sábado, 23 de junio de 2018

MUGARRA (969M), ARTZETAGAN (996M),LEUNGANA(1008M) BIZKAIA (2018 ekinak 6)


Durangaldeako mendi zoragarri hau igo degu oraingo honetan, Aramotz izeneko mendilerroan dagoen kaliza harriz osatutako punta ikusgarri bat da Mugarra mendia. Gure txangoa Mañariatik hasi genuen eta lehenbiziko hiru kilometroak pinudi zein baso mixtoen artean egin genituen. Bainan behin Mugarrako hegoaldeko pareta bertikal haundiaren azpira iristean, paisaia aldatu egiten da eta larre batzuetan barrena Mugarrekolanda lepora iristen zera. Bidegurutze honetan ezkerretarako bide atxurra hartu eta inguru harritsu bat jarraituz Mugarra puntaraino iristen zera. Mugarra gailurra, jardin botaniko bat bailitza, lorez beteta aurkitu genuen. Hegoaldean dagoen amildegi haundiak errespetu pixka bat ematen du eta iparraldeko aurpegian berriz pagadiz osatutako baso bat dago. Gailurra egin ondoren ibilbide zirkular bat egiten jarraitu genuen eta Artzetagan (996) zein Leungana(1008) tontorrak ere egin genituen, gero Leganate inguruan dagoen aterpetxe batetikan Irindiobetira joan ginen, handikan Mañarira jeisteko. Bidean zehar ikusi genituen landare, hegaztiak e.a ak behekaldean dituzue ikusgai.
Mugarra gailurrean
Mugarra mendia
Mugarra gaiurretik grabatutako irudiak
Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Mugarrako azkeneko maldei aurre egiten
Kattagorria (Sciurus vulgaris)
Mañaria eta Mugarra arteko ibilbidea behe laiño tartean egin genuen
Mugarra bidean ikusi genuen beste katagorria

Mugarra hegoaldeko pareta-tzarra
Landareak
 Anthyllis vulneraria-Vulneraria
 Digitalis purpurea-kukuprakak

Mugarra gailurrak jardin botaniko bat ematen zuen
Helianthemum apennunm
Saxifraga panicula
Maider loreei argazkiak ateratzen
 Rosa canina
 Aster alpinus


Hegaztiak
Mendi tuntun (Prunella collarisugari ikusi genituen Mugarra tontorrean, hemen behean argazki horietako batzuk.




Artzetagain tontorretik grabatutako irudiak
Sai arrea (Gyps fulvus)
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Zozo arrunta (Turdus merula)


Leungane gailurra
Leunganeko tontorretik grabatutako irudiak
Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Pintzana (Fringilla coelebs)
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Txoka arrunta (Linaria cannabina)
Txoka arruntaren irudi bat
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
Zapelatz arrunta (Buteo buteo)

Txirriskila (Serinus serinus)
Haitz enara (Ptyonoprogne rupestris)
Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)



Pinudi ugari dago bidean zehar bainan baso osoa, dena batera "matarrasa" bitartez ustiatzea astakeria bat da. Pixkanaka, pixkanaka zuhaitzak basotikan ateratzen joan beharrean "matarrasa" bitartez egitean ingurumenari zein basa bizitzari kalte haundia egiten zaio. 
Hostazuri (Sorbus aria) zuhaitza ere ikusi genuen Mugarra gailur inguruan.
Arranatx (898m) tontorra Mugarra igotzen ezkerretara ikusten den mendia da
Tximeletak
Geometridae
Pieris napi

Parange aegeria

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...