martes, 22 de febrero de 2022

ARTXUETA (1345M) SAN MIGEL (1241M) ARALAR- NAFARROA (2022 otsailak 05 )


Artxueta gainetikSakana aldera zein Lekunberri aldera dauden bistak izugarriak dira. Oraingo honetan Arkamurka natura taldearekin batera egin genuen irteera. Bertan San Miguel ur azpian zegoen garaietara joan ginen eta gaur egub harrietan itsatsita dauden koral eta bitxikeria ugari ikusi genituen bertan. Behekaldean duzue horren kronikatxoa.

Artxueta gainetik grabatutako irudiak

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta

Artxueta gailurrean

Arkamurka taldeak, irteera bat antolatu zuen Aralarko San Miguel (Aralar) eta Irañeta iturburura (Sakana)  Bertan, Dan Lertxundi Zarauztarrak solasaldi ederra eskaini zigun geologiari eta tximeletei buruz.

Pectinido bat, bieira baten antz haundia du

Triasiko garaitik (duela 220 millioi urte) eta Kretazeo garaira  (65 milloi urte), Euskal herriko zatirik haundiena urak estaltzen zuen, eta hori dela eta, gaur egun,  gure mendietan, garai artako fosil asko ikusi daitezke haitzetan itsatsita.

Kretazeo garaian (duela 100 millioi urte) Euskal herriaren zatirik haundiena ur azpian zegoen

Errioxa iparraldeko, dinosaurio aztarnak aipatuaz, gaur egungo Euskal herrirainoko kronologia ederra egin zigun Dan Lertxundik. Zeregin horretarako ze leku hoberik Aralar mendizerra joatea baino. Aralar mendizerra beste Euskal herriko mendirik gehienak bezala, kareharriz osatutako ingurune bat da, lehenago aipatu bezala, garai batean itsas azpian zegoena. Millioika urteren ondoren eta besteak beste geruza tektonikoen talken ondorioz  lurrazaleratu dena.

Kareharrizko haitz hauetan, garai artako oskoldun animalia fosilak aurki ditzazkegu.

Aralar mendizerran, Euskal herria itsaso azpian zegoen garaietako aztarna ugari ikusi ditzazkegu. 

Aztarna fosil hauek aztertuz paleontologoek garai hartako animaliak eta landareak nola bizi ziren hautematen dute, eta era berean dagoeneko desagertuak dauden eta gaur egun bizirik dirauten espezien bilakaera nolakoa izan zen azaltzen laguntzen dute. Hamaika aztarna ikusi ahal izan genituen bertan, Euskal Herria itsaso tropikala zuen garaikoak gehienak. Besteak beste, koralak eta lehen aipatutako Errudistak, Cardidae familiako berberetxoak, Pectinidade familiako bieirak eta beste hainbat moluskoenak. 

Geologiaz gain Thecla betulae tximeletaren arrautzak bilatzeko ere baliatu genuen goiza. Bertan tximeleta zaleen elkartea den ZERYNTHIA k moldatutako protokolo bat jarraitu genuen, non arrautzak bilatu ahala erropak ixikitzeko gantxu bana jartzen genuen bilatutako arrautzaren ondoan eta horrela bukaeran arrautza kopurua zenbatu ahal izan genuen. Tximeleta honek Elorri beltzean (Prunus spinosa) jartzen ditu bere arrautzak eta horretarako Irañetako iturburura (Sakana)  jeitxi ginen. 

Bertan dauden elorri beltzetan arrautza ugari aurkitu ahal izan genituen. Goikaldeko irudi hauek dituzue horren adibide. Era horretara Europako hainbat herrialdeetan bezala guk ere tximeleta honen arraultzen ugaritasunaren jarraipena egin ahal izan genuen hemen. 

Goizpasari bukaera eder bat emateko Aralarko endemismo bat ere aurkitu genuen. Bera Geometridae familiako marrazkilo bat da eta Helicella orzai izena du.

Aitzgorri eta Aralar  mendilerroetan zein Nafarroako beste ingurune murriztu batean baino hedaturik ez dagoen marrazkilo bat da berau. Adolfo Ortiz de Zarate Lopezen omenez izendatutako espeziea da, espeziea ikertu zuen lehena izan zen eta bere familiak egileei lagundu zien espeziearen deskribapenerako materiala eta ezagutzak eskainiz. Beste marrazkilo batekin ere egin genuen topo, Candidula arganica rekin, behekaldean dituzue argazki batzuk.  

Artxueta gailurrean, atzekaldean Sakana degula

GEOLOGIA

Madalenhaitz mendia Sakana ekialdean dagoen gailur bat da non bere lurrazala zeharkatzen duten geruza lerrokatu zuzenak ederki ikusten diren San Migueldik (Aralar)  begiratuta. Harri lerrokatu hauek jatorri sedimentarioko egitura harritsuak dira, kohesionatutako arroka gogorren (hemen kareharria eta buztinez batez ere) geruzen txandakatze erritmikoz osatuak, bigunagoak eta gogorragoak  tartekatuta. Antolaketa honek higadura ezberdina izaten du, buztinezko lerroak geruza kohesionatuak (kareharriak)baino errazago higatzen baitira. Honek geruza gogorrak irten eta euskarririk gabe gelditzea eragiten du, eta horrela errazago higatzen dira, baina, aldi berean, arroka gogorrak egoteak bigunak babesten ditu.

Mendien sorrera irudikatuko zuen irudi bat duzue hemengo hau, non lurrazpiko mugimenduen bidez, bi plaka tektonikoek talka egitean lurrak gorako bidea nola hartzen duen irudikatzen duena

Sakana bailara aurrez aurre degula

Kretazeo garaiko aztarnaz betea aurkitu genuen Aralar

Koral baten arrastoak

Irteerako lehen zatian geologiari buruzko hitzalditxo bat eman zigun Dan Lertxundik

Fosil baten barrunbean sortutako kristalak, geoda baten modura

Orbitolinak, Kretazeo garaiko izaki zelula bakarrak.

Taldekideak harriak irakurtzen

Koral baten arrastoak dituzue hemn goian

Danek Euskal herriko mendi gehienak ze materialez osatuta dauden eta zer garaietakoak ziren adierazi zigun.

Taldekideak San Miguel en (Aralar)

Koral adarkatuak

Koral adarkatuak

Koral kolonia bat

Dan Lertxundiren irakaspenak benetan interesgarriak izan ziren

Rudistak (monopleuridoak)

Koral koloniak

Taldekideak fosilen bila

San Miguel dik pirineoak elurtuta ikusten ziren

LEPIDOPTERAK

San Migel inguruan ibili ondoren kotxea hartu eta Irañetako iturburura jeitxi ginen, bertan tximeleten arrautzak bilatzen pasa genuen goiza

Taldekideak Thecla betulae tximeletaren arrautzen bila

Elorri beltzean jartzen ditu bere arrautzak Thecla betulae tximeletak. Goikaldeko argazki honetan ikusten den puntu zuri hori izango litzateke  bere arrautza.

Saio polita egin genuen arrautzen bila

Tximeletaren arrautzan bila genbiltzala beste intsektu batzuen kuxkuak ere aurkitu genituen, goiko irudikoa da horren adibideetako bat.

Taldekideak Irañetako iturbururako bidean

Behin arrautzak aurkitu ondoren, oso txikia direnez lupa batekin begiratzeak asko laguntzen du, ibilaldian izan ziren haurrek ere ederki pasa zuten zeregin honetan.

Tximeletaren arrautzaren beste irudi bat, argazki honetako arrautza argazki kameraren zoomarekin gerturatua dagoelako ikusten da hain haundia. Begiz bakarrik ikustean askoz ere txikiagoa  ikusten da. Behekaldeko argazkia da horren adibide.

Argazkiaren erdian ikusten den puntu txiki hori izango litzateke berez begiekin ikusten den neurrikoa.

Irañetako iturburuaren ingurua benetan ederra da.

Tximeletaren arrautzaz gain intsektu batzuen kuxkuak ere aurkitu genituen, goiko argazki hau da horren adibide.

Taldekideak Elorri beltzen adarretan arrautz bila

Arrautzez gain beldarrak ere aurkitu daitezke adarretan (Lasiocampa quercus?)

Irañeta inguruko beste irudi bat

Udaberri arte arrautza barruan egon ondoren, metamorfosi baten ondoren tximeleta (Thecla betulae) bihurtuko da

HEGAZTIAK

Ibilbidean zehar, inguruko harroketan itsatsita zeuden Sai arre ugarirekin egin genuen topo 

Irañetako iturburuaren beste irudi bat.

Gau euritsu baten ondoren hegoak bustita geratu zitzaizkion Sai arre (Gyps fulvus) honi. Hegoak zabalduta zituen, hegan irten aurrretik hegoak noiz lehortuko zain.

Irañetako iturburua

Mendi tuntuna (Prunella collaris)

Garaztarroa (Turdus viscivorus)

GASTROPODA

Zarateana arganica


LANDAREAK

Larre asko izotz azpian egon arren, dagoeneko Narcisoak irtetzen ari ziren

Narcissus minor

Narziso mota desberdinak bereiztea zaila da. Gure mendietan landare berezi hauetako bi aurki daitezke, Narcissus asturiensis eta Narcissus nobilis. Hala ere, esan beharra dago sailkapen zaileko landare talde bat dela. Horregaitik argitu gabeko hainbat alderdi daude. N.nobilis-aren kasuan, duela gutxi beste espezie bat bereizi da: N.varduliensis, diferentzia da bigarrenak ez daukala orban beltz txikirik estaminetako anteretan. Bi nartziso horiek, beste hirugarren batekin batera, N.palidoflorus, pseudonarcissus taldean sartuta daude.

Berroa (Nasturtium officinale)

Clematis vitalba

Hainbat liken espezie ondo kontserbatutako ekosistemetan bakarrik bizi dira, esaterako, urte askotako zuhaitz zaharretan.

Artxueta mendiaren iparraldeko basoan zeuden zuhaitzaren adarrak izotz geruza haundi batekin aurkitu genituen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...