domingo, 22 de enero de 2023

TONTORRAMENDI (388M) BARAIKUA (344M) BIZKAIA (2022 azaroa 6)

Ondarru herriaren hegoaldean aurkitzen den mendia da Tontormendi. Gailur honetatik Kantauri itsasoa aurrez aurre ikusten denez, euskal kostaldearen zatirik haundienari begira egonez gozatzeko leku ezin hobea da berau. Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko muga ere bertan kokatzen da, zehazki gailurrerako bidean aurkitzen den Santakruz basaelizan, dirudienez, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga ermita honen erdigunetik igarotzen da. Tontorramendi gailurra (388M) eta iparralderago dagoen Baraikua (347M) ez dira nahastu behar. Bata bestearen ondoan edo jarraian egonik nahasteko arriskua dago. Tontorramendi hegoalderago dagoen hurrengo gailurra da. Mendi guzi hauek Arno mendigunean daude barneratua. Gure igoera Ondarroa eta Mutriku herrien artean dagoen Saturraran hondartzatik hasi genuen eta Arbelaitz auzotikan igaro ondoren zuzen zuzen gailurrerako bidea egin genuen, Burgoa baserria eta Santakruz ermita igaro ondoren. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako bitxikeriak.

Ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen sartuta
Lursagu gorria (Clethrionomys glareolus) burua falta zaionez identifikatzea ez da erraza. 
Argazkiko hau da Gipuzkoan eta Bizkaiako beste leku askotan gaur egun mendiak ustiatzeko modua, erabateko matarrasa eginaz, mendia eta ingurunea asko bortxatuz. Ez da hainbeste pinuen (Conifero-en), eta batez ere, pinudien estaldura-azalera, bertoko hosto zabalekin alderatuz asko edo gutxi dagoen. Baizik, pinudiak ustiatzeko modua. Ustiapen metodo industriala baliatzen dute pinua ateratzeko, makineria astunarekin eta matarrasak eginez, eta horren eraginak dira benetan mendia eta basoa kaltetzen dutenak. Argazkiko hau da Tontorramendi iparraldeko aurpegiaren irudi tamalgarria.
Pintzana (Frigila coelebs)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
Birigarroa (Turdus philomelos)
Saturraran hondartzatikan hasi genuen ibilbidea

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...