lunes, 16 de octubre de 2023

MURLONG (2053M), LATRAS / PORTILLO DE ARRIBA (2105M)NAFARROA (2023 martxoak 23 )

Belagua haranetik San Martin harria mendatera igo ginen (1.765 m)kotxez lehenbizi. Bertan kotxea utzi ondoren, galbiderik ez duen ibilbide bat jarraituaz Arlaz leporaino iritxiko gera. Arlaz ezkerretara utzi eta aurrez aurre Murlong gailurrarekin egingo dugu topo. Ibilbide guzia Zuberoa eta Nafarroa arteko muga jarraituz egingo dugu. Murlong gailurra San Martin harria eta Anie/Auñamendi mendi esanguratsuen artean, erdi erdian aurkitzen da. Murlong gailurretik bista panoramiko ikusgarriak ikusiko ditugu: Besteak beste Soumcouy, La Contendè, Anie/Auñamendi, Añelarra, Larra edo Arette eski-estazioa ditugu. Gure ibilbidea martxoan izan zen eta oraindik elur pixka bat geratzen zen.

Mokookerrak  (Loxia curvirostra) hainbeste piñu hazi jan ondoren digestioa ondo egiteko kare harri artean bilatzen duen gantza jan behar izaten dute

Murlong gailurretik grabatutako irudiak
Latras gailurretik Anie/Auñamendi haundia aurrez aurre ikusten dira

Latras gailurretik grabatutako irudiak.

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)

Belatxinga mokohoriek larrako leizezuloak baliatzen dituzte lotarako zein kumatzeko

San Martin gaineko leize zuloaren irudi bat.

Murlong mendia larra deritzaion inguruan dago kokatua non bere lur azpia leize galeriez beteta dagoen. Denera 2000 leize zulo baino gehiago daude eta 500km inguruko amaraun bat osatzen dute denek. Horietako bat San Martin gailurrean dagoen hau duzue. 

San Martin harriari buruzko kondaira duzue hemen irakurgai

Zozo paparzuria (Turdus torquatusren presentzia ohikoa da garai hontan

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)mendi pinu (Pinus uncinata) batean babestuta.

San Martin harrian dagoen aterpe irekia duzue hau


Elurra zegoelako, zuzenean egin gabeko ibilbidea da, ezker eskuin norabide garbirik gabe egindakoa da.

Sarrioa (Rupicapra rupicapra)

Belatz gorri (Falco tinnunculus) ugari ikusi genituen

Arlas gailurra ezkerrean utzi eta Murlong bidean

Erroia (Corvus corax) beti bezala zelatan dago

Mendi txirta (Anthus spinoletta) elur artean jan bila

Mokookerra  (Loxia curvirostra) eta Mendi txirriskila (Serinus citrinella)kareharrizko pareta batera gantz bila etorrita.

Arlas mendiaren iparraldeko aurpegia
Bidean ikusitako Zapelatza (Buteo buteo)


Txolarrea (Passer domesticus)
Belagoako irudi bat


Behekaldeko argazkietan kaka arrasto batzuk dituzue ikusgai








Pirineo mendikateari gauez ateratako argazki bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...