martes, 10 de enero de 2023

GARATE (281M) GIPUZKOA (2022 martxoa 23)


Garateko mendiaren gailur nagusia, Zumaia eta Zarautz (5 m) herrien artean aurkitzen da. Hegoaldean Urola ibaia duelarik eta bere iparraldeko aurpegian kantauri itsasoa zein Getaria herria. Santiago bideak, ekialdetik mendebalderuntz, aldenik alden gurutzatzen du mendi hau eta urte osoan zehar erromes ugari ibiltzen da bide hauetan zehar. 

Negu txonta (Fringilla montifringilla)

Baina udaberria iristean badu mendi honek berezitasun bat, hegazti pasea ikusteko leku ezin hobea dela, hegoaldetik iparralderako bidean, kosta jarraituz hegazti ugari pasatzen da bertatik. Hori dela eta udaberriko hegoaize egunak primerakoak izaten dira hemendik hegaztiei begira egoteko. 

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta

Garate gailurretik grabatutako irudiak
Getaria herria zein San Anton lurmuturra aurrez aurre ikusten dira
Amiamoko beltza (Ciconia nigra)
Amiamoko beltzak (Ciconia nigra)
Kota apaleko mendi hau, txakolina egiteko mahastiz inguratua dago. Nahiz eta oraindik ere hegoaldeko aurpegian, Arkamurkadi (Quercus suber) baso politak mantentzen diren. Arkamurka zuhaitzak mediterraneo ixuri aldekoak dira izatez bainan kostaldeko lur pobre eta epelago hauetara oso ondo egokitu dira.
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus)
Garate mendiaren hegoaldeko aurpegia
Gabiraia (Accipiter nisus)
Miru beltza (Milvus migrans)
Garate gainetik Askizu ingurua oso ondo ikusten da
Miru gorria (Milvus milvus)
Pagausoak (Columba palumbus)
Garatetik Zarautza bidean, bere hego aurpegian, baso mixto bat aurkitzen da, non artea eta Artelatza gailentzen diren beste zuhaitzen gainetik.
Miru beltza (Milvus migrans)
Arte (Quercus ilex) bakarti asko ilusten dira inguruko larreetan
Mirotz zuri (Circus cyaneus) emea
Zapelatza (Buteo buteo)
Arteen (Quercus ilex
Miru gorria (Milvus milvus)
Amiamoko zuria (Ciconia ciconia)
Garateren hegoaldeko aurpegia
Erroia (Corvus corax)
Beste Arrano arrantzale (Pandion haliaetus) bat
Arteen (Quercus ilex) beste irudi bat
Kaio hankahoria (Larus michahellis)
Garate Meagasetik ikusita
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Garate inguruko larreak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...