Sanguesa eta Gallipienzo artean dauden bi gailur eder hauetan gozatu ederra hartu genuen. Natura eta mendizaletasuna uztartzeko leku ezin hobea. Eskualde honek paisaia eta ibilbide ezberdin ugari eskaintzen ditu. Jarraian ikusiko duzuen bezala, landare, hegazti eta abarren bizileku paregabea.
Berdantza miarritza (Emberiza hortulana)
Euskal herria negu garaian era bat uzten duen Berdantza bakarra da. Gure inguruan mediterraneo ixuri aldean bakarrik aurkitzen da eta oso urria da. Hainbat habitatetara egokitzeko gaitasun izan duenez, hegazti honek mehatxu ugari saihestu ahal izan ditu. Hala ere, nekazaritza intentsifikatzeak jatorrian habia egiteko eta elikatzeko erabiltzen zituen inguruneak asko murriztu zaizkio.
Berdantza miarritza (Emberiza hortulana)
Urteetan zehar legez kanpoko ehiza bere kontserbazioarentzako arazo nagusienetako bat izan da. Frantziako Proventzan, abuztuan, Afrikara migratzen ari denean eskualde horretatik igarotzen denean sareekin harrapatzen dute. Ondoren, begi bakoitzean orratz batekin ziztada bat eginez itsutzen dute, gatibu egotean gehiago jan dezan. Ideia da gizentzea eta gantz-geruza bat garatzea, eta bere hezurrak ahultzea, osorik jan ahal izateko. Baina tortura bere adierazpen gorenera iristen da koñakean itotzen dutenean, haragiak likorearen usaina har dezan. Ondoren, lumak kentzen zaizkio eta labean egosten da. Zorionez, beheranzko joeran doan tradizioa da, eta gaur egun ia ez da praktikatzen. Ankerkeria guzi hauek direla eta hegazti eder honi aipamen berezi bat egin gabe ez nuen pasa nahi.
San Pedro mendia igotzen Galipenzutik hasi ginen, altura irabazi ahala, Aibar bailara zein Bardeetako ikuspegi panoramiko izugarriak eskaintzen ditu. Igoera moderatua da, baso eta eremu irekiak zeharkatuz, naturaz gozatzea ahalbidetuz.
Peña edo Peña Roja izenez ere ezaguna den mendi hau, Aragoin, Sos del Rey Católico eta Sanguesa artean aurkitzen da, Peña izeneko baseliza batetik hasi ginen igotzen. Igoera gehiena baso eremuak zeharkatuz osatzen da, inguruneko ikuspegi ikusgarriak eskainiz.
Mirotz zuri (Circus cyaneus) arra
Bi ibilbideetan zehar, paisaia are bereziago egiten duten zuhaitz eta landareen aniztasuna aurki dezakezu. Besteak beste Arteak, haritzak, pinuak, Ipuruak zein landare usaintsu ugari daude ibilbidean. Hegaztiei dagokionez, ornitologia zaleentzat paradisu bat da. Harrapariak nun nahi ikusten dira eta paseriformeei dagokionez mediterraneo ixurialdekoak gailentzen dira beste guzien gainetik. Jarraian dituzue adibide batzuk.
Nafarroako Peña herri abandonatua duzue goiko hau
Herri hau, 1069 metroko altueran kokatua dago eta 50eko hamarkadan hustu zen. Bertara iristeko dauden zailtasunak haundiak izaten jarraitzen dute, mendi bide bati jarraituaz bakarrik iritxi daiteke bertaraino. Hori dela eta denboraren joan-etorriaren albo kalteak hobeto sahiesten lagundu dio, ondorioz, herri galdu honek oraindik ere bere xarma mantentzen jarraitzen du.
San Pedro gailurretik grabatutako irudiak
Bitxikeri bezala, Peña hilerrian bigarren Mundu Gerran herriaren ondoan istripua izan zuen hegazkin bateko piloto ingelesa dago lurperatuta.
Hilerria irekita dago eta ondorioz ez dago arazorik bisitatzeko.
Peña herria, XI. mendean Nafarroako errege izan zen Sancho haundian aginduz eraikitako defentsa postu bat izan zen. Herriaren garai oparoenean, hamabi etxebizitzaz gain Nafarroako Erresumaren mugak defendatzeko eraiki zuten gaztelu eder bat zuen.
Peña mendiaren igoera duzue hemen
Sympetrum striolatum emea eta arra
San Pedro mendiaren igoera duzue hemen
Peña mendia igotzen, basoak inguratzen du mendizerra guziaTxaradi sugandila (Psammodromus algirus)Lacertidae familiako sugandila hau baso mediterraneotan bizi denez, ipar ixuri aldean bizi garenontzat ez da arrunta. Iberiar penintsulako sugandila handiena da, buruaren puntatik zurda arte 10 cm-ra iritsi daitekeena, buztana kontatu gabe, luzera hori bikoiztu dezakeena. Kolore aldakorra du, normalean marroiak bi marra zuri aldeetan dituena. Argazkikoak isats erdia galdua du.
Lysandra bellargusGallipenzu herriaPrunus spinosa - Elorri beltzaGogortxua -Viburnus tinusIbilbide gehiena horrelako bidexkan barrena egiten daArrano sugejalea(Circaetus gallicus)Peña eta San Pedro mendien iparraldetik Aragoi ibaia pasatzen da Hipparchia semeleSympetrum striolatum emeaHipparchia fidiaAragoi ibaiaren gainetik pasatzen da San Pedro mendirako ibilbideaZingita mirotza (Circus aeruginosus) emeaArrano Liztorjalea (Pernis apivorus)Peña eta San Pedro artean aurkitzen den baso zabala duzue hau, Iparraldeko Aibar bailara eta hegoaldean dagoen Bardeak bailararen arteko muga izango litzatekeena.Charaxes jasiusPeña izeneko baseliza, hemendik hasi genuen ibilbideaPapilio machaonPeña mendianAmiamoko beltzak (Ciconia nigra) paseanMantis-aSympetrum striolatum arraMendian ur putzu hauek garrantzi haundia dute, mediterranear ixurialdean euri gutxi egiten du eta ondorioz ingurune hauek intsektuak, hegaztiak, anfibioak zein ugaztunak ikusteko leku paregabeak suertatzen dira. Chalcolestes viridisPintzana (Frigila coelebs)Ibilbidea zoragarria da, Ezpel, haritz, arte eta abarren arteanAmilotx urdina (Cyanistes caeruleus)Lasiommata megera -Tarttalo txikiaSan pedro mendiko harkaitz hauetan Sai arre kolonia bat zegoen San Pedro gailurreko gurutzeaSasi txori arrunta (Hippolais polyglotta)Peña herrixka galduaren beste ikuspegi batPeña herri galduko eleizako kanpaidorrean zegoen Belatxinga mokogorri (Pyrrhocorax pyrrhocorax) bikoteaMiru gorria (Milvus milvus)San Pedro gailurrera bidean Ezpel artean aurreraPagausoa (Columba palumbus)Hesi berdantza (Emberiza cirlus)San Pedro mendian goraHarkaitz txolarrea (Petronia petronia)Landa txirta (Anthus campestris)Horrelako pistak dira nagusi Peña mendiaren goikaldeanPirripioa (Lulllula arborea)Mediterranear ixuri aldeko baso zabalak dira nagusi ingurune hauetanTxorrua (Chloris chloris)Cepaea nemoralisKonkaren altuera 20 mm ingurukoa da eta zabalera 25 mm ingurukoa, 4½ eta 5½ biraketa espiralean ditu. Oso aldakorra da, oinarrizko koloreak oso argia, ia zuria, marroi ilunera, horia eta arrosa izatera igaro baitaiteke. Gainera, batetik bostera bitarteko banda ilunak izan ditzake.
San Pedro mendiko bidexka klasiko batUrretxindorra (Luscinia megarhynchos)Antzandobi kaskagorria (Lanius senator)Arbutus unedo - MertxikaSan Pedro mendian gora Gallipienzo atzean delaEzpela (Buxus sp)Txantxangorria (Erithacus rubecula)Foeniculum vulgare - Mihiarra
Echinops ritro - Kardu bola
Dioscorea communis - Belar itzain beltza
Convolvulus cantabrica - Sapaburu belarraGalatella sedifolia - Kuxkurtu loreaJuniperus oxycedrus- MitsantzaSan Pedro mendian goraJuniperus oxycedrus - ugari zegoen ibilbidean zeharLeuzea conifera - Ezkai belarraLeuzea conifera - Beste Ezkai belar batPeña gailurreanOdontites vernus Odontites viscosus Peña mendian harri formasio bereziak daudePentanema squarrosum - Lizar belarraPistacia lentiscus- AlarabiaXixarea - LumbricidaeSan Pedro menditikan Gallipentzu aldera begiraQuercus coccifera- Kermes artea, CoscojaSalvia sp- Erromero belarraIbilbidean zehar gurutzatu genuen borda batSeseli spStaehelina dubiaPeña mendiko azken zatiaVerbascum sinuatumRosa canina - SasizuribeltzaPeña herri galduan dagoen posta-etxetxoa da hau, nahiz eta gailurra ez izan bertan posta bat dute jarria Salvia spKlabelina-Dianthus hyssopifoliusClinopodium grandiflorumCentaurea spErbinudearen kaka txakur kaka baten alboanLepazuria edo lepahoriaren kakakRussula spRussula sp
Lacertidae familiako sugandila hau baso mediterraneotan bizi denez, ipar ixuri aldean bizi garenontzat ez da arrunta. Iberiar penintsulako sugandila handiena da, buruaren puntatik zurda arte 10 cm-ra iritsi daitekeena, buztana kontatu gabe, luzera hori bikoiztu dezakeena. Kolore aldakorra du, normalean marroiak bi marra zuri aldeetan dituena. Argazkikoak isats erdia galdua du.
Echinops ritro - Kardu bola
Dioscorea communis - Belar itzain beltza
Convolvulus cantabrica - Sapaburu belarra
No hay comentarios:
Publicar un comentario