Seseta gailurrera iritxi aurreko aldapatxo bati aurrera egiten
Atuzkarratz (Erronkari) mendilerroaren hegoaldean, ekialdean Binies dago eta mendebaldean (Zaraitzu ibaien arteko banalerro hidrografiko gisa balio duena) Seseta eta Larrondoa mendigune malkartsuak aurkitzen dira. Azken hauetan pinu gorria eta ezpela dira nagusi, mendigune honen gailurrik garaiena Seseta da (1186 m) eta bigarrena Larrondoa (1179M). Gure ibilbidea Igariko mendate gainetik hasi genuen eta ibilbide zirkular bat eginez bi gailurrak kateatu genituen. Igariko mendatea Bidankoze eta Igariko (Zaraitzu) herrixken artean aurkitzen da. Errepide hau egiteko 1936ko gerran ondoren frankismoak lan behartuetara zigortutako milaka presok hartu zuten parte, hemendik igarotzen da egun NA-2520 errepidea (Igara mendatea). Hori gogoratzen duen monumentu bat dago altzatua Igariko gainean.
Seseta gailurretik grabatutako irudiak
Seseta eta Larrondoa mendi gailurretako eremu harritsuetako harkaitzetan hazten den landareria ere aberatsa da, hala nola Draba dededeana, Saxifraga losae, Saxifraga cuneata, Erodium petraeum, Alyssum montanum, etab.bezalako landareak ikusi genituen bertan. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako xehetasun gehiago.
Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta
Errepide hau egiteko 1936ko gerran ondoren frankismoak lan behartuetara zigortutako milaka presok hartu zuten parte, hemendik igarotzen da egun NA-2520 errepidea (Igara mendatea). Hori gogoratzen duen monumentua da goiko hau.
Goizeko lehen orduan orkatz batekin egin genuen topo
Larrondoa gailurretik grabatutako irudiak
Hainbeste loredun belardi gutxi ikusten da gaur egun