domingo, 18 de noviembre de 2018

PUTTARRI-ARALAR (1299M) NAFARROA (2018-irailak30)



Irail bukaera aldera Nafarroa eta Gipuzkoa artean dagoen Aralar mendilerrora, Igaratzako historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatu bat antolatu zuten Lizarrustiko aterpetxeak, EHU ko Josean Mujikaren gidaritzapean. Hori jakinik bi aldiz pentsatu gabe gu ere apuntatu egin ginen.Ibilaldia gure neurrira antolatu genuen, lehen bizi taldekideekin batera Lizarruztiko parke etxetik irten ginen, Laredoko urtegia igaro eta Eneriotik barrena Igaratzan bukatzeko. 

Taldekideekin Laredoko urtegira bidean

Taldekideekin Lizarrustitikan irten berritan

  

Igaratzan Josean Mujika zain genuen, inguru horretan azken urteotan egindako indusketen berri emateko. Honek Neolitikotik hasi eta erromatar garaira arteko gizakiaren presentzia nolakoa izan zen Aralarren laburbildu zigun. Aho zabalik geratu ginen Josean Mujikaren azalpen interesgarriekin ( jarraian duzue egun hortako laburpen txiki bat). Behin honen esanak entzunda Puttarri mendia kateatuaz ibilaldi zirkular bat egin genuen berriro Lizarruztin bukatzeko. 



Puttarriko gailurra egin ondoren pozik




Puttarri mendia Igaratzatik datorren bidetik begiratuta

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

JOSEAN MUJIKAK IGARATZA INGURUAN EMAN ZIZKIGUN AZALPENEN LABURPEN TXIKI BAT

Josean Mujikak zioen Aralarko lehen biztanleak nomada ehiztari eta biltzaileak izango zirela, eta nomadak izanik denboraren arabehera kultura oso desberdinetakoak izango zirela seguruenik. Baina glaziarizazioaren ondoren Neolitiko garaian, klima-aldaketa handia gertatu zen, eta horren ondorioz, ehiza gutxitu ahala animalia basatiak etxekotzen hasi ziren. Aralarren ere garai haietan beraien ganaduen beharrak asetzera bideratuta egongo zirela uste du Josean Mujikak, bainan beti ere neguan altura gutxiogoko inguruetara jaitsiaz berriro, Aralarren negua gogorra izango zelako, eta ohitura horiek orain arte mantendu direla zioen. Abereetaz dionean, ez da bakarrik ardiez ari, baizik eta lehenbizi zerri edo behiak izango zirela ugariago zioen eta azkenaldira larreak ugaritu ahala ardiak ugaritu zirela. Bainan Aralar bere horretan utzi ezgero, pagadira joko zukeela eta orain dela mende gutxirarte hala izango zela. Beraz orain gutxi arte basoa izan bazen, ardiak oso mutur finekoa dela kontuan hartuaz, ez lukeela lojikarik basoa gailentzen zen ingurune batean ardi asko izatea. Horregatik behi edo zerriak gehiago izango zirela uste dute. Igaratza ondoan dagoen Beaskinarte eta Aiatzio inguruan, biztanle hauek utzitako aire zabaleko aztarnategiak (Hilobiratzeko monumentuak) eta beraien bizi tokiak izango liratekeenak  erakutsi zizkigun Josean Mujikak. Era horretan lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe  ulertzen laguntzeko eta bereziki berriki aurkitu direnak ezagutzeko balio izan zigun irteerak. 


Josean Mujika Igaratzako orain dela 3000 bat urteko harrespil batei buruzko azalpenak ematen. 


Brontze eta burdin aroan arteko hilobi mota berezi bat zela zioen. Hemen erraustu ondoren lurperatu egiten zituzten, batzuetan ikatz pixka batekin batera gorputza erreaz edo bestela ontzi batzuen barruan hautsa sartuaz. 


Josean Mujika Igaratzako Iruinarri, Triku harri edo mugaharri bat izan zitekenei buruzko azalpenak emanez. 


Orain dela 5000 urte inguru zutitutakoa zela zioen eta orain duela gutxi arte lurrean etzanda bazegoen ere orain zutik jartzea lortu dute.


Igaratzako Sarobeak eta bertako izenen jatorriak ederki esplikatu zizkigun Joxe Mujikarekin batera etorri zen lagunak. Artzainaren ohiko txabola eta bere inguruan osatzen zuten multzoari deitzen zioten sarobea; Besteak beste urritzez hesitutako gaztategiak, baratza eta bertako lanabesak gordetzeko bordatxoak, ardiak jezteko guneak, oilotegiak edo Gausareak (Lizarrez inguratutako itxiturari) osatzen zuten multzo hori.  
Duela 6000 urte inguru hilobiak egiteko harriz osatutako trikuarriak edo harrespilak (bideo hontakoa trikuharria da) erabili zituzten Aralarko abeltzainak beraien gorpuak lurperatzeko. Bainan beti ere gorputz kopuru txikia bilatu izan dituzte lurperatuta eta horrek eraman ditu inguru honetan urte osoan ez zirela biziko jakitera. Era berean ume, emakume eta helduen hezur oso gutxi bilatu dituzte eta horrek eraman ditu pentsatzera ganadu zaintzarako zein beraien lurraldeak babesteko gazteak eta indartsuenak autatzen zituztela inguru horietan egoteko, zeren garai hartan orain ez bezala pentsatzen dute talde egituretan funtzionatuko zutela, familietan baino gehiago. 
Aralarko aintzinako abeltzainen Neolito ondorengo kalkolito garaiko bizi tokiak, kristo aurreko 2000 urte ingurukoak direla pentsatsen da. Joxe Antonio Mujikak zioen oso garrantzi haundiko aurkikuntza zela. Aurkikuntza hauen arazoa zera  da, etxalde hauek harri gutxi batzuk izan arren, gehien bat egurrezko egituraz osatutako etxaldeak izaten zirela eta ondorioz kontserbatzeko ere oso zaila izaten dela. Bertan besteak beste ikatz ugari, suharri edo aizkora leundu bat aurkitu zituzten. Azken aldian inguru honetan egindako indusketek utzi dituzte agerian aztarna berri hauek. 


Taldekideekin, Eneriotik gora. Ibilbidean zehar ikusitako bitxikeria gehiago dituzue jarraian.

Hegaztiak



Negu txirta (Anthus pratensis)




Miru gorria (Milvus milvus)


Enerio eta Igaratza arteko azken aldapei aurre egiten


Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)


Aralarko larreetan barrena


Sai arrea (Gyps fulvus)


Sai arrea (Gyps fulvus)


Puttarri paretik hasi eta Lizarrusti bitartean pagadian sartuta egiten da ibilbide ia guzia


Zuhaitz hilak bizirik daudenen baino bizi gehiago izaten dute. Intsektu, hegazti, mamifero txiki eta abarrez osatutako komunitate bat bizi da bere baitan eta behar beharrezkoak izaten dira baso osasuntsu baten egituran. Iruditako hau Puttarri eta Igaratza arteko bidean gurutzatu genuen.

Tximeletak

Pieris napi

Igaratzako bidegurutzea

Igaratzako aterpetxea dagoen ingurua

Colias Crocea


Putterri eta Lizarruzti arteko pagadietan barrena ateratako irudiak, inguru honetan osasuntsu mantentzen dira pagadiak


Txarrantxa jarri ezean Aralarren bazkatzen ari diren neurri gabeko abere kopuruak ez du ezer hazten uzten. Goiko argazki hau da horren lekuko, non basoa sortu aurretik otea datorren indarrarekin, baso baterako trantsizio garbia izango litzateke egoera hau. Abererik sartu ez dadin lehenbizi otea irtetzen da eta bere erdian irtengo diren zuhaitzak haztean bere itzalarekin oteak desagertu egingo lirateke. 


LOREAK

Crocus nudiflorus

Igaratzatik Puttarrirako bidean

Kamamila nobile

Puttarriko gailurrera iristeko, kobazulo moduko zirrikitu batetik barrena pasa ginen

Pasadizoaren beste irudi bat

Puttarri gailur ingurua oso inguru karstikoa da eta pago, goroldio zein harrokaz osatutako mosaiko bat dago marrastuta


Aralar bizirik nahi degu!!  

Aralarren pisten asunto hauekin gertatzen ari dena penagarria da, Gipuzkoar guziontzat ahalako arnasgune den inguru auskor batean bueltarik ez duen horrelako ebaki bat irikitzeak min haundia ematen du. 


Enerio eta Igaratza artean dagoen artzai bordeetako bat duzue hau.


Igaratzako aterpetxea oso txukun bilatu genuen, oroitzapen ederrak etorri zitzaizkigun hemendik igarotzean. Majina bat gau igarotakoak gera bertan, gure lehenbiziko mendiko irteren kabi izan zen.



Enerioko iturri baten paretik ere pasa ginen

Agiñak (Taxus...) ere inguru heze eta kareharriz osatutako lursailak ditu gogoko eta Aralar bezalako mendia leku ezin hobea du horretarako (Agiña gisarajoa elorri zuriak eztaltzen du ia) Beste ezaugarri batzuen artean, egur gogorra duelako zurgintzan oso estimatua da bainan oso geldo hazten denez, altuera pixkateko zuhaitzak oso gutxi ikusten dira. Pozoitsua delako ere ezaguna da, landarearen ia zati gehienak alkaloide toxikoetan aberatsak direlako eta jan ezgero hilgarria izan litekeelako 

Ibilbideko beste hune bat

Sarreratxo honekin bukatzeko eskerrak eman nahi genizkieke horrelako egun eder bat igarotzen lagundu gintuzuen Lizarrustiko parketxe, Josean Mujika zein txangora etorritako bidelagun guztiei. Beste bat arte denoi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...