jueves, 18 de febrero de 2021

JOAR (1417) LA PLANA (1338) COSTALERA (1233) KODES MENDILERROA- NAFARROA (2020 abuztuak 29)


Joar, La Plana eta Costalera mendiak Nafarroako hego mendebaleko muturrean aurkitzen dira. Era berean, hiru gailurrak Kodeseko mendilerroan daude. Argazkikoa Costalera gailurraren azken zatia da.

Costalera gailurrean Euskal herriko 100 garren mendia egin ondoren pozikan
La Plana eta Joar mendiak parez pare daude
La plana gailurretik grabatutako irudiak
Costalera mendia atzean dela

Kodes mendilerroaren iparraldeak Araba aldera ematen du eta hegoaldekoak berriz Nafarroara. Iparraldeko aurpegia eta hegoaren arteko ezberdintasuna nabarmena da,  iparraldekoa kantauri ixuri aldeko habitat arruntago batek osatzen du, pagadiak eta hariztiak direlarik nagusi eta hegoaldekoan berriz karraskadi, Zurbeltz edo artadiz dago osatua. Ezkerretakoa La Plana mendia da eta eskubikoa berriz Joar
Kareharri ugari dagoen lur pobre askotan bezala ezpela ere asko dago ingurune guzian zehar. 
Ibilbidea Kodeseko santutegitik hasi genuen,  artadi eder baten erditik dijoan pista batetik zuzen zuzen mendian gora hasi ginen. ingurune harritsu batetatik barrena La Plana eta Joar mendi artera iritxi arte. Goikaldeko argazkikoa Kodeseko santutegitik gora dagoen hormetako bat.
Behin puntu honetara iritxita, altura asko irabazten da eta hiru gailurrak bat bestearen atzetik igotzen hasi ginen. Joar eta La Plana artean txillardegi ederrak igaro genituen
Joar gailurrera iritxi aurreko pagadia.
Kodes mendizerraren hegoaldeko aurpegia
Lehenbizi Joar igotzeari ekin genion, gailur hau Kodez mendilerroko altuena da, gailurretik bista ederrak daude bainan mendi puntan dagoen antena tzaharrak asko itxusitzen du ingurua. 
Gero La Plana igo genuen, hemendik Kodes mendilerroko hegoaldea ederki ikusten da. Argazkikoa La Plana mendiko azken zatia da.
Eta azkenerako Costalera utzi genuen, gailur hau beste biak ez bezala Kodes mendilerroko ekialdean dago eta bere gailurrera iristeko horma batzuetan trepada txiki batzuk egiten ibili behar da. 
Ez dira paso batere zailak eta mendian pixka bat ibilita dagoen edonork pasatzeko modukoak dira. 
Kareharrizko dorre dotore hauek mendi oso berezia egiten dute eta behin gailurrera iriztean Santikurutze Kanpezura dauden biztak ikusgarriak dira. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeri gehiago.
Joar mendiaren gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta
Kodes mendizerraren beste irudi bat

Costalera gailurretik grabatutako irudiak

Hegaztiak
Zapelatz arrunta (Buteo buteo)
Zapelatz arrunta (Buteo buteo)
Costalera eta La plata arteko bidea
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquatus)

Paso batzuk kontu pixka batekin ibili beharrekoak dira

Uda txirta (Anthus trivialis)
Sai arreak (Gyps fulvus)
Pagausoa (Columba palumbus)
Isats gorria (Phoenicurus ochruros)

La plata gailurra
Erroia (Corvus corax)
Berdantza horia (Emberiza citrinella)
Costalera mendia da atzean ikusten dena

Hostazuria (Sorbus aria)
Azeri mahatsa (Arctostaphylas uva-ursi)
Azeri mahatsa (Arctostaphylas uva-ursi)
Lasiommata megera

Joarren mendian gora




Kodesetik hegoaldera begira

Joar menditikan behera

La Plana gailurra

Costalera mendian ezpel eta harkaitz artean


Askari lore-Merendera montana
Joar eta La Plana artean
Erica sp
Joarreko ingurune batzuetan akerrak bezala ibili ginen
Galium verum
Knautia dipsacifolia
Joarreko maldetan dauden pagadiak
Reichardia picroides

1 comentario:

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...