jueves, 23 de agosto de 2018

LARRATZA (1587M), AMAIA (1648M), ARRIGORRIETA ORIENTAL (1558M) NAFARROA (2018 abuztuak 02)

Powered by Wikiloc
ISABA-AMAIA.LARRATZA-ISABA ibilbide zirkularra da oraingo honetan egin genuena. Isabatik Belabarzera dijoan lehenbiziko zatia oso goxoa zen, pista zabal batetik barrena joan ginen. Baina behin Ezkaurre-txiki parera iristean eskubitara hartu eta Berroetara edo Amaia mendi aldera dijoan bidea hartu genuen eta hemen aldapa pikoak hasten dira. Zati honetan, lehen bizi pagadi itxi baten barrena joan ginen eta altura irabazi ahala pinu gorri basoa bihurtu zen. Baso barnean pare bat kilometro egin ondoren Berroeta eta Amaia mendi magaletara iritsi ginen. Inguru honetan belardi zabalek hartu zioten lekua basoari. Amaia gailurra egin ondoren Larratza bidea hartu genuenean hasi zitzaizkigun arazoak. Bidea galdu egin genuen eta ahuntzan moduan nola edo ahala Larratza gailurreraino iristea lortu genuen. Behin gailurrera iristean mendebalderago dagoen Ardibidepikua (antenak) tontorra ikusten da aurrez aurre. Beste tontor honetara gerturatu ondoren Isabara dijoan bidearekin topo egin genuen eta bide hau jarraituz zuzen zuzen berriro Isabaraino iritxi ginen. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri batzuk.

Larratza gailurretik ateratako irudiak

Larratza mendiaren ekialdeko aurpegia

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Galdu ginen unean orein (Cervidae) batekin egin genuen topo 

Amaia mendi parera iritxi ginen unean Larratza mendira joateko pasoa edo bidea ez dago oso ondo seinalizatua eta erdi galduta ibili ginen unerik gehienean. GPS aren laguntzaz nola edo hala zulo hortatik ateratzea lortu genuen. Bainan leku nahiko arriskutsuetatik barrena ibili ondoren. Malda haundiak zein toki oso harritsuak igarotzea tokatu zitzaigun. 

Galduta noraezean ibili ginen unetako bat da goiko argazkikoa 

Galduta ibili ginen parajea da goiko hau

Galduta ibili ginen beste leku harritsu bat

Laberinto horretatik irten eta argia ikusten hasi ginen unea duzue hau. Hemendik aurrera galbiderik gabe Larratza gailurreraino iristen zera. Atzeko mendiak Ezkaurre-txiki, Baines zein Ezkaurre dira.

Hegaztiak

Zozoa (Turdus merula)

Ibilbidearen erdi parean dagoen Amaia mendia ere egin genuen

Txirriskala (Serinus serinus) emea

Larratzatik Ardibidepikurako bidea bilatzen ere nahiko lan izan genuen eta gps aren erabilerak asko lagundu zigun, goiko argazkian ikusten den antenara irtetzen du goiko bidexka honek.

Txirriskala (Serinus serinus) emea

Txirriskala (Serinus serinus) arra

Txirriskala (Serinus serinus) arra

Larratza mendi ondoan dagoen Ardibidepikua gailurretik horrela ikusten da Isaba. Isabatik hegoaldera begiratu eta gailur batean aurrez aurre ikusten diren gailurrari deitzen zaio horrela.

Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)


Okil haundia (Dendrocopos major)

Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Buztan gorria (Phoenicurus ochruros)

Mendiaren goi partea oso malkartsua da eta denbora guzian ingurune harritsu zein bidexidor estuetan zehar ibili behar izan genuen

Tximeletak
 Brintesia circe

Erebia arvenensis

Erebia arvenensis

 Melanargia galathea

 Iphiclides feisthamelii

 Argymnis paphia

  Pieris brassicae

 Vanessa atalanta

 Maniola jurtina

Aphantopus hyperantus

Colias Crocea

Amaia menditikan Larratza mendiari ateratako argazkia

Gonepteryx rhamni



Mendi barrenean pinu gorriak zein pagadiak dauden bezala gailurretara iristean belardiak gailentzen dira. Amaia eta Larratza mendiaren iparraldeko aurpegia da hau

Loreak

Achillea oxyloba-Milenrama alpina

Adenostyles alliariae

Agrimonia eupatoria-Usu belar

Larratza mendiaren beste ikuspegi bat


Campanula sp


Carlina acanthifolia-Eguzki lorea

Amaia mendiaren gailurra belardi zabal bat da

Cichorium intybus-Txikori belar

Dipsacus fullonum

Galeopsis pyrenaica



Hieracium alpinum

Amaia menditikan Larratza mendira dagoen ibilbidea

Lathyrus sylvestris


Lonicera sp

Sambucus ebolus


Saponaria officinalis












Larratza mendiaren gailurra


Saxifraga longifolia

Verbascum pulverulentum-Apo belar

Ur satitsu hankazuri (Neomys fodiens) bat hilda ikusi genuen bidean


Isabatik irten berritan Belabarzera dijoan bidea hartzean Ezkaurre txiki mendia aurrez aurre izan genuen denbora guztian 


Kaka arrasto ugari ere bilatu genituen ibilbidean zehar




Bukaerako zatia Ardibidepikua gailurrera iristean bost kilometro goiko pista honetan behera egin genituen, pista hau jarraituz Isaba herriraino iritxi ginen zuzen zuzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...