domingo, 22 de octubre de 2017

TOLOÑO(1277M)PEÑA LAS DOCE (1255M)ARABA (2017 iraila12)


Toloño mendia Euskal herriko hego mendebaldean aurkitzen da eta Cantabría izena duen mendikate luze batean dago kokatua. Bere hegoaldean Ebro ibaiak meandro eder batzuk osatzen ditu eta era berean Errioxarekin muga egiten du. Mendi tontorretikan begiratzean mediterranear eta kantauri ixurialdeko landaretza ezberdintasunak ederki bereizten dira. Mendiaren hegoaldea pinudiz edo artadiz osatuta dagoen bitartean ipar aldea pagadi ederrez osatua dago. Laborantzari dagokionez hegoaldean mahastiak dira nagusi eta iparraldea zerealez zein larrez osatua dago. Beraz, Toloño mendia inguru paregabea da mediterraneo eta kantauri ixuri aldeen artean aurkitu genitzazken berezitasunak aztertzeko. Igoera Labastida herritikan bi kilometrora dagoen San Gines deituriko ingurunetik hasi genuen. Toloño mendia aurrez aurre aurkitu genuen hemen eta mendi horretara zuzen zuzen eramango gintuen ibilbide zabal bateri jarraituz, malda piko batzuk igo ondoren, mendi gailurreraino iritxi ginen. Jarraian aurkituko dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikerietako batzuk.
Toloño tontorretik ateratako irudiak
Toloño mendia

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Peña las doce tontorra, Toloño tontorra baino mendebalalderago aurkitzen den beste tontor bat da berau.
Ebro ibaiak meandro ederrak osatzen ditu Toloño mendiaren hegoaldeko magalean
Peña las doce tontorretik ere ikuspegi paregabea dago, Errioxa ingurua da aurrean ikusten dena
Mendi Tontorrerako bidean
Hegaztiak
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
Erroia (Corvus corax)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Belatz gorria (Falco tinunculus)
Belatxinga mokogorriak (Pyrrhocorax pyrrhocorax )
Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Intsektuak
Gonepteryx rhamni
Kanetisa circe
Amona mantangorriak (Coccinellidae)

Labastida ederki ikusten da Toloñotik
Loreak

Maxusta ugari zgoen bide bazterretan

Askari lorea (Merendera montana)
Askari lorez(Merendera montana) beteak zeuden Toloñoko goi larreak
Txillarra  (Ericacea familiakoa)
Chaerophyllum hirsutuum
Crocus nudiflorus
Suge gorri belarra (Echium vulgare)
Kardoa
Toloño gailurreko beste irudi batzuk
La Peña las doce tontorretik ateratako beste irudi bat

Mendi tontor ingurua oso harritsua da

Toloño tontorreko lautadak
Toloño tontorrean ateratako beste argazki bat
Toloño gailurrera iristean larre ederrak daude
Mendiaren hegoaldean artadi zabal bezain itxiak bilatu genituen eta beraiek zeharkatzea ez zen bate ere gauza erraza izan. 
Artadien beste irudi batzuk
Mendian behera artadi batzuetan barrena igaro ginen eta goiko irudian ikusten den bezala ez zen batere lan erraza izan

Artadian barrena ibiltzea oso gogorra egin zitzaigun
Ezkur ederrak ikusi genituen artadian zehar
Toloño tontorrerako bidean
Humilladero izeneko ermita eroria bidean zehar aurkituko degu, 1070m ra dago bera.
Toloñoko Santutegiaren aztarnak berriz 1201m tara aurkituko ditugu.

Toloño mendiaren hegoaldeko lautadak mahastiz beteta daude

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...