberdinen kolore andanak mosaiko ikusgarria osatzen dute
Viola sp
Paga-hazia
Neguan hostoak erortzean hegazti habiak agerian geratzen dira 
Txioa (Phylloscopus.....)
Igorain gailurrean
Gorostia - Ilex aquifolium
Mulisko lepoko beste irudi bat
Oindi gailurretik behera, Adarra mendia aurrean dela
Pararge aegeria arra
Amiamoko beltzak (Ciconia nigra) pasean ikusteko aukera ere izan genuen, udaberriko paseaz gozatzeko mendi multzo hau oso leku egokian dago kokatua.
Ajuga reptans
Huntza urkia zuhaitzari itsatsita
Alliaria petiolata
Anemone nemorosa
Urdaburu eta Igorin mendi arteko bidexidorra
Aquilegia vulgaris
Asphodelus albus 
Pago zuhaitz txikiak nun nahi ikusten ziren
Cardamine pratensis
Crepis vesicaria 
Cytisus scoparius 
Cytisus scoparius
Euphorbia segetalis
Fragaria vesca
Likenak, basoaren osasun onaren adierazgarri dira
Leucanthemum vulgare
Lithospermum officinale
Primula eliator
Ranunculus acris
Ranunculus ficaria
Saxifraga hirsuta
Scilla liliohyacinthus
Stellaria holostea
Taraxacum officinale loretan
Taraxacum officinale
Ulex europaeus
Verbascum nigrum
Viola sp 
Gurbitza - Arbutus unedo 
Douglash Izeia (Pseudotsuga menziesii)
Kaka arrastoa
Conocybe sp

No hay comentarios:

Publicar un comentario

ALDURA (544M) IGORIN( 459M) URDABURU(599M) OINDI(548M) ZUARKAZU(465M) GIPUZKOA (2024 martxoak 24 apirilak 01-14)

Gailur hauek Pasaia, Donostia, Orereta eta Hernani bezalako herri jendetsuetatik hurbil daudenez,  hirigune industrializatu zein zaratatsu h...