jueves, 18 de febrero de 2021

BELOKI (1276M) TTUTTURRE (1282) ARALAR - NAFARROA (2020 abuztua 14)


Oraingo honetan Beloki eta Ttutturre gailurrak kateatu genituen ibilbide bakar batean. Lekunberrik San Migel ermitara dijoan bidean, Guardaetxera iritxi aurretik, Albi izeneko ingurune batetik hasi genuen gure txangoa.  Lehenbiziko zatia Erregenea izeneko pagadi baso eder baten barrena egiten da eta altura irabazi ahala Urdangoene lepora irtetzen zera, hemen Unagako larreak basoa ordezkatzen dute eta Belokiko gailurrarekin topo egiten da. Pagadi hau 2200 Ha k osatzen dute,  hegoalderago dagoen Sakanatik hasi eta Araitz bailaraino zabaltzen delarik. Ibilbidean zehar ikusi genituen orkatzak ere baso hortan ikusi genituen. Behin Beloki gailurra egitean, iparraldera begiratzean Malloak ikusten dira aurrez aurre. 

Ttutturre, jarraian egin genuen gailurra Malloaken ekialdean geratzen den gailurretako bat da. Beloki eta Ttutturre arteko zatia Etzantzako larreak osatzen dute, hemen abere ugarirekin egin genuen topo eta Ttutturre mendira gerturatzean ingurune lapiatz edo karstiko baten barrena gailurreraino igotzen zera. Buelta leku bertsutikan egin genuen. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeria gehiago.

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
Ttutturre gainetik Malloak guziak aurrez aurre ikusten dira
Beloki gainetik grabatutako irudiak
Borda hau Beloki mendi-magalean dago, zerriak babesteko erabiltzen omen dute
Ttutturre gainetik grabatutako irudiak

Orkatz hauekin egin genuen topo ibilbidean zehar
Orkatz ama bi kumerekin

Ibilbidean aurrera egitean orkatz ar honekin ere egin genuen topo

Orkatz emea bere orkatz-kumeekin


Hegaztiak

Txantxangorri gaztea (Erithacus rubecula)
Txantxangorri gaztea (Erithacus rubecula)
Txantxangorri gaztea (Erithacus rubecula)
Ttutturre mendiaren iparraldeko aurpegia
Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
Beloki eta Ttutturre mendien artean abeltzainek otadiak erretzen dituzte larrearen mesedetan
Kaskabeltza (Parus mayor)
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
Beloki mendiaren iparraldeko aurpegian abere asko ikusi genituen
Sai arrea  (Gyps fulvus)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Zapelatza (Buteo buteo)
Beriain mendia ederki ikusten da Belokitik
Azpizuria (Delichon urbicum)
Miru gorria (Milvus milvus)
Beloki gailurrean 
Belea (Corvus corone)
Buztanikara zuria (Motacilla cinerea)
Ttutturre gailurreko iparraldeko aurpegian behorrak itzaletan zeuden

Tximeletak
Polyommatus (Lysandra) coridon
 Maniola jurtina
Polyommatus (Lysandra) coridon
Beloki gailurra
Pieridae napi
Nymphalidae Issoria lathonia
Ttutturre bidean

Landareak
Askari lore-Merendera montana
Potentilla sp
Oxalis acetosella
Otea-Ulex europaeus
Kamamila
Hieracium sp
Campanula sp
Asplenium trichomanes
Goizean goiz larreak ihintzakin aurkitu genituen

Zapaburuak
 Kakalerdo haragijalea (Cicindela campestris
Ttutturrera iritxi aurreko zati batean harri artean joan behar da aurrera egin ahal izateko

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...