sábado, 4 de mayo de 2019

ANDUTZ (613M),SALTSAMENDI(590M) GIPUZKOA (2019- martxoak 22)


Andutz mendiari buelta osoa eman diogu oraingo irteera honetan, mendiaren ipar aurpegian dagoen Itziar herritikan hasi eta Txorobillar (430m) tontorrera jo genuen lehen bizi, tontor hau eta Andutz gailur artean dagoen elur zuloari ere begirada bat bota genion, auzolanean lan ederra egin dute Itziartarrek, era bat abandonatuta aurkitzen zen altxor hau eraberritzen. Hemendik Andutz gailurra, Urrutzuko putzuak eta mendebalean dagoen Saltsamendi gailurra kateatu genituen. Gailurrez gailur ibili ondoren, kantauri itsaso aldera zein Elorrixa, Itxaspe, Zakoneta edo Mendata aldera dauden bista ikusgarrietaz gozatuaz hegoaldean dagoen Esteixa baserrira jeitxi ginen. Hemen arte baso eder baten barrena Mardaixa auzoan aurrera eginez Anduso baserri inguru eta Santuaran baserri gainetikan jarraituaz, Teleixa baserrira joanez, hemendikan Andutzi buelta zirkular guzia bukatutzat eman arte.


Andutz hegoaldeko artadia eta iparraldeko aurpegiaren arteko diferentziak

Andutz mendiaren hegoaldeko aurpegia eta iparraldekoaren arteko bereizketa nabarmena da. Andutz hegoaldeko artadi hau drenaje oneko zoru mehe batean dago itsatsita non bertan hare-harria den nagusi. Artadiek berez ohi duten bezala inguru eguzkitsuan dago kokatua. Hosto iraunkorreko baso mota honen ezaugarrietako bat, ura ez galtzeko edo ura ahal den denbora gehienean kontserbatzeko kutikula lodiko hostoak izatea da. Bere zoru urrian espezie ezberdinek duten lehia edo norgehiagoka ere ikusgarria da. Oso baso itxia izatean argia ere oso gutxi sartzen da baso barnean eta horrek ere asko gehitzen du lehia hori. Artadiez (Quercus ilex ilex) gain besteak beste ondorengo zuhaitz hauek ere osatzen dute baso hori; Gartxu hostozabalak (Phillyrea latifolia) Karraskilak (Rhamnus alaternus)  Gurbitzak (Arbutus unedo)  Erramuak (Laurus nobilis)  Arkakaratsak (Rosa sempervirens)  Endalarrak (Smilax aspera), Urritzak (Conylus avellanaedo Otxar basatiak (Rubia peregrina) daude bertan. Hori dela eta interez ekologiko haundia duen gune zabal bat osatzen du lurralde honek. Behekaldeko argazkietan dituzue goitikan begiratuta zein baso barnean sartzean hartutako irudi batzuk. Iparraldeko aurpegian berriz, giza jardueraren ondorio, eraldatutako ingurure bat dago, non berez basoa izango litzateken ingurune batean, ganadua sartuaz larrea da gaur egun nagusi eta ganadua gutxiago dabilen ingurunetan ,poliki poliki otadia dator berriro indarrarekin. Hainbat espezie desagertarazi edo berri batzuentzat ingurunea egokitu degularik eta beste batzuetan espezie exotiko ugari sartu ere bai, Insignis pinua edo Eukalitua lekuko.

Andutz mendi gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta

Saltsamendi tontorra Urrutzuko putzuak aurrez aurre direla

Saltsamendi gailurretik grabatutako irudiak


Hegaztiak

Sai arrea (Gyps fulvus)

Txepetxa  (Troglodytes troglodytes)

Miru gorria (Milvus milvus)
Andutz tontorretik kosta aldera dauden bistak izugarriak dira

Kaskabeltza (Parus major)

Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquatus)
Andutzetik Mendata ingurua ere ederki ikusten da.
Bele beltza (Corvus corone)
Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Andutz puntatik eguzkia aurrez aurre dela, mendebaldera begiratzen ateratako argazkia

Patxi zaharrak  (Passer domesticus)

Zozoa (Turdus merula)
Buztanikara (Motacilla alba)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Andutzetik Aralarko gailur elurtuak ere ederki ikusten ziren
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
Lertxun hauskara (Ardea cinerea)

Gabiraia (Accipiter nisus)
Lastur eta Larraskanda ingurua Andutzetik begiratuta

Pintzana (Fringilla coelebs)

Zapelatza (Buteo buteo)

Mika (Pica pica)
Anduzko azken gailurrari aurre egiten, otadia da nagusi inguru honetan, berez utzi ezkero, giza jarduerarik gabe basoa etorriko litzateke urte gutxietan eta Andutzek beste itxura oso ezberdin bat hartuko luke

Negu txirta (Anthus pratensis)

Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Urrutzuko putzuak

Birigarro txikia (Turdus iliacus)
Birigarroa (Turdus philomelos)
Izarraizko mendizerra ere ederki ikusten da Andutzetik

 Harkaitz sugandila  (Podarcis muralis)

Harkaitz sugandila  (Podarcis muralis)
Zapamortziloak (zapaburuari Itziarren deitzen dioten izena da zapamortziloa)Anduzko bidean, Teleixa baserritikan gora, Andutz gora goazela erdi bidean aurkitu genuen putzua hau. Zapamortzilotik igelerako metamorfosia ikusteko negua garai ezin hobea izaten da, garai hori pasa ondoren, zapamortzilo hauetatik igelak etorriko dira. Metamorfosi honek hiru bat hilabete irauten du.
Andutzetik begiratuta, Lizarreta mendiaren hego magalean dagoen Arakistain inguruneko putzu hauek bere biziko garrantzia dute anfibioentzat
Urkizuko putzuak 

Saltsamendi Lastur aldetikan begiratuta

Landareak

 Maider landareei argazkiak ateratzen

Orchis mascula
Orchis mascula gertuagotik begiratuta
Txikori belarra  (Taraxacum officinale)
Gorbea mendia Andutzetik begiratuta

Lithodora difusa
Erythronium dens-canis
 Zumaia eta Zarautz aldeko kosta ere ederki ikusten zen Andutz gailurretik

Adonis sp
Adonis sp
Kostaldeko argazki zirkular bat aterata Andutz menditikan

Cardamine pratensis
Kuku belarra (Aqulegia vulgaris)
Viola sp

Pulmonaria bifolia

Gibel belarra (Hepatica nobiles)

Gibel belarra (Hepatica nobiles) 
Andutzetik Anboto horrela ikusten da

Globularia sp
Sagar arbolak loretan


 Txilar burusoila (Erica vagans)

Elorrixa auzoa Andutzetik begiratuta

Helleborus viridis

Ihi belarrak
Elorri zuria (Crataegus monogyna)

Txorobillar mendia eta Andutz gailurraren arteko ingurunea

Tximeletak

 Euchloe crameri
Pararge aegeria
Pararge aegeria

Andutz igotzen itsasoa atzean dela

 Vanessa atalanta

 Vanessa cardui 

Goitikan begiratuta horrela ikusten da artadia eta barnekaldea nola ikusten den behekaldeko argazki hauetan ikusiko dituzue irudi batzuk
Anduzko Iparraldeko aurpegian dagoen Otea (Ulex Gallii) eta artadiaren arteko bi aurpegiak.

Artadiaren beste irudi bat

Andutz atze aldeko artadi baso barnean sartuta  ibiltzea benetan ikusgarria da, behekaldean dituzue irudi gehiago




Hagiñ (Taxusbat edo beste ere ikusi genuen bidean




Gipuzkoan eta Bizkaian gaur egun mendiak ustiatzeko modua, erabateko MATARRASA eginaz, mendia eta ingurunuea txikituz da. Ez da hainbeste koniferoen, eta batez ere, pinudien estaldura-azalera, bertoko hosto zabalekin alderatuz asko edo gutxi dagoen . Baizik, pinudiak ustiatzeko modua. Ustiapen metodo industriala baliatzen dute pinua ateratzeko, makineria astunarekin eta matarrasak eginez, eta horren eraginak dira benetan mendia eta basoa kaltetzen dutenak. Irteera honetan, Andutz eta Lastur artean ateratako beheko argazki hauetan dituzue horren lekuko.

Amona mantangorria (Coccinellidae)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...