sábado, 22 de mayo de 2021

AUMATEGI (1192M), MUGARRILUZE (1111M) ELGEA-ARABA (2021 apirilak 08)


Aumategi eta Mugarriluze gailurrak Elgea mendilerroan daude kokatuta, garai batean mendi-lerro ederra izatetik haize errotaz beteriko gune arrotz bat izatera pasa da.  Enerrgia ekologikoan izenean izugarrizko txikizioak eragin ditu inguruan. Gizartearen aurrean, energia berrizgarria, garbia eta doakoa moduan saltzen duten arren guk hemen ikusitakoa ikusi ondoren hori ez da horrela. 

Izugarrizko azpiegitura eskatzen du eta ingurumen inpaktua izugarria da, pistak, energia jasotzeko bateriak, lineak, soinu haundia, eta abar luze bat.  Jakinik EAE n dauden haize errota guziak batuta gutxigorabehera %3 ko energia sortzen dutela eta batezbeste %6 eko energia eskaera haunditzen dela urtero, ez da bidezkoa horrelako txikizioa sortzea. 

Hau esanik, berriki Martxel Aizpuruari berrian irakurri dizkiodan ausnarketa batzuk nere egin nahi nituzke; 

Naturaren estrategia izan zitekeen landare gutxi eta erraldoiak sustatzea, adibidez, Gipuzkoa osoan zuhaitz erraldoi bakarra izatea, baina ez, naturak zentral txiki ugari sortzera jo du. Landare bakoitzak bere haziak banatzen ditu ahalik eta zentral kimiko berri gehiago sor daitezen inguruan. Horrela, animalion bizi-iraupen egokiagoa bermatzen da.

Naturaren estrategia honek milaka milioi urte iraun du. Gureak ere zentzu berean joan beharko luke. Energia-iturri txiki, berriztagarri eta garbirantz jotzen badugu, gero eta gutxiago kontsumitzeko ohiturarekin batera egin beharko dugu, hiru baldintza horiek betetzen dituen iturri hori ez baita emari handikoa.

Energia hori kontsumitu behar den tokian jarri beharko lirateke energia-iturriak, zeren eta, garraioan alferrik galtzen den energia-kopuru ikaragarria alde batera utzita, inork ez baitu bere etxe ondoan nahi handik kilometroetara kontsumituko den energia sortzen duen aerogeneradore, erraustegi edo ziklo konbinatuzko zentralik, adibidez. Landaguneak poligono industrial edo hiri handien zerbitzura jarri eta haien izenean dena xahutzeko arrisku bizian gaude.

Lehen munduan bizitzeko zortea izan dugunok ari gara energia-iturriei buruz hitz egiten. Gure gizarte aberats honetako okerrak zuzendu nahian gabiltza; ondo dago, baina zer esango ote dute gure gizarte honi eusteko behar ditugun energia-gai, janari, egur, metal eta mineralak lapurtzeko esklabotzen, beren herrietatik kanpora bidaltzen, gure lurraldean sartzen ez uzten, eta beren kontsumo energetiko, alimentario eta kulturalik gabe uzten ditugun horiek?

Gizarte honek ere ez du aurrera egingo, kontsumoa partekatzen ez badugu, alegia, batzuena gutxituz eta besteena igoz. 

Ulibarri ganboa eta Gazteiz aldera dauden biztak soragarriak dira

Mugarriluze gailurretik grabatutako irudiak

Elgea mendizerrako beste irudi bat
Aumategi gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Haizeerrotaz beterik daude gailur guziak

Ibilbideko gune batzuetan insignis pinuen inguruetan, beraien adarretan eta adaburuetan itsatsita halako zaku txurixka batzuk dituzte. Gure inguruko mendietan azpaldiko urteetan ikusten deguna, Izurrite bat da eta prozesionaria edo pinu-beldar izurrite moduan ezagutzen da.

Prozesionaria edo pinu-beldarra.

Hemengo insignis pinua Mexiko iparraldetik ekarritako espeziea da, eta han baditu etsai naturalak, baina hemen, ez. Hemengo txori mota batzuk, haren harrak jaten dituzte, baina ez dira nahikoak eta horregatik indarrez zabaltzen da pinu-beldarra eskualde osoan zehar. Okil beltza bezalako hegaztiak Euskal herriko basoetan asko edatzearen arrazoietako bat izan liteke.

Izurrite honek ez du zuhaitza hiltzen baina zeharo ahultzen du. Pinua ez da ondo osatzen eta pinu-beldarrari eguzki-begiak eta epeltasuna gustatzen zaizkionez horregatik daude hainbeste errepide ertzetan, leku epelak baitira.

Habiak dituen pinuak, zaku txuri hauek dira kabiak, zeharo kaltetzen du pinua. Pinuaren hostoak jan egiten dituzte, erabat biluzik utzi arte. Batzutan, zuhaitz batzuen buruak zeharo erreta eta sikatuta utzi arte.

Gizakiontzako, prozesionaria ez da bereziki arriskutsua, hala ere, kaltegarria izan daiteke zeren eta gorputzean arantza antzeko batzuk dituzte, eta erresumina, hazkura handia sortzen duen sustantzia bat botatzen dute, 

Gaitza murrizte aldera fumigazio-hegaldiak egiten dituzte eta bi produktu mota erabiltzen dira: bat, diflubenzuroia (Dimilin, izen komertziala) eta bestea, Bacillus thuringiensis delako zomorroaren toxinan oinarritutako produktu ekologikoa. Harrek horiek jaterakoan, produktuak haztea galarazten die eta zenbait adituen esanetan, gaur egun erabiltzen diren produktuak  ekosistemarendako kaltegarriak dira, espezie asko akabatzen dituelako, tartean erleak esaterako, eta gainera iturburuak kutsatu egiten ditu.

Hegaztiak

Zikoina (Ciconia ciconia)
Txantxangorria  (Erithacus rubecula)
Elgea herria Mugarriluze gailurretik begiratuta
Txoka arrunta (Carduelis cannabina) arra
Txoka arrunta (Carduelis cannabina) arra
Araba aldeko Elgea herritikan irten eta hego aldeko aurpegi gehiena harizti eta pagadi ederrez beterik dago.
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Hegaxabala (Alauda arvensis)
Hegaxabala (Alauda arvensis)
Hegaxabala (Alauda arvensis)
Mugarriluze gailur inguruan

Txio iberiarra (Phylloscopus ibericus)
Txio iberiarren kantua


Sai arrea (Gyps fulvus)
Txoka arrunta (Carduelis cannabina) arra
Kaskabeltza (Parus mayor)
Mugarriluzetik Ulibarri gamboa aldera dauden biztak izugarriak dira.
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
Garraztarroa (Turdus viscivorus)
Pintzana (Fringilla coelebs)
Haizeerroten artean oinez
Bele beltza (Corvus corax)

Bidean zehar hegaztiek kabiak egiteko etxola batzukin guratzatu ginen
Lertxun itzaina (Bubulcus ibis)
Lertxun itzainaK (Bubulcus ibis) behi artean
Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Gailurrez gailur pista haizeorratzak eraikitzeko egindako bidean aurrera, haize haundia egin zigun bide osoan
Etxe txolarrea (Passer domesticus)
Araba zozo beltza  (Sturnus unicolor)
Aumategi eta Mugarriluze gailurren artean
Miru beltza (Milvus migrans)
Miru beltza (Milvus migrans)

Ibilbideko beste irudi bat
Insignis pinua eta haritza ziren nagusi ibilbidean
Xisarea (Lumbricus terrestris)
Muga harria, Araba eta Gipuzkoa bereizten dituena
Mendi goikaldean, gailur inguruan otadiak dira nagusi

Loreak
Narcissus bulbocodium


Elgea herri ondoko belardiak
Elgea herrian ganadu ugari zegoen
Arabako ozaeta herrixka, Elgea mendizerraren hegoaldean dagoena
Anemone nemorosa-Baso anemona
Bellis perennis-Bitxilorea-Ostaiska
Erica sp-Txilarra
Genista sp
Lamium purpureum
Narcissus bulbocodium
Potentilla alchimilloides
Ranunculus sp
Sarothamus scoparius
Scila verna-Ezkila lore
Stellaria holostea-Izar belar arrunta
Taraxacum officinale- Txikori belar
Trifolium pratense-Hirusta gorria
Ulex europaeus-Otea
Veronica chamaedrys
Viola sp
Harizti ederrak zeharkatu genituen ibilbidearen lehen zatian

Pinu gorria (Pinus sylvestris) eta insignis pinua (Pinus radiata)
Macroglossum stellatarnus
Macroglossum stellatarnus
Haizeerroten beste irudi bat


Maider loreei argazkiak ateratzen
Likenak
Kka arrastoak 


Bidean zehar horrelako poste dexente ikusi genituen

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...