jueves, 15 de agosto de 2019

ARMOTOA (1375M) NAFARROA (2019- Uztailak 17)


Armotoa izeneko mendi tontorra, Erronkariko Izaba herrixkaren iparraldean aurkitzen da. Mintxante eta Belagoa bailara erdibanatzen dituen mendizerra ere bada. 
Izabako zerrategiaren ondotik abiatu ginen (Uztarrozeko errepidea) eta 30 bat minutuz, aldapa latzean gora egin ondoren, lehendabizi Ardibidegaina gailurra egin genuen eta kilometro bat aurrera egin ondoren Armotoa gailurra ere kateatu genuen. Ardibidegaina tontorretik Izabara dauden bistak ikusgarriak dira. Era berean inguruko harroiletan pausatzen diren Sai zuri edo Sai arreak aurrez aurre ikusteko aukera  ematen du puntu honek. Bide guztia oso basatia eta bakartia da, eta bidean zehar aurkitzen diren harizti ederrak leku gutxitan ikusi izan ditugu. Behin mendi gailurrera iritxitakoan hariztiak pinu gorriengatik ordezkatzen dira. Ibilbidean zehar orkatz zaunkak ere entzun genituen. Armotoa gailurretik berriz Belagoako zein Belabarzeko mendia aurrez aurre ikusten da. Izabatik irtetzen den bidexidor honi, kontrabandista bidea ere deitzen zaio. Garai batean kontrabandistak Frantziatik, Lakora mendi ingurutik hasi eta Izabarainoko bidea, bidexidor honetatik barrena egiten zutelako. Gure kasuan, bide hau erdibideraino jarraitu genuen, gero martiaberroa belarditikan (Erdi-eroria dagoen borda bat dago hemen), ezkerretara Mintxante bailarara jeitxi eta erreka jarraituz, Ezkarotze eta Izaba elkartzen dituen errepidera iritxi eta hemendikan berriro Izabara iristeko. Behekaldean dituzue bertan ikusitako bitxikeri batzuk.



Armotoa gailurretik grabatutako irudiak




Kontrabandisten bidea, Izabatik Arrakogoitira dijoan bidexka da bera eta goiko panel honetan jartzen zuen bezala, Kontrabandistak, gerratik ihesi zijoazenak eta abarrek erabiltzen ohi zituzten bide hauek. Egia esanda guri oso ibilbide bakartia eta basatia zela iruditu zitzaigun, eta horrek ere bere  xarma berezia zuela sentituz.
Kontrabandisten bide honen erdia egin genuen beste erdia Mintxante tik bueltan egin genuen

Armotoa gailurra egin ondoren pozik

Armotoatik belagoako gailurrik garaienari begira
Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Mintxanteko bailaran dauden horma zaharretan Sai arre eta Sai zuri ugari ikusi genituen

Ibilbedea baso itxi baten barnean sartuta joaten da  denbora gehienean

Tximeletak;

Britensia circe

Britensia circe

Vanessa cardui

Izabako herritikan Armotoa bitarteko bidexka oso itxia eta basatia da


Pieris napi

Aglais urticae

Gonepteryx rhamni
Ezpela buruzgain pasatzen da bidearen zatirik gehienean


Lycaenidae

Lycaenidae

Melanargia galathea
Armotoa gainera iristean belardi txiki batzuk badaude

Melitaea sp...

Lycaena virgaureae

Lycaena virgaureae
Bidean zehar, ez dago lasaigune asko

Argynis paphia

 Argynis paphia

Argynnis aglaja

Argynnis aglaja

Lehen aipatu bezala, bidexidorra ezpelak irentsita dauka eta oso ingurune basatia eta itxia suertatzen da ibilbide gehiena.

Aphantapus hyperantus

Aphantapus hyperantus

Aphantapus hyperantus
Zuhaitz hilen enbor barrutan dagoen bizitza okillentzako bazka ederra suertatzen da.

Maniola jurtina

Coenonympha arcania

Coenonympha arcania

Bidean zehar ezpel tartean

Lasiommata maera

Coenonympha glycerion

Papilio machaon

Goi aldera iristean piñu gorria da nagusi

 Ochlodes sylvanus

Pyronia tithonus arra

Pyronia tithonus arra

Pyronia tithonus arra Ochlodes sylvanus baten ondoan

Ganadua bazkatzen ibiltzen ez diren belardiak izugarrizko aberastasuna dute lore edo tximeletei dagokionez

Pyronia tithonus arra Ochlodes sylvanus baten ondoan

Apatura iris

Apatura ilia

Euskal pirineotako gailurrik garaienak ere ederki ikusten ziren Armotoatik

Hegaztiak;

Ur zozoa (Cinclus cinclus)

Sai zuria (Neophron percnopterus)


Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Armotoa mendiko beste pinu gorri sail bat


Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)


Pintzana (Fringilla coelebs)


Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Onddo batzukin ere egin genuen topo


Sai arrea (Gyps fulvus)


Sai arrea (Gyps fulvus)


Sai arrea (Gyps fulvus)

Sai arrea (Gyps fulvus)
Armotoako menditikan Izaba ederki ikusten da


Paga usoa (Columba palumbus)


Paga usoa (Columba palumbus)

Ibilbidean aurrera

Belatz haundia (Falco peregrinus)

Haitz enara  (Ptyonoprogne rupestris)


Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)


Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Ibilbideko kartel bat

Amilotx mottoduna  (Lophophanes cristatus)


Amilotx mottoduna  (Lophophanes cristatus)


Amilotx mottoduna  (Lophophanes cristatus)

Izaba atzean dela

Odonatoa;

Calopteryx virgo

Calopteryx virgo

Armotoa mendia Izabatik begiratuta

Loreak;

Zitori gorria-Lilium martagon 

Cytisus scoparius

Allium sp



Scabiosa cinerea

Prunella laciniata

Allium sp

Belardi batzuk lorez beteta aurkitu genituen

Malva moschata

Lathirus sylvestris

Hypericum sp



Fragaria vesca

Dianthus deltoides

Knautia dipsacifolia



Agrimonia sp

Campanula sp

Aquilegia pyrenaica



Centaurea sp

Intsektuak;

Raghonycha fulva eta sp

Raghonycha fulva

Aculepeira ceropegia

Barraskiloak;

Cernuella virgata

Pomacea Bridgesii

Kaka arrastoak ere ugari ikusi genituen ibilbide guzian zehar.




Ibilbideari bukaera emateko ze hoberik Mintxanteko errekan bañu eder bat hartzea baino



No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...