viernes, 27 de noviembre de 2020

ABODI (1531M) NAFARROA (2020 uztailak 16)


Abodi mendia pirineotako basorik haundienetako baten hego aldeko gailur batean dago kokatua. Gure txangoa Ollokia edo Pikatua gainean kokatua dagoen neguko eski estaziotik irten da izan zen. Bide gehiena bize zabal batetik egiten da, bide hauek neguan eskiatzeko erabiltzen dira eta udaran abeltzainak kotxez gora eta behera ibiltzeko ere bai. Bideak ez du berezitasun haundirik bainan ezker eskuin begiratuta, Orhi mendira, Otxagabia aldera zein Nafar piriniotara dauden ikuspegiak izugarriak dira. Hori dela eta Ollokia gainetik hasi eta Abodi gailurrea arteko bidea, desnibel gutxikoa da eta oso erraz egiten da. Ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri batzuk dituzue behekaldeko sarreratxo honetan.
Abodi gailurretik grabatutako irudiak
Abodi gailurra egin ondoren gustora
Aboditikan pirineo guziak aurrez aurre ikusten dira

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta


Katagorri bat ikusi genuen ziztu bizian pasatzen

Intsektuak
Cordulegaster boltoni



Hegaztiak

Miru gorria (Milvus milvus)
Sai arrea  (Gyps fulvus)
Abodi gainean, bidezidor zabalak daude oinez lasai joateko, neguan eskiatzen ibiltzeko prestatuta dauden pistak dira gehienak.
Arrano txikia  (Hieraaetus pennatus)
Pitxartxar burubeltza  (Saxicola torquatus)
Corvus sp
Abodiko beste panoramika bat
Zozoa  (Turdus merula)
Mokookerra  (Loxia curvirostra)
Eskinosoa (Garrulus glandarius)
Txinbo kaskabeltz emea (Sylvia atricapilla)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Miru beltza  (Milvus migrans)
Birigarroa (Turdus philomelos)
Euli txori grisa  (Muscicapa striata)
Euli txori grisa  (Muscicapa striata)
Pintzana (Fringilla coelebs)
Piriniotako gailurrak ederki ikusten dira Abodi ingurutik

Tximeletak
Erebia meolans
Vanessa atalanta
Brenthis hecate
Lasiommata megera

Loreak

Euphrasia sp
Geranium pyrenaicum
1936ko Gerraren ondorio zuzena dira bunker hauek. Franco diktadoreak Pirinioetako muga gotortzeko agindua eman zuen, balizko inbasio bati aurre egiteko eta Abodiko bunker hau pirineotan Hondarribitikan hasi eta Kataluina arte dauden zientoka horietako bat gehiago da.Pirineotako lerroa deitzen zioten. 
Intsusa beltza-Sambucus nigra
Jasione montana
Marrubia-Fregaria vesca
Meconopsis cambrica
Abodiko pasaia ederrak
Milenrama-Achilea millefolium
Sasi lorea-Rubus sp
Txikori belar-Taraxacum officinale
Txikori belarra-Cichorium intybus
Eguzki lorea-Carlina acanthifolia.
Adenostyles sp

miércoles, 25 de noviembre de 2020

TXORROTXARRIA (1522M), PEÑABLANCA-KAKUETA (1583) LAKUAGA(1415M) NAFARROA (2020 uztailak 20)


Atuzkarratz mendilerroan kokatuta dauden bi gailur hauek egun berdinean kateatu genituen, Nafar pirineotan, Isaba herriaren hego mendebaldean dagoen gailurra da Peñablanca (Kakueta izenez ere esaguna dena) eta Txorrotxarria ondoren dagoen gailurraren izena da. Gure ibilbidea Lakuaga mendi gailurretik hasi genuen, hemen Izei zuhaitzez inguratuta dagoen putzu eder baten ondoan pasa genuen gaua eta goizeko lehen ordu txikietan ekin genion txangoari. Leku eder honetara iristeko Laza portu gailurretik barrena lau bat kilometroko pista batean aurrera eginda iristen zera. Ingurune honetan bi artzaik udara guzian beraien artaldeak larrean edukitzen dituzte, batez ere mendi kaxkoetako larreetan eta gainuntzean basoa gailentzen da beste habitat guzien gainetik, batez ere pagadiak eta Izeiak direlarik nagusi. Ibilbidean zehar Bidankotzekoa den bertako artzain batekin hitzegiteko parada izan genuen eta zera aipatu zigun, berriki guk lo egin genuen inguruan hartz batek Uztarrozeko beste artalde bateri eraso egin ziola. Txorrotxarria gainetik, alde batera Bidankoze herria eta bestera Laza puertoa kateatuz, pirineoetatik Bardeetara dijoan abereen trasumantzia bidea igarotzen da. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri batzuen argazkiak. Leku eder eta lasaia benetan.
Mokokerra (Loxia curvirostra)
Txorrotxarria gailurretik grabatutako irudiak
Ilunabar ederra egin zigun mendia igo aurretiko gauean


Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Txorrotxarria gailurrean Bidankotzeko artzai batekin egin genuen topo
Izei artean izarrak ikusiaz gau ederra egin zigun

Hegaztiak

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Belatz gorria  (Falco tinnunculus)
Txoka arrunta (Linaria cannabina)
Ilunabar ederrak ikusteko parada izan genuen
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)gaztea
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)heldua
Miru beltza (Milvus migrans)
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Largintia, Katxolatze eta Peñablanca tontorrak kateatzen
Zapelaitza (Buteo buteo)
Zapelaitza (Buteo buteoeta Sai zuria (Neophron percnopterus)
Txirriskil arrunta  (Serinus serinus)
Peñablanca gailurretik behera, izei eta larre artean
Garraztarroak (Turdus viscivorus)
Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis)
Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis) hegan
Ibilbidean zehar gurutzatu genuen artzai honekin kontu kontari ibili ginen
Kukua (Cuculus canorus)
Amilotx mottoduna  (Lophophanes cristatus)
Gerri txoria  (Certhia sp)
Gaua ingurune honetan pasa genuen

Kaskabeltz haundia (Parus mayor)
Pintzana (Fringilla coelebs)
Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
Ibilbideko beste irudi bat

Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Milano real (Miru gorria)

TXIMELETAK
Pieris brassicae 
Gonepteryx cleapatra
Argynnis paphia
Cosciana striata
Zygaena tribolii
Zygaena tribolii
Zygaena tribolii
Lycaena alciphron
Britensia circe
Brenthis daphne
Aglais urticae
Aglais urticae
Erebia meolans
Ezka ibaian  (Procambarus clarkii) ere Karramarro Amerikarrak ikusi genituen
Askonar ( Meles meles) bide bazterrean hilda aurkitu genuen

Landareak
Kuku belarra - Aquilegia Vulgaris 
Orkidea
Thymus sp

Astaputza 

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...