Zaburu, Azketa eta Leuneta inguruak Euskal Herriko mendialde megalitiko garrantzitsuenetako baten parte dira. Adarra mendiaren inguruan, Buruntzaldeko mendilerroan zein Arano‑Elduain aldean ehunka aztarna daude. Neolitiko amaiera eta Brontze Aroaren hasiera bitartean erabiliak izan omen ziren.
Ingurune hau historiaurreko pasabide naturala zen: Arano, Elduain, Besabi eta Urnietaren arteko lotura naturala.
Trikuharriak: Harri handiz egindako hilobi kolektiboak. Normalean bi harlauza bertikal eta estalki bat izaten dute. Tumuluak: Harri eta lur pilaketa borobilak, askotan erdian hilobi sinple bat dutela. Menhirrak: Harri bakarreko zutoinak, nahiz eta inguru honetan gutxiago agertu. Kromletxak: Harri txikiagoz egindako zirkuluak; Inguru honetan ugarienak direnak. Goiko argazkian duzue horietako bat.
Zaburu, Azketa eta Leuneta: Otsaila eta martxoa artean bi ibilbide desberdin eginda ezagutu ditugu ingurune honetako parajeak. Biak nahiko antzekoak izan dira ibilbidearen izaeran, baina biak ala biak paisaia zabal eta historiaurreko aztarna ugariz beteak.
Lehen ibilbidea Aranotik abiatu genuen, eta handik Azketa eta Leuneta lotuz ibilbide zirkular ederra osatu genuen. Bidean zehar monumentu megalitiko ugari ageri dira: trikuharriak, tumuluak eta historiaurreko aztarnak. Garai batean inguru honek izan zuen garrantziaren lekuko dira, eta oraindik ere paisaian nabarmen ageri dira.
Azketa eta Leuneta gailurrak egiteko osatu genuen ibilbide zirkularra duzue goikaldeko hau
Gailupa (Pyrrhula pyrrhula) emea
NarzisoNarcissuseta San Juan Hypericum perforatumlore batzuk ageri dira bidean, eta inguruari ukitu berezi eta bizi bat ematen diote.
Narzisoak Narcissus
Negu grisaren ondoren, kolore horixka horiek paisaia pizten dute, eta mendia esnatzen ari dela gogorarazten digute.
Miru gorria (Milvus milvus) pasean iparralderuntz ugari ikusi genituen
Bigarren ibilbidea Besabitik abiatu genuen, Adarra mendiaren iparraldea zeharkatuz Zabururantz. Ibilbide honek ere badu bere xarma: baso trinkoak, larre zabalak eta berriro ere megalitoz betetako guneak. Inguru osoa historiaurreko pasabide eta erritu‑gune izan zela irudikatzea erraza da, hainbeste aztarna kontzentratuta ikusita.Argazkia Zaburu gailurrean aterata dago.
Zaburu gailurrera egindako ibilbidea duzue hemen
Baso igel gorria (Rana temporaria) izenak koloreari egiten dio erreferentzia. Ale hau hilik ikusi genuen.
Neguan garai ona da metamorfosia zertan den ezagutzeko; izan ere, han eta hemengo mendietako putzuetan ikus daitezke igel-emeak lagatako arrautzak (ondoren igel-arrak ernaltzen dituenak). Bertatik ondoren aterako dira zapaburuak, eta ondoren igelak eratorriko dira. Metamorfosi honek hiru bat hilabete irauten du.
Bi ibilbide hauek aukera paregabea ematen dute gure inguruko mendien izaera bikoitza ezagutzeko: alde batetik, naturaren erritmo geldo eta ederra; bestetik, milaka urteko historia isilean gordetzen duten megalitoak. Udaberria ate joka dago, eta mendi hauek, pixkanaka, esnatzen hasiak dira.
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Zaburu gailurretik grabatutako irudiak dituzue hemen
Lycosidae, armiarma hau ohikoa da Euskal herrian, batez ere inguru hezeetan eta ibai‑ertzetan bizi da.
Kromletxen kontzentrazio handi hauek erritu guneen inguru horietara garamatza.
Azeriaren kaka arrastoa (Vulpes vulpes)
Mendi hauek Buruntzaldeko eta Adarraren inguruko mendilerroaren parte dira.
Azketa gailurretik grabatutako irudiak
Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Leunetaren inguruan tumulu txiki ugari daude, batzuk oso ondo kontserbatuta.
Pintzana(Frigila coelebs)
Inguruan nabarmen ikusten da basoak egurraren ustiapenerako erabiltzen direla, eta, zoritxarrez, matarrasa bidezko basogintza honek paisaia gogor zauritzen du. Mendi-hegal osoak biluzik geratzen dira, lurra higaduraren menpe, eta naturaren erritmoa eten egiten da. Ez da paisaiaren “kontraste interesgarri” bat, baizik eta salatu beharreko errealitate bat, mendia eta bertako biodibertsitatea kaltetu egiten dituena. Horregatik, ibilbidean zehar ikusitako megalitoen antzinatasunak eta naturaren edertasunak are nabarmenago uzten dute gaur egungo ustiapen eredu honen inpaktua. Mendia zaindu beharreko ondare bat da, eta horrelako praktikek galera handiak eragiten dituzte.
Ibilbide osoan zehar ikus daiteke alertze landaketa izugarriak daudela, ia mendialde osoa monokultibo bihurtzeraino. Basogintza eredu honek ez du mendia zaintzen; kontrakoa, mendia ahuldu eta pobretu egiten du. Espezie bakarreko landaketek biodibertsitatea murrizten dute, lurzorua agortzen dute eta higadura areagotzen dute, eta matarrasa bidezko mozketa gehitzen zaienean, paisaia guztiz biluzik geratzen da. Ez da naturaren parte, ez da paisaiaren “berezitasun” bat: salatu beharreko jarduera bat da, gure mendien etorkizuna arriskuan jartzen duena. Antzinako megalitoek milaka urte iraun dute, baina gaur egungo ustiapen eredu honek hamarkada gutxitan hondatzen du inguru osoa.
Leuneta gailurretik grabatutako irudiak
Lepahoriaren gorotza (Martes martes)
Ibilbidean zehar betizu behiak ere larrean aurkitu genituen. Izenak berak dioen bezala, behi hauek izaera izu eta basatia mantentzen dute, eta ez dute erraz galtzen euren jatorrizko sena. Euskal Herriko behi arraza zaharrenetako bat dira, eta gaur egun ere mendiko larreetan libre ikusteak, baso eta larre paisaiari nortasun berezia ematen dio. Haien presentziak ibilbideari beste dimentsio bat eransten dio, betizuak benetako basapiztien sinbolo ere badira.
Megalitoak ez dira soilik aztarna arkeologikoak; paisaiaren parte dira. Narzisoak, San Juan loreak eta udaberriko lehen kimuak agertzen direnean, milaka urteko isiltasuna eta naturaren zikloa elkarrekin nahasten dira.
Pagadi batek neguan izaten duen itxura honako hau da
Huntza - Hedera hibernica
Ibilbidean zehar kantoi borobileko harri multzo ugari ikusten dira, askotan elkarri itsatsita edo pilatuta ageri direnak. Harri hauek ez dira megalitoak, baizik eta jatorri geologiko naturalekoak: uraren, izotzaren eta denboraren eraginez biribildu eta leundu diren harri blokeak dira, antzina erreka‑ibilguetan edo higadura handiko guneetan sortuak. Gaur egun mendian sakabanatuta agertzen dira, baina haien forma biribilduak eta elkarrekin pilatzeko moduak argi erakusten dute antzinako dinamika geologiko bizi baten arrastoa direla. Inguruko paisaiaren beste berezitasun bat dira, eta ibilbideari ukitu berezi bat ematen diote, megalitoen antzinatasunarekin eta basogintzak utzitako arrastoekin batera.
Pagadiaren sustrai ikusgarriak… eta lur biluztuaren errealitatea
Ibilbidean zehar pago zaharren sustrai ikusgarriak ere ikusi genituen, lurrean itsatsita, ia eskultura naturalak balira bezala. Pagoak, bere sustrai sare zabal eta indartsuarekin, mendiko lurra eusten duen azken babesetako bat dira. Argazkietan eder ageri dira: sustraiak agerian, baina sendo, lurra bere horretan mantentzen saiatzen. Baina kontrastea handia da: beste alde batzuetan lurra guztiz biluzik ageri da, ia batere lur-sorurik gabe, eta horrek agerian uzten du ingurune hori oso bortxatua izan dela. Mendeetan zehar gizakiaren jarduerak eragin zuzena izan duela ikusten da ingurune honetan. Alde batetik, abereen gehiegizko presioa nabaria da; larre guneetan behiak eta zaldiak etengabe ibiltzeak lurzorua trinkotu eta agerian uzten du, eta landaredi berria haztea zailtzen du.
Bestetik, garai batean egurra, ikatza eta bestelako baliabideak ateratzeko erabili izan zen pagadia. Horrek lurzorua agortzea eta egitura naturala galtzea ekarri du. Besteak beste euri urak lurra eramaten du, eta mendia ahuldu egiten da, bere egitura naturala galduaz. Pagoaren sustrai sendoak eta lur biluztuaren zaurgarritasuna elkarren ondoan ikusteak oso argi erakusten du zein hauskorra den gure mendia eta zein garrantzitsua den ustiapen ereduak aldatzea.
Begira ze bortxatua dagoen pagadi honetako lurra. Haizeak puskatutako pago baten ondoan
No hay comentarios:
Publicar un comentario