jueves, 22 de abril de 2021

TXARLAZO (933M), SOLAIERA (1038M), TXOLOPE (1027M), LOS MADEROS (913M) , FRAILE BURU (834M) GOROBEL-ARABA (2021 martxoak 24)


Gorobel mendilerroa Burgoseko probintziako ipar-ekialdean dago eta bertako gailurrik garaienak egiten dute, Euskal herria eta Burgos arteko muga. Urduña herritikan begiratuta anfiteatro moduko mendilerro karstiko bat ikusten da. Mendilerro honen ikur nagusietako bat Fraileburu izeneko gailurra da, Tertangako sakanean dagoen toki bitxi bat da bera.
Gure ibilbidea Orduña gainetik hasi genuen eta ibilbide zirkular bat eginez Gorobel mendilerroko Los Maderos, Fraileburu, Txarlazo, Txolope eta Solaiera gailurrak kateatu genituen. 
Ibilbidean zehar pago ale ederrak ikusi daitezke, arteekin, erkameztiekin, ezpel, gorosti edo txilardi zabalekin batera. Inguru honetan basa animali ugari bizi dira, bainan egunean zehar zaila da beraiekin topo egitea. Iberiar penintsulan barreiatuta dagoen, otso iberiarra, noizean behin bertaraino ere iristen dela jakiteak ere oilo ipurdia jartzen du. Udaberria izanik, hegazti talde handiak ikusi genituen ibilbidean zehar, batez ere frinjilidoak. Era berean, zeruan hegazti harrapariak, bereziki sai arreak eta sai zuriak ugari ikusten dira. Basoan oinez gindoazela hontz bat ere altxatu zitzaigun . Behekaldean dituzue bitxikeria gehiago.
Fraileburu ingurunea benetan ikusgarria da

Fraileburun egindako grabaketa bat

Txarlazo gailurra antena, ermita eta arte lana tarteko porlan gehiegi zegoela iruditu zitzaigun
Txarlazo gailurretik grabatutako irudiak
Txarlazo eta Txolope gailurrak aurrez aurre genituela. 
Txolope gailurretik grabatutako irudiak
Ezkerreko gailurra Txolope da eta eskubikoa Solaiera,  igo genuen azkeneko gailurra  Solaiera izan zen
Solaiera gailurretik grabatutako irudiak
Gorobel mendizerratikan aurrez aurre ikusten zen   elurtuta zegoen Gorbea gailurra.

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta

Gorobel mendizerran zehar, Orduña gailurretik hasten den pista jarraitzen.

Hegaztiak
Sai arreak (Gyps fulvus)
Sai arreak (Gyps fulvus)
Sai arreak (Gyps fulvus)
Gorobel mendizerra erdian dagoen putzu bat
Sai arreak (Gyps fulvus)
Sai arreak (Gyps fulvus)
Solaiera gailurrean(1038M)
Txioa (Phylloscopus sp)
Tarina (Carduelis spinus)
Tarina (Carduelis spinus)
Solaiera gailurretik barrena, Gorobel mendizerran dauden hariztietan
Kardantxuloa  (Carduelis carduelis)
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
Goldetxo gailurreko pasabidea
Buztanluzea (Aegithalos caudatus)
Txarlazo gailurrera bidean
Buztangorri iluna  (Phoenicurus ochruros)
Paga usoak (Columba palumbus)
Txoka arrunta (Carduelis cannabina)
Txolope gailurrean  (1027M)
 Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Mendi tuntuna (Prunella collaris)
Kaskabeltza (Parus mayor)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Gorobel gaina
Pitxartxar burubeltza (Saxicola rubicola)
Sai zuria (Neophron percnopterus)
Haitz enara (Ptyonoprogne rupestris)
Belatz gorria (Falco naumann)
Zapelaitza (Buteo buteo)
Oinez Txala
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Pagadiak (Fagus sylvatica)

Loreak
Ranunculus ficaria-Korradu belarra
Taraxacum officinalis
Narcissus sp
Primula veris
Potentilla reptans
Solaiera gailurrean
Helleborus viridis
Daphne laureola
Cerastium peruvianum

Hepatica nobilis-Gibel belarra
Pinguicula grandiflora-Muki belarra
Hepatica nobilis-Gibel belarra 
Txarlazo gailurrean
Viola sp
Erythronium dens-canis-Txakur hortz
Lathraea clandestina
Txolope aterpetxea harroil baten erdi erdian aurkitzen den eraikin bat da eta leku benetan ikusgarrian dago eraikita.
Hepatica nobilis-Gibel belarra1
Carduus sp
Erica sp

Sedum sp
Pago haziak indarrakin zetozen,  Fagus
Txolope hegoaldetikan begiratuta
Lasiommata megera
Likenak
Zapaburuak, anfibio anuroen larbak
Cernuella virgata

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...