domingo, 7 de noviembre de 2021

SAN KIRIKO (1181M), ILLON (1283M) NAFARROA (2021uztailak07)


San Quirico eta Illon mendiak elkarren segidan daude, Saraitzu ibaia dute mendebaldera eta Romanzano bailara hegoaldera. Gure ibilbidea Romanzano bailarako Bigotzari herrixkatik hasi genuen.

Santa Kiteria baselizaren eta hilerriaren ondotik igarotzen den pista bat jarraituz "San Kiriko" jartzen duen  seinale batekin egingo degu topo. Lehenbizi Faulos trikuharri ederrera iritxi ginen (1050 m). Hemendik eskuinera hartu eta ibar txiki batera iritxi ginen. Puntu honetatik (1030 m) zuzenean San Kiriko ermitara igo ginen (1175 m). Kontuan hartu behar da mendiaren punturik altuena ez dela baseliza, beraz, ermitatik eskuinera dagoen postontziaren atzealdetik barrena bide bat dago, basora sartu eta 450 m egiten dituena, jaisten hasi aurretik. Une honetan belarrean ezkutatutako mugarri batek, mendiaren gailurra (1181 m) adierazten du. Ondoren buelta zirkular bat osatuz Faulos lepora (1110 m) iritxi ginen berriz, San Kiriko (1172 m) eta Illon (1283 m) gailurraren artean aurkitzen den lepoa da hau. Bertan ehiztarien aterpe baten ondotik igaroaz Illoin jartzen duen seinale bat aurkituko degu, berau jarraituz illon mendia kateatu genuen. Hasierako Bigotzari herrixkarako buelta leku beretik egin genuen. Ingurune oso basati zein bakartia iruditu zitzaigun, behekaldean dituzue bertan ikusi genituen landare zein hegazti batzuen argazkiak.

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta

Illon gailurretik grabatutako irudiak

San Kirikorako norabidea adierazten duen kartela
San Kiriko gainetik grabatutako irudiak

Landareak

Landaretza ugari aurkitu genuen mendi irteera honetan.

Lilium martagon

Anacamptis pyramidalis

Allium sp

Catananche carauela

Campanula rotundifolia

Centaurium sp

Filipendula vulgari

Dianthus cartthusianorum

Erica cinerea

Hypericum perfoliatum

Helychisum stoechas

Lathyrus sp

Sedum sp

Lactuta muralis

Prunella laciniata



Melica ciliata
Linum sp
Linum perenne

Illon gailurra adierazten duen kartela, ibilbidearen zati batzuetan ezpelak estaltzen du bidexidor gehiena.

Rubus sp
San Kiriko gainetikan Nafarroako lautadak ere ikusten dira.
Basoari, bakarrikan bere lana egiten utzitakoan ohianaren itxura hartzen du
Achillea millefolium
Ibilbidearen beste zati bat
Erica sp
Diantus sp
Galium verum
Faulos trikuharria San Kiriko gailurrerako ibilbidearen ondoan aurkitu genuen.
Trikuarriaren informazioa
Illon gailurrean

Convolvulus sp
Ibilbideko beste seinale bat, oraingo honetan San Kiriko gailurra eta Illon gailur artean aurkitzen den Faulus izeneko gainera bidaltzen zaitu seinale honek.

Taraxacun officinale
Echium vulgare
Cuscuta
Chondrilla juncea

Centaurea sp
Aurrekaldean dagoen gailurra Illon da, ibilbidearen zati hau Bigotzari herritikan irten eta berehala aurkitzen da.
Arctostaphylas uva-ursi
Lonicera etrusca
Marrubia - Fregaria vesca
Ezpela, erkametza eta artea ziren nagusi ibilbidearen zati haundienean.
Bigotzari herritikan San Quirico gainera dijoan ibilbidean gora
Hegaztiak

Txolarrea (Passer domesticus)
Zozoa (Turdus merula)
Gari berdantza (Miliaria calandra)
Bele beltza (Corvus corone)
Likenak


Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
San Quiriko gainean, iparraldeko aurpegian dauden pagadietan barrena
Kaskabeltza (Parus major)
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 
Garrapoa (Sitta europaea)
hegaztiek zizelkatutako enbor bat
Gabiraia (Accipiter nisus)
Arbaingo arroilak ederki ikusten ziren San Quirico gailurretik
Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)



Miru gorria (Milvus milvus)
Antzandobi arrunta (Lanius collurio
Ibilbidean zehar ezpela zen nagusi

Tximeletak

Melitaea didyma
Brenthis hecate
Adscita sp
Polyommatus escheri
Coenonympha arcania
Pyronia bathseba
Lasiommata megera
Hipparchia hemione
Melanargia galathea
Melanargia galathea, hegoak itxita
koleoptero bat

Pilosella officinarum
Knautia arvenensis (Hatz belarra)
Kaka arrastoak
Pomacea Bridgesii

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...