jueves, 19 de octubre de 2023

INDIAGANA (1098M) INTXOGANA (1063M) ELABE (1068M) ARBOZU (1063M) AZAZETA-ARABA (2023 maiatza 28)

Elabe gailurra

Indiagana, Intxogana, Elabe edo Arbozu gainak Gasteizko mendien ekialdeko mendilerroan daude kokatuta. Gailur hauek pago hostozabalez estalitako mendi lerro bat dira. Bide batez Gasteiz eta Maeztu lotzen dituen errepidean, Azazetako landagune txikiaren gainaldean dago kokatua, ingurune hontatik gertu dagoen mendateari Azazeta ere deitzen zaio.

Sai arrea (Gyps fulvus

Lehen aipatutako mendiez gain Elabe eta Arbozu gailurrak barne hartzen ditu  mendilerro honek. Gure ibilbidean mendi gailur hauek denak igaro genituen, non Arabarren artean tradizio handia duen San Bitor baseliza ere ezagutzeko aukera izan genuen. Behin gailurrera iritxita Arabako lautadara dauden ikuspegiak zoragarriak dira. Bidean aurrera egin ahala gailur denak kateatu genituen. Elabe Intxoagana baino 5 metro gehiago neurtzen ditu bainan hala ere azken hau bigarren mailako menditzat hartzen da Intxoganen aurrean. Elabe mendi garaiago izan arren, mendilerroan barneratuago dago eta kokaleku horrek Intxogana mendiaren alde egin du, zeren azken hau Arabako lautada aurrez aurre duela aurkitzen da.

Ibilbideari buruzko xehetasun zehatzagoak dituzue hemen

Pagadietan ikatza edo beste lanabesetarako egurra ez bada erabiltzen pago zuhaitzak altuera haundia hartzen du, zabalera egin beharrean, argi bila goruntz egiten du.

Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)

Arbozu mendira igotzen.
Azeria (Vulpes vulpes)

Pagoa da nagusi inguruan
Tuntuna (Prunella modularis)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Ibilbide guzian pinu hauek bakarrik zeharkatu genituen, pagadia da nagusi ibilbide guzian.

Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)

Indiagana gailurra

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)

Elabe gailurretik Indiagana aldera ateratako argazkia

Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)

Pagadi barrutan, eguzki faltan ez da landarerik ateratzen.
Arabako lautadak aurrez aurre direla, Gazteiz da atzekaldean ikusten den hiria

barea Arion ater
Baso arteko larrea loraz beterik aurkitu genituen

Achillea millefolium
Anacamptis pyramidalis
Anagalis arvensis
Aquilegia vulgaris-kuku belarra
Arenaria montana
Campanula glomerata
Carthamus mitissimus
Larreak landarez beteta
Convolvulus sp
Echium vulgare
Erinus alpinus
Filipendula vulgaris
Geranium pyrenaicum 
Helianthemum apenninum
Iris graminea
Lamium galeobdolon
Lathraea clandestina
Lathyrus pratensis
Leontodon hispidus
San Bitor baseliza
Leontodon saxatilis
Leucanthemopsis alpina
Linum narbonense

Pagadi barnetan argi oso gutxi sartzen da
Linum suffruticosum- Lino txuria
Melittis melissophyllum
Muscari comosum
Ibilbidearen lehen zatian, Azazetatik irten berritan.
Muscari neglectum

Onobrychis viciifolia
Ophrys tenthredinifera 
Orchis purpurea
Papaver rhoeas-Mitxoleta 
Ranunculus macrophyllyus

Rhinantus major
Rosa micrantha
Rosa pendulina
Ibilbidearen zatirik haundiena pagadietan barrena egiten da 
Salvia pratensis
Senecio doronicum
Serapias lingua

Pagadi ederrak daude ibilbide osoan
Verbascum pulverulentum
Vicia tenuifolia
Intxorta gaina
Azazeta herritikan hasi genuen ibilbidea
Vinca major

Ibilbidearen zati gehiena pago artean egin genuen

Orkide eta landare festa ederra zegoen Indiagana gailurrerako bidean

Pagadi  arteko belardi txiki hauek lorez beterik aurkitu genituen
Indiagana gailurrean

Indiagana gailurra pagoz inguratuta dago


Intxogana gailurrean

Intxogana gailurretik grabatutako irudiak



No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...