martes, 30 de octubre de 2018

UDALAITZ (1117M) GIPUZKOA (2018- irailak 22)


Udalaitz mendia Durangaldeko harriak bezala ezagutzen den mendilerroaren ekialdeko puntan aurkitzen da. Iparraldean Ibaizabal eta hego aldean Deba aranak dituelarik. Bizkaia eta Gipuzkoa artean muga egiten du eta Arrasatetik begiratzean benetan mendi zoragarria ikusten da.Udala herrixkatikan hasi eta ibilbide zirkular bat egin genuen, lehenbizi artez eta koniferoez inguratutako bidexka zabal baten barrena mendebalderuntz joan ginen, Pozutxueta tontorrera iritxi arte, behin tontor honetara iristean berriro ekialderuntz hartu genuen, Atxaurrutxugane gailur ondotikan erdikoatxa ingurura jarraituaz eta hemendik aurrez aurre ikusten den Udalaitz tontorrera iritxi arte. 
Lehenbiziko hiru bat kilometro basoan sartuta egiten dira eta altura irabazi ahala ganaduak larrean ibiltzeko belardiak eta ingurune oso karstikoak tartekatzen dira, Udala herria eta mendi goikaldean dauden haitzen batuketa izango da Udalaitz izenaren jatorria. Beste bitxikeri batzuen artean, euskal mitologian zera diote, Marik ere bazuela Udalaitzen beste gordeleku bat. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako beste bitxikeri batzuk

Udalaitz mendiaren mendebalaldeko aurpegia

Udalaitz gailurretik grabatutako irudiak

Udalaitz mendia Arrasatetikan begiratuta horrela ikusten da

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Udalaitzeko mendi tontor ondoan dagoen kobazulo bat duzue hau. Ingurune karstiko hauetan ura eta kareharriak elkarrekin urteetan zehar mendi barrunbe hauetan eginiko zizelatze lanen beste adibideetako bat da hau
Katagorri (Sciurus vulgaris) hau basoan ikusi genuen, ibilbidearen lehen zatian

Udalaitzeko gurutzetik tontorrera grabatutako irudiak


Udalaitz gailurra gurutze paretikan begiratuta

TXIMELETAK

Colias crocea

Lasiommata maera

Anboto mendia aurrez aurre ikusten da Udalaitz menditikan

Lasiommata megera

Pararge aegeria

Ibilbidearen lehen zatia artadi eder hauetan barrena egiten da

Argynis paphina

Lysandra coridon

Udala herrixkaren ondoan zegoen garbitoki hau, garai batean erropak garbitzeko edo ur bila etortzeko ibiltzen baziren ere gaur egunean anfibioentzat leku ezin hobeak dira.

Lysandra coridon

Gonepteryx cleopatra

Kareharriz osatutako inguru karstiko batek osatzen du Udalaitzeko goi alde gehiena

Pieris brassicae

Papilio machaon

Pago bakarti hau ere Udalaitz gailurretik nahiko gertu zegoen.

HEGAZTIAK
Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)


Behin altura batetikan gora larreak harkaitz bihurtzen dira

Isats gorria (Phoenicurus ochruros)

Isats gorria (Phoenicurus ochruros)

Isats gorri (Phoenicurus ochruros)arra
Udala herrixkatik irten eta baso artean 3 bat kilometro  mendebal aldera oinez egin ondoren, ekialdera bira egin eta larre malkartsu honetan barrena hasten zera gailurrerako bidean 

Txio arrunta (Phylloscopus collybita)

Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)

Karobiak eta bere erabilera ezberdinak urteetan zehar





Haitz enara (Ptyonoprogne rupestris)

Hesi berdantzak (Emberiza cirlus)

Euskal herriko beste inguru askotan bezala Udalaitz azpian ere pinudiak ugari dira

Erregetxo bekainzuria (Regulus regulus)

Buztanzuri arrunta  (Oenanthe oenanthe)

Ibilbidearen beste gune bat


Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Kaxkabeltza (Parus mayor)

Sai arrea (Gyps fulvus)

Udalaitz gailur aldean dagoen beste zulo ikusgarri horietako bat

LOREAK

Lorez beteriko horrelako larreak oso gutxi ikusten dira gaur egun

Haritz hostoa  (Quercus)

Doronicum columnae

Gorostia (Ilex aquifolium

Erica sp

Achillea oxyloba-Milenrama alpina

Pozotutxueta tontorra, Udalaitz mendebalaldean dagoen gailurtxo bat duzue hau eta bere ondotikan ere pasatu ginen

Leontodon saxatilis

Euphrasia alpina

Asplenium trichomanes Xardin belar beltza

Campanula rotundifolia

Udala herrixkatik hasi genuen ibilbidea, atzean ikusten den mendia Udalaitz da

Tamus communis

Geranium robertianum-Zaingorria

Mendiko marraskiloa (Iberus gualterianus)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...