viernes, 23 de agosto de 2019

ESPELUNGA (2106M) HUESCA (2019- Uztailak 20)


Espelunga mendia Alano mendikateko mendebaldean dagoen gailur eder bat da. Zurizako kanpinetik Anso bidea jarraituz, pare bat kilometro beheruntz egin ondoren, Veral ibaiaren ezkerretara aurkitzen den hormatzar bat da bera. Pirineotako beste gailur gehienetatik oso ederki ikusten den horma bertikal bat da berau. Bere mendebaldean Ezkaurre mendia aurkitzen da eta bi mendi hauen artean pasatzen den Veral ibaitik ezkerretara hasi genuen ibilbidea. Lehenbiziko kilometroa baso mixto itxi batean barrena egiten da, Espelunga menditikan jeisten den errekaxto baten albotikan igoaz. Bigarren zatian ganadua ibiltzen ez den belardi basati bat dago, non landareen altuera pertsonena baino haundiagoa den gune askotan, leku majikoa berau inondik inora ere. Hirugarren zatia berriz, harri multzo haundi batek osatzen du. Igoera guztia oso bertikala da, oso denbora gutxian 1000 metro inguruko desnibela igotzen da, bainan era berean oso basatia. Ruzkia eta Espelunga artean dagoen Couloir (bi mendien artean osatzen den pasagune bertikal bati deitzen zaio) zoragarri bat da bera. Behin hiru zati hauek egin ondoren, pasabidean gainaldera iristen zera eta puntu honetatik Espelunga gailurrera zuzen zuzen igotzeko. Beherako txangoa berriz leku berberetik egin beharrean, hegoaldera jo genuen. Horrela ibilbidea hasierako puntuan bukatu beharrean, hasierako puntutik beheruntz lau bat kilometrotara edo, Veral ibaia beheruntz jarraituz beste 2. kotxe bat utzi genuen, horrela hasierako puntura berriro itzuli ahal izateko. 
Ibilbide guztian zehar gizakiaren presentzia oso txikia da eta bakardade sentzasio moduko bat izan genuen momentuoro. Behekaldean aurkituko dituzue xehetasun gehiago.

Gailurra egin ondoren pozik

Espelunga eta Ruzkia mendiaren artean baso eta landareria oso interesgarria dago, non loreak pertsonak baino altuago diren une batzuetan

Espelunga gainetik Ezkaurre mendia aurrez aurre ikusten da, leku ezin hobea zer nolako tolesdura antiklinal dotore bat den ikusteko. Hau da, lur azpiko estratuen okerdura bat izango litzateke, makil bat bi ertzetatik okertzean sortuko litzateken kurbaduraren antzekoa, lurrazpian izandako presio ezberdinek sortzen dituzten kurbadurak, arku baten forma hartzeraino.

Mendi gailurretik irudi zirkular bat grabatuta


Ibilbidearen hasieratik begiratuta, ezker aldeko mendia Ruzkia izango litzateke eta eskubikoa Espelunga



GPS kin grabatutako trak hau erdiraino dago grabatua hemen, puntu orlegi eta gorriaren arteko zatia bakarrik dago grabatua, hortik aurrerakoa irudikatutako marra batzukin dago marraztua. Irudikatutako marra imajinario hori, zailtasun gehienak igaro ondorengo zatia da, Veral ibaira zuzen jeitxi beharrean, Veral ibaia eskubitara dela, altura mantenduz hegoaldera pare bat kilometro larreetan barrena egin behar da. Eta ondoren Veral ibairako bidea hartzen hasi behar da, bidexidor batzuek jarraituz beraino iritxi arte. 
Igoeraren bigarren zatia harriz beteriko gune bat da

Ugaztunak;

Ibilbide gehiena sarrioen konpainian egin genuen. Arruntena mendi goikaldean ikustea izaten den arren oraingoan behekaldegoko basoetan ere ikusi genituen batzuk.
   Sarrioa  (Rupicapra pyrenaica)


  Sarrioa  (Rupicapra pyrenaica)


Hemen hobeto narabitzen da ze inguru harritsua den Espelunga iparraldeko aurpegia


  Sarrioa  (Rupicapra pyrenaica)


  Sarrioa  (Rupicapra pyrenaica)


  Sarrioa  (Rupicapra pyrenaica)


  Sarrioa  (Rupicapra pyrenaica)


Dan Lertxundi, landare tartean tximeleta bila


Hegaztiak;

Irteera honetako izarra harkaitz txoria  (Tichodroma muraria) izan zen, tximeleta bat bailitza Espelungako horma tzaaretan gora eta behera ederki zebilen bera. Urteak neramatzan mendi goietan ikusi nahian eta azkenean topo egin nuen ale batekin. Udaran kumatzera mendi goietako horma tzarretara joaten dira eta negua berriz kota bajuxeagoko harkaitzetara jeisten dira. Hori dela eta behin baino gehiagotan negu partean kostan ere ikusi izan ditugu ale batzuk.


  Harkaitz txoria  (Tichodroma muraria)



  Harkaitz txoria  (Tichodroma muraria)


  Harkaitz txoria  (Tichodroma muraria)


  Harkaitz txoria  (Tichodroma muraria)



  Harkaitz txoria  (Tichodroma muraria)



 Harkaitz txoria  (Tichodroma muraria) 


  Harkaitz txoria  (Tichodroma muraria)


  Harkaitz txoria  (Tichodroma muraria)


  Harkaitz txoria  (Tichodroma muraria)





Mendi tuntuna (Prunella collaris)

Sai zuria (Neophron percnopterus)


Mendian gora harkaitz artean

Tximeletak;



 Parnassius apollo


  Parnassius apollo


Melitaea parthenoides


Melitaea didyma


Melitaea didyma


 Igoeraren bigarren zatia, basotikan irten berritan belardi eder bat igarotzen da


Lasiommata maera

Aglais urticae


 Espelunga hegoaldeko aurpegian ere harroka da nagusi


Polyommatus dorylas 


Agriades pyrenaicus y P.dorylas

 Espelungako igoeraren lehen zatia, pagadia da nagudi bertan


Plebejus sp eta seguraski Lysandra coridon bainan bigarrenekuakin ez da ondo ikusten


Licenidoak lokatzetara arrak bakarrik joaten dira eta beraz urdina ez duten arrak bilatzean datza espeziea ateratzeko sekretuetako bat . Polyommatus dorylas eta atzeko marroixka Aricia cramera


Dan Lertxundi tximeleten atzetik, argazkian Espelunga gailur inguruan dabil


Polyommatus dorylas eta atzekoa Aricia sp atzekoa


Polyommatus dorylas


Igoerako beste irudi bat


Polyommatus dorylase eta atzekoa Aricia cramera


Plebejus idas


Dan Lertxundiren beste irudi bat


Plebejus sp


Thymelicus sylvestris


Thymelicus sylvestris



Azkeneko maldei aurre egiten

Thymelicus lineola

Thymelicus sylvestris


 Carcharadus lavaterae


Hemen ikusten da, igoeran belarditikan harri artera irtetzeko gunea


Melanargia russiae

Seguraski Zygaena transalpina n forma arraro bat

Zygaena transalpina

Zygaena sp....

Beherako bidean larre zabaletan barrena ibili ginen

Zygaena trifoli

Zygaena transalpina eta Zygaena occitanica

Igoeraren bukaeran ederki ikusten da, bi mendien arteko pasagunea


Zygaena viciae

 Igoeraren azken zatia oso bertikala da


Adscita sp


Espelungatik hegoaldera jeisten


Pyronia tithonus


Melitaea parthenoides


Ematurga atomaria

 

Espelungatik hegoaldeko bidean, beheraka zuzen hasi behar den gunea da hau, basoa erdibanatzen duen belardi honetik barrena Veral ibaira jeisteko bidexka ezberdin batzuk daude


Melitaea sp


Spialia rosae ren arrautza eta beldarra


 Espelunga iparraldeko aurpegia

Ibilbidearen bukaera aldera baso misto eder batekin egin genuen topo bainan zerbait goraipatzekotan, besteak beste gorosti  (Ilex aquifoliumbasoak izan ziren, horrelako enbor zabalera duten gorostiak nik behintzat ez ditut lehenago inon ikusi eta atentzioa eman zigun.


 Gorostia  (Ilex aquifolium)


 Gorostia  (Ilex aquifolium)

 Gorostia  (Ilex aquifolium)

 Gorostia  (Ilex aquifolium)
Maider atsedena hartzen Espelunga gailurrean

Sagarmina (Malus sylvestris)

 Ibilbideko bidexidorraren zati bat

Loreak;



Angelica sylvestris


Agian Heracleum sphondylium

 

Echhium vulgare- Viborera


Escabiosa pirenaica-Scabiosa cinerea


Helianthemum nummularium


Dan Lertxundi belardi batean barrena


Eguzki lorea- Carlina acanthifolia


Sempervivum tectorum- Betilora

Silene acaulis

Ezkaurre mendiaren beste irudi bat Lirioak aurrez aurre dituela

 
Lirio pirinearra-Iris xiphioides

Nepeta sp





Achilea millefolium-Milenrama

 Maider landare artean pozik


Echium vulgare


Galium verum

Armeria sp

Agrimonia eupatoria-Usu belar

Intsektuak;








Pinu gorriak (Pinus sylvestris)

Suge baten azala mudatuta

Igoerako beste irudi bat

Kaka arrastoak;









Igoerari bukaera on bat emateko ze hoberik Veral ibaian hartutako baiñu eder bat baino.....



No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...