jueves, 12 de septiembre de 2019

PENE BLANQUE (2385M) BEARN (2019- abuztuak 10)


Pene Blanque mendia Bearne aldean dago baina era berean euskal mendizaleek euskal herriko ehun mendien katalogoan barneratuta dutena, bere gailurraren aurrez aurre dagoen hiru erregeen mahai mendi ezaguna eta Pene Blanque magalean dagoen Lhurs pasagunean egiten du muga. Mendi oso harritsua da Pene Blanque eta gailurra bi tontor txiki edo koru moduko batek elkarbanatzen ditu. Hegoaldeko tontortxoa trepada arriskutsu baten bidez igotzen da eta hegoaldekoak berriz, kontu pixka batekin ibilita erraz igotzeko modukoa da. Bere ekialdean duen mendia Pene de Lhurs da eta mendizerra aurrerago jarraituta, Le Billare dago. Gure igoera Bearnen dagoen Larhuns herritikan gora kotxez igo eta Plateau du Sanchese larreetatik barrena hasi genuen. Inguru zoragarria da bera, Le Bilare mendiaren ipar aurpegitikan gora pista bat irtetzen da. Pagadi eta errekaxto artean altura irabazi ahala artzai borda batera iristen zera. Hemen basoak larre zabalei ematen die leku non mastin txakurrez lagundutako artalde batzuekin egin genuen topo. Le Billare mendiaren iparraldeko aurpegian beti ere, hiru bat kilometro egin genituen larre horietan gora oinez eta bapatean pinu beltz, errekaxto eta larra moduko ingurune harritsu bezain polit batera iritxi ginen. Puntu honetatik ezkerretara begiratuta jada iparraldeko Pene Blanqueko aurpegia ederki ikusten zen eta zuzen zuzen azkeneko igoerari ekin genion. Sarrio, marmota eta harri artean gora oso igoera gogorra egin zitzaigun zeren bi metro gora eta bat behera egiten zenuen, izugarrizko harri artean sartu ginen eta ahal genuen modura metroak aurrera egin ahala altura irabazten joan ginen gailurrera iritxi arte. Esfuertzuari dagokionez azkeneko igoera hau benetan gogorra egin zitzaigun, momentu gutxian 500 metroko desnibela irabazten da eta horregatik da gogorra. Behera leku berdinetik egin genuen. Ibilbideari buruzko beste hainbat bitxikeri beheko sarrera honetan.

Pena Blanque gailurra egin ondoren

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta

Pena Blanque gailurraren iparraldeko aurpegia

Pene Blanque gailurretik ateratako grabazio zirkularra

Pena Blanqueko azkeneko maldetan, izugarrizko aldapa eta desnibelari egin behar zaio aurre

Ourtets gailurra aurrean dela eta bere ezkerretara Lhurs pasagunea, Pene Blanque ezkerrerago dagoen gailur bat da

Pene Blanque ezkerretako tontorra da, eskubiko gailurra Hiru erregeen mahaia da, Euskal herriko gailurrik garaiena. Belagoatik ateratako argazkia da hau

Ugaztunak;

Marmotak (Marmota marmota)


Marmota (Marmota marmota)


Marmota (Marmota marmota)

Plateau du Sanchese tik irten berritan ur jauzi politak daude

Beste ur jauzi bat

Marmota (Marmota marmota)

Marmota (Marmota marmota)


Marmota (Marmota marmota)

Marmota (Marmota marmota)

Hiru erregeen mahaia Pene Blanque gailurraren aurrean aurkitzen da eta jende asko ikusten zen bere gailurrean

Lehen kilometroko basoetan barrena

  Sarrioa  (Rupicapra pyrenaica)
Lac de Uhurs ederki ikusten da Pene Blanque gailurretik

  Sarrioa  (Rupicapra pyrenaica)

  Sarrioa  (Rupicapra pyrenaica)
Eguna aurrera joan ahala lainoa gehitzen joan zen


Hegaztiak;


Sai zuria  (Neophron percnopterus)


Sorbeltza ( Apus apus)


Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Pirineo denak ederki ikusten dira Pene Blanque gailurretik


Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)


 Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Pene Blanque gailurrean, aurrean Ukerdi eta Bodugia mendiak ikusten direla


Tuntun arrunta (Prunella modularis)


Zozo paparzuria (Turdus torquatus)


 Zozo paparzuria (Turdus torquatus)


 Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Pene Blanque gailurretik behera oinez


Mendi txirriskila (Carduelis citrinella)


Mendi txirriskilak (Carduelis citrinella


 Mendi txirriskilak (Carduelis citrinella

Pene blanque ko iparraldeko aurpegiko harri lekua hasi aurretik ingurune oso aberstsa dago


Txio horia (Phylloscopus trochilus)


 Txio horia (Phylloscopus trochilus)


 Pinu kaskabeltza  (Periparus ater)

Pene Blanqueko iparraldeko aurpegia


 Txoka arrunta  (Linaria cannabina)


Erroia (Corvus corax)


Sai arrea (Gyps fulvus)


Isats gorria ( Phoenicurus ochruros)

Lac de Uhurs Pene Blanque hegoaldeko aurpegian dago


 Buztanikara horia  (Motacilla cinerea)


 Basotikan irtetzean ardi borda honen ondotikan pasatzen da, larre zabalak daude ingurune honetan

 Loreak;


Aconitum sp

Anemone alpina

Aquilegia sp

Artzantza ugari dabil gune honetan

Carduus carlinoides

Carlina acaulis

Doronicum columnae

Eryngium bourgatii

Pene Blanque magalean dagoen Lhurs pasagunea 


Geranium cinereum

Potentilla sp

Silene sp


Calopteryx virgo

Celastrina argiolus

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...