lunes, 20 de agosto de 2018

KALBEIRA (1684M) NAFARROA (2018 abuztuak 01)


POITIKOLARRA-KALBEIRA-POITIKOLARRA ibilbidea egin genuen oraingo honetan, Poitikolarra Garde eta Anso herriak elkartzen dituen Matamachos izenez ere ezagutzen den mendiko puerto bat da. Hemen kotxea utzi eta Erronkari eta Ansó bailarak sakabanatzen dituen gainei jarraituz Kalbeira tontorreraino iritsi ginen. Ibilbide guztia pinu gorriz eta ezpelez osatutako baso itxi baten barrena egiten da non orain dela gutxi arte hartzen bizilekua izan zen leku hau. 1970 garren urtean 35 hartz bizi omen ziren Aspe/Ossau/Anso/Hecho eta Erronkarin banatuta. 1977an berriz hartz bat bere kume batekin ere ikusi omen zuten, beraz oraindik kumatzen zen bertan. Eta urteak aurrera egin ahala 80 garrengo hamarkadan izugarrizko beherakada izan zuen eta kumatze zantzu gehienak ere desagertu ziren. Ehizaren ondorioz gutxina gutxina ale gehienak akabatzen joan ziren. 1998 tikan aurrera kamille izeneko hartz bat itsatsi zen Garde eta Ansó arteko baso hauetan, bainan 2010 garren urtean hil egin zen hau ere eta arrazkeroztik noiz behinka bakarrik etortzen da hartza inguru hauetara. Azkenekoz orain dela bi urteko abuztu batean "fototrampeo" bidez Nere izeneko beste hartz bat ikusi zuten arte. Berriki Bearno aldean Eslobeniatik ekarritako beste bi hartz eme sartzekoak omen dira eta ea pixkanaka bada ere berriro ere berreskuratzea lortzen den. Jakiña den bezala Ibilbidean zehar hartz-ik ez genuen ikusi bainan behekaldeko beste bitxikeri hauek bai.

Kalbeira gailurretik ateratako irudiak


Kalbeina mendiaren hegoaldea

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta


Kalbeira mendiaren iparraldean Ansó bailara dago


 Ibilbidean zehar ikusitako azeri bat
Azeria (Vulpes vulpes)


Azeria (Vulpes vulpes)


Gauean zehar ere azeri ugari ikusi genituen inguruetan (Vulpes vulpes)


Loreak


 Campanula sp


 Centarium erythraea-Gotas de sangre


Landareak aztertzen


 Centaurea sp


 Dianthus plumarius


 Malva sp


 Sedum sp


Ibilbidearen zatirik haundiena, pinu gorri zuhaitzez osatutako basoetan barrena egiten da


Ibilbideko beste irudi bat


Senecio sp






Eguzkia sartzen hasi zen gunea

Tximeletak
  Zygaena transalpina

  Melanargia galathea

  Coenonympha arcania

   Pyronia tithonus 
Ibilbide dena baso artean egiten da eta bidean ez galtzeko, ibilbidea gps bidez egitea komeni da

  Arginnis paphia


  Erebia meolans


  Polyommatus coridon

Hegaztiak

 Pinu kaskabeltza (Periparus ater)


Pinu gorrien basoan zehar oinez 

 llunabarrean eltxoz beteta zegoen inguru bat igaro genuen.  Sorbeltz (Apus apus) intsektujaleen gozamenerako, dozenaka zebiltzan hegan inguruan. 
 Sorbeltza (Apus apus)

  Sorbeltza (Apus apus)

  Sorbeltza (Apus apus)

  Sorbeltza (Apus apus)

 Sorbeltza (Apus apus)

Inguru batzuetan lurra nahiko harritsua eta malkarra aurkitu genuen

   Delichon urbicum (Apus apus) bezalako beste intsektu jale batzuk ere inguratu ziren bazka honetara. 


Gailur ingurura iristean basoak larre zabalei egiten die leku

Baso erdiko gune batzuetan zuhaitz zahar batzuk ere ikusten ziren eta berarekin batera ezpela ere bazetorren lurretik


Egurrak lurrean botata utzi ez gero ere basoak asko irabazten du

Kaka arrasto ugari ere aurkitu genituen ibilbidean zehar, behekaldean dituzue hauetako batzuk.










Ipurua ( Juniperus.... ) beste gauza ugariren artean GIN edari alkoholduna egiteko erabiltzen da

Kalbeira mendira bidean Aragoi aldeko Anso herria ere ederki ikusten zen

Ibilbidea bukatzeko gaua egin zitzaigun




Mylabris quadripunctala

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...