lunes, 19 de abril de 2021

URKIOLAGIRRE (1008M), ASTXIKI (785M), ALLUITZ (1034M) DURANGOKO HAITZAK -BIZKAIA (2021 otsailak19)


Oraingo txango hau  Paulo Goiaren konpainian egin genuen, Covid 19a dela eta Gipuzkoatik denbora luzez irten ezinda egon ondoren, Bizkaia aldera joan eta Durangoko haitzak deritzon ingurunean zehar txango eder bat egin genuen. Hasiera Urkiola santutegitikan eman genion, goizean goiz, eguzkia guztiz irten aurretik abiatu ginen Urkiola gainetikan,  larre zabal batzuk jatrraituaz, dida batean lehen bizi Urkiolamendi igo genuen. Bertatik aurrez aurre Durangoko haitz denak ikusten dira. Jarraian Urkiolamenditikan Pol pol deritzon ingurura jeitxi ginen lehendabizi eta altura galtzen jarraituaz Atxarteko harroiletara dijoan bidea hartu genuen, bertaraino iritxi gabe, eskubitara geratzen den Astxiki gailurrera igotzeko lehendabizi eta Alluitz era gero.  Azkeneko bi gailur hauek Urkiolamendi ez bezala oso harritsuak dira.  Euskal herriko beste mendi gehienak bezala, kareharriz osatuta daude ingurune hauek ere eta ondorioz leize, arroil edo ertz bertikaletako erreliebeak ugari dira inguru hauetan. Beraz oinez lasai ibiltzeko patxada gutxi eskaintzen duten inguruak dira ugari hemen. Hori gutxi ez balitz gainera eguna oso haizetsua tokatu zitzaigun eta gailurretara igotzean izugarrizko haize ufadak jasan genituen. Denera 17bat kilometroko txangoa irten zitzaigun eta desnibel akumulatua  berriz 1500m ingurukoa. Behekaldeko sarreran dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeriak.

Durangoko haitzetan barrena

Urkiolagirre gailurretik grabatutako irudiak

Durangoko haitzen iparraldeko aurpegia, Alluitz aurrez aurre.

Urkiolagirre gailurretik grabatutako irudiak
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen
Alluitz gailurretik grabatutako irudiak
Ibilbidearen zati askotan ingurune alpinoa da nagusi.
Atxarteko harroilak zein Untzillantx mendia aurrez aurre ikusten da Astxiki gailurretik

Hegaztiak

Belatxinga mokohoriek (Pyrrhocorax graculus) ongi etorria eman ziguten Alluitz gailurrean

Alluitzeko iparraldeko maldatzarretatik behera

Pintzana (Fringilla coelebs)

Durangoko haitzetan barrena, hemen Astxiki gailurrera iritxi aurreko maldei aurre eginez

Kaskabeltza (Parus mayor)

Alluitz gailurrera iristear

Sai arre batzuk oso gertu pasa zitzaizkigun


Durangoko haitzetan ahuntzaren bezala ibili ginen haitz artean gailurrez gailur.

Sai arre eskeletoaren hezurrekin ere egin genuen topo

Atxarteko harroiletatik Pol Pol aldera dijoan bidexkan barrena oinez.

Negu txirtak (Anthus pratensis)zuhaitzetan pausatuta

Gainez gain haitz artean aurrera

Loreak

Narciso (Narcissus pseudonacissus) ugariko guneak ikusi genituen Pol pol inguruan. Espezie hauek oso banaketa murritza dute munduan eta ipar aldeko endemismoak dira, iberiar penintsulan. Mendi iberiarretatik desagertuz gero, galdua litzateke. Horregatik da garrantzitsua landare hauk babestea
Narcisusen azpiespezie ezberdinak
Narcissus pseudonacissus
Urkiogirre gainetik Alluitzeko hego aurpegia aurrez aurre ikusten da

Viola sp.

Urkiolagainean goizean goiz

Txikori belarra-Taraxacum officinale
Astxiki gainetik Durango aldera begira
Sonchus oleraceus
Astxiki gaina Atxartera dijoan bidexkatik begiratuta
Ranunculus repens
Urkiolagirre gailurrean eguna argitzen ari dela
Pulmonaria longifolia
Alluitzeko hego aurpegian Paulorekin batera
Primula eliator
Ibilbideko pagadi baten aurrera
Korradu belarra-Ranunculus ficaria
Alluitz gailurrean izugarrizko haizea egiten zuen
Hepatica nobilis
Astxiki gailurra egin ondoren pozik
Helleborus foetidus-Lipu belarra
Alluitzeko iparraldeko aurpegian behera
Gibel belarra-Hepática nobilis
Urkiolagirre gailurrera bidean
Gibel belarra-Hepática nobilis
Paulo Astxikira begira


Astxiki gailurrean atzean Untxillatz mendia atzean dela
Bellis perennis-Basabitxilorea


Arum sp
Pago honen tamaina ederrak deitu zigun atentzioa.



Urkiola eta Polo Pol artean dagoen pistan oinez
Cernuella virgata 
Pagoak neguan batere hostorik gabe

Kaka arrastoa hauekin ere egin genuen topo

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...