miércoles, 24 de octubre de 2018

AITZGORRI (1523M) GIPUZKOA (2018- abuztuak 10)


Otzaurte eta Aitzgorri gailurraren arteko txango zirkular eder hau abuztu erdian egin genuen. Aitzgorri izena berez mendilerro guztiari deitzen zaion arren, ermita dagoen gailurra da popularrena. Hori dela eta gailur honek hartzen du izen hori eta horregatik mendizale gehienak tontor hau aukeratzen dute gailurra egiteko. Metro gutxi batzuengatik berez 1551 metrorekin Aitzuri izango litzateke Gipuzkoako gailurrik garaiena bainan hori beste egun baterako utziko degu. 
Otzaurte ondoan dagoen Beunda gainetik hasi genuen gure txangoa, hemendik San Adrianeko aterpetxeraino oinez joan ondoren San Adriango kobazulotik barrena joan beharrean, eskubiagotik Santi ispiritu izeneko maldetan barrena Aizgorri tontorreraino joan ginen galbiderik gabe. Behin gailurra egin eta gero beherakoan ibilbide berdinetik bueltatu beharrean San Adrián kobazulo aldera joan ginen, behin kobazulo barrenetik bestaldera pasa ondoren berriro lehenbiziko bideari itsastu ginen. Ingurune karstiko, pagadiak edo larreak tartekatzen dira ibilbide gehienean.  Behekaldean dituzue bertan ikusitako bitxikeria gehienak.
Aitzgorri gailurretik grabatutako irudiak

Aitzgorri tontorra


Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Aitzgorri gailurretik ekialdera dagoen Aratz mendia aurrez aurre ikusten da
San Adrian pasabide barnetikan kanpora ateratako argazkia. 
Erdi aroan gotorleku garrantzitsu bat izana da ingurune hau eta merkatari zein bidaiarientzat ere atseden lekua izan zen. Garai batean errege, erromes, edo bidelapur ugari pasatako tokia da, non bertako aterpetxea atseden hartzeko erabiltzen zuten eta ermita erlijio betebeharrak asetzeko. 

Sorginorratzak
(Darter dragonfly)

(Cordulegaster boltonii) ugari ikusi genituen bidean zehar
(Cordulegaster boltonii)
Otzaurte inguruan San Adriango bidean

HEGAZTIAK
Abuztu hasieran txito asko ikusteko garaia izaten da eta ibilbide honetan ere ikusi genituen
 Isats gorri (Phoenicurus ochruros) arra

  Isats gorriak (Phoenicurus ochruros) beraien txitoak elikatzen

 Isats gorriak (Phoenicurus ochruros)


San Adrianeko pasabidea da goiko horma zabal hartan ikusten dena

Pintzana (Fringilla coelebs)ere kabitikan irten berria dagoen txitoa elikatzen

Pintzana (Fringilla coelebs)

San Adriango aterpe paretik pasatzean eskubitara hartu behar da "Santispiritu" aldera

Kardantxulo (Carduelis carduelis) gaztea

Txantxangorri (Erithacus rubecula) gazte bat


Aitzgorri gailurra "Santispirituko" maldetatik begiratuta

Sai zuri  (Neophron percnopterus) ez heldua

Mendi erregetxoa (Regulus regulus)

Aitzgorri gailurretik San Adriango bidera dijoan bidexka pagadi honetan barrena doa, Sandrati izenez da ezaguna.

Uda txirta (Anthus trivialis)

Herrerillo capuchino (Lophophanes cristatus)


Kaskabel txikia  (Poecile palustris)
Hegoetako markak dituen Sai arre (Gyps fulvus) bat

Beste Sai arre (Gyps fulvus) bat

 San Adriandik Aitzgorri gailurrera dijoan bideatxurra 

Belatxinga moko horia (Pyrrhocorax graculus)

San Adriandikan Otzaurterako bidean dijoan errekastoa

TXIMELETAK
Aphantapus hyperantus

Maniola jurtiana


Pagadietan perretxikoak ikusi genituen

Pyonia tithonus emea

Pararge aegeria

Pararge aegeria arra

Pagadi barneko beste irudi bat

Colias crocea

Gonepteryx rhamni

Lysandra coridon

Lysandra coridon

Garai batean San Adriango erromatar bide honek garrantzi haundia eduki zuen Araba, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko elkar komunikazioan


Bide Erromatarraren beste irudi bat

Polyommatus sp

Polyommatus sp

Aitzgorri mendiaren goi aldea oso inguru karstikoa da 

Argynnis paphia bikote bat txortan

Beste bi Argynnis paphia txortan

Argynnis paphia

Argynnis paphia emea

Aitzgorri tontorraren azpian ikusten den herria Zegama da

Argynnis paphia emea

Argynnis paphia emea

Limenitis camilla

LOREAK
 Achillea millefolium

 Achillea oxyloba-Milenrama alpina

 Betonica officinalis-Otondo belar

San adriango bidegurutzea

 Campanula glomerata-Ezkialalore

 Campanula sp

 Carlina acanthifolia-Eguzki lorea

 Dianthus sp

 Euphrasia alpina

San Adrian kobazuloaren hegoaldeko aurpegia

 Geranium pyrenaicum 

 Geranium robertianum

 Helianthemum nummularium-Jara amarilla

 Hieracium sp

Otzaurtetik San Adrianeko bidean Alertze basoak daude ugari

 Hypericum androsaemum

 Knautia dipsacifolia

 Phyteuma orbiculare

Santispirituko maldei aurre eginez

 Potentilla sp

 Prunella sp

Otzaurtetik San Adriango bidean Aldaola inguruko errekak zoragarriak zeuden oraindik

 Rubus fruticosus-Sasia


 Sedum dasyphyllum

Txindoki eta Aralar ederki ikusten ziren Aitzgorri aldetikan

 Solanum dulcamara-Azeri mahats

Trifolium pratense-Hirusta gorria


San Adrian kobazuloaren hegoaldeko aurpegiaren beste irudi bat


No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...