sábado, 21 de octubre de 2023

MIGOLETA (1406M) BRAKOLA (1368M) NAFARROA (2023 abuztuak 10 )

Atuzkarratz mendizerran barnean dagoen gailur basati zein garrantzitsuenetakoa da Migoleta. Altuerarik garaiena duen gailurra Migoleta izan arren bere aurrekaldean, distantzia txiki batera, Brakola izeneko beste gailurtxo bat dago non ikusmira askoz hobeak dauden hemendik. Gure ibilbidea Igar herrixkatik oso gertu dagoen Larraitze izeneko mendiarte batetik hasi genuen eta buelta ere leku beretik egin genuen. Argiloaingo ermitatik oso gertu kotxea utzi ondoren errekasto bat pasako degu eta ondoren galbiderik ez duen pista zabal batetik gora egin genuen. Eskubian Mantxola izeneko haitza utziko degu eta altura irabazi ahala belardi batzuk basoari gailentzen zaizkio. Gailurrera iritsi baino lehen, Brakola(1368M) gailurrera iritxiko gera eta ondoren gailurrean aurrera egingo degu Migoletara irizteko. Gailurrera iriitxitakoan, euskarri geodesiko batez gain, orain artean inoiz ikusi dudan postontzi bitxienetariko batekin egin genuen topo. Egur "polikromatu"z eginiko mendizale itxurako tailu handi bat da. Mendiko postontzi original hau Sartze herrixkako Raul izeneko gazte batek motozerrakin eginikoa da. Sartze herrixkan zehar hainbat taila omen ditu eta ez omen du baztertzen inguruko beste mendi batzuen gailurretan ere postontzi-tailuren bat jartzea. 

Abere aziendei dagokionez oso gutxi ikusi genituen, Betizu gutxi batzuekin bakarrik egin genuen topo. Terreña arrazako behiak direla uste degu. Garai batean baserri lanetarako ibiltzen ziren baino gaur egun horren faltan haragitarako bakarrik erabiltzen dituzte gutxi batzuk. 

Ibilbidean zehar besteak beste pinu gorriak (Pinus silvestris), haritzak (Quercus ak..), ezpelak (Buxus sempervirens), ollagak (Genista scorpius), pagoa (Fagus sylvaticaedo harkaitz-eremuetan arteak (Quercus ilex) dira nagusi bertan. 

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta
Horma sugandila (Podarcis muralis)
Argiloaingo ermitatik igarotzen
Pararge aegeria 
Vicia sp
Migoleta gainera gerturatzen eguzkiak aurrez aurre jotzen zigun
Sambucus ebulus
Pre pirineotan edo behe pirinioetan basoa da nagusi
Prunella grandiflora
Argiloaingo ermita
Petrosedum sediforme
Malva tournefortiana
Lathyrus latifolius
Lactuca muralis
Jacobeae adonifolia
Ibilbide gehiena baso artean egiten da
Masustak - Rubus ulmifolius
Brakola gailurrera gerturatzean larreak gailentzen zaizkio basoari
Maider lore artean galduta
Ibilbide hasierako errekaxto baten ondoan ateratako argazkia
Melanargia galathea
Migoleta gainera gerturatzen
Agrimonia gryposepala
Kaka arrastoak, azeriarenak seguruenik
Allium lusitanicum
Campanula rotundifolia
Campanula sp
Campanula trachelium
Centaurea scabiosa
Centaurium littorale
Cirsium arvense 
Cirsium arvense
Clinopodium vulgare
Convolvulus sp
Daucus rouyi Spalik
Hieracium murorum
Jacobaea adonifolia
Garrapoa (Sitta europaea)
Melanargia galathea

Sai arrea (Gyps fulvus

Miru beltza (Milvus migrans)
Lampides boeticus
Lampides boeticus-oraingoan hegoak irekita
Astigar gorria (Acer rubrum)
Horma sugandila (Podarcis muralis)
Argynnis paphia emea
Elorri beltza- Prunus spinosa

Sagarmina - Malus sylvestris
Sagarmiñan fruitua
Viburnum lantana
Pyronia tithonus

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...