lunes, 17 de noviembre de 2025

ITURRIGORRI (1068M) BEDARBIDE (1026M) MOJON ALTO (1068M) MOJON DE LA LASTRILLA (1139M) GOROBEL / SIERRA SALVADA, ARABA/BIZKAIA 2025 Urriak 06

Iturrigorri Arabakoa da, Badardegi berriz Bizkaikoa. Biak Gorobel /Sierra Salvada mendilerroaren parte dira, eta paisaia bateratua osatzen dute, baina lurralde banaketa bien artean definitzen da. Ibilbidea Mastin txakur eta tudanca behiez inguratuta egin genuen. Ingurune horretan otsoa ere izaten omen dute. Oso zaila da ikustea, baina bere presentzia sumatzen da: artaldeetan dauden mastin txakurren jarreran. Defentsa dira, alerta dira, eta batzuetan, guri egin ziguten bezala aurre egitea da haien lana. Guk sustoa hartu genuen, baina haiek beren lana egiten ari ziren: artaldea babestu, mehatxu posibleen aurrean jarrera irmoa erakutsiz.

Tubanca arraza eta otsoa; Tudanca behiek gorputz sendoa begirada sakona eta adar luzeak zein kurbatuak dituzte, eta horrek seguruena otsoei aurre egiteko asko lagunduko diotela pentsatsera garamatza. Mendian asko inponitzen dute, gu izan ginen testigu eta gizakiaren presentziarekiko distantzia eskatzen dute. Otsoa dabilen inguruetan behiei adarrak moztea baino erabaki okerragoak gutxi izango dira. Zeren adarrek defentsarako gaitasun fisikoa ematen die. 
Adarra ez da soilik apaingarri bat: otso baten aurrean, adar horiek arma eraginkor bihur daitezke. Arraza honi taldean ibiltzeko portaera ere ikusten zitzaien eta horrek otsoaren aurkako babesa indartzen du. Taldean behiek elkar babesten dute, batez ere txahalak daudenean.

Abeltzainen arabera, tudanca behiak ez dira erraz beldurtzen, eta otso baten aurrean ez dute beti ihes egiten; batzuetan aurre egiten diote, batez ere taldean badaude. Otsoen aurrean arriskua, hala ere, existitzen da, zero arriskua ez da lortuko, baina erabaki egokiek asko lagunduko dutela dudarik ez. Otsoek ahulenak bilatzen dituzte: txahalak, bakartuta dauden behiak edo gaixoak. Tudanca behiak ez dira izango otsoaren aurrean garaiezinak, baina adar horiekin beste arraza batzuek baino aukera gehiago izango dituzte erasoa uxatzeko, batez ere baldintza egokietan. 
Artalde honetako mastinek aurre egin ziguten eta ibilbidea modifikatzera behartu ginduen, artaldetik hal den urrutien pasatzeko.
Zein da oreka? Otsoa, mastina, behia, artzaina, mendizalea…
Dena den, ibilbidean gurutzatu genuen kartel honetan irakurri daiteken bezala, Gizakia, abereak eta otsoen arteko oreka egokia izatea ezinbesteko baldintza izaten jarraitu beharko du: Eta zeregin horretarako, elkarbizitza bideratzeko, mastinen edo artzainen presentzia, funtsezkoak izaten jarraituko du. 

Burgos lurraldean kokatzen den Llorengoz de Losa izan zen gure abiapuntua, lehenbizi Badardegi gailurra egin genuen eta gero Ibilbide zirkular bat osatzeko Iturrigorri gailurra eginez.

Badardagi (Lehenbizikoa) eta Iturrigorri (Bigarrena) , 1000 metrotik gora dauden gailur zoragarri batzuk dira, Aiarako haranaren gainean altxatzen direnak. Argazki hau Urduñatik dago aterata.

Miru gorria (Milvus milvus)

Iturrigorri mendiari izena iturri gorrixka batetik datorkio, baina bere izana harriaren irmotasunean dago.

Garaztarroa (Turdus viscivorus)

Goikaldeko larreetan, Arabako Lautada zabaltzen da.

Negu txirta (Anthus pratensis)

Gailurretatik kantauri itsasoa ere sumatzen da urrunean.

Zapelatza (Buteo buteo)

Zapelatza da Euskal Herriko arraparirik arruntenetakoa, ibilbide honetan ere sarri ikusi genituen zutaberen baten edo argi-indar posteren baten pausaturik, geldi-geldi inguruneari begira. Ez da deskantsatzen ari: horixe da bere ehiza-teknika nagusia, harrapakina begiz jotzeko zain egotea

Beste Zapelatz (Buteo buteo) bat

Txarlazo eta Solaiera artean kokatuta daude gailur hauek. 

Badardegi gailurretik grabatutako irudi zirkularra
Gabiraia (Accipiter nisus)


Iturrigorri gailurretik grabatutako irudiak

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe


Mojon alto gailurrean atera genuen argazkia

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Badardegirantza gailurrera bidean
Sai arrea (Gyps fulvus
  Sai arrea (Gyps fulvus) behin eta berriz ikusi zen gorobelen inguruan, hegaldian zein arroka gainetan.
Sai arreak (Gyps fulvus) Iturrigorri inguruan
Iturrigorri mendia atzean dela
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
Asko ugaritu den hegazti bat duzue hau
Iturrigorri gailurra
Basa azafrana Crocus nudiflorus
Iturrigorriko beste irudi bat, ibilbide osoa pasaiak zoragarriak iruditu zitzaizkigun
Erroia (Corvus corax)
Iturrigorri iturria, gailurraren deitura iturri honek emango diola ematen du. Gailurretik kilometro batera dago iturri hau.

Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Elorri zuria (Crataegus monogyna) udaberrian loratzen da, apirila eta maiatza bitartean, eta udazkenean ez du lorerik izaten. Hala ere, udazkenean badu beste ezaugarri nabarmen bat: bere fruitu gorrixkak, mahatxuriak edo elorriburuak, oso ikusgarriak eta fauna askorentzat elikagai baliotsuak direnak.
Elorri beltza (Prunus spinosa) berriz, udazkenean bere fruitu beltz urdinxkekin nabarmentzen da, basarana izenez ere ezaguna, eta basabizitza zein gizakiarentzat interesgarriak direnak. 
Iturrigorriko gailurra bidean

La Lastrilla izeneko ingurua. Behor ugari gurutzatu genuen ibilbidean
Hegoaldera begiratuta Txarlazo ingurual ageri dira
Belatz gorria (Falco tinnunculus) ale batzukin ere topo egin genuen
Iturrigorri gailurraren beste ikuspegi bat
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

TXURREGI (1128M) GAZTELU (1085M) / BIZKAI (1035M) ANDIA-NAFARROA (2025 urriak 25 /abenduak 11)

Nafarroa erdialdeko paisaian badira hiru mendi beti elkarri begira daudena: Txurregi , Gaztelu eta Bizkai gailurretaz ari gera.  Hirurak ...