miércoles, 24 de noviembre de 2021

SARASTARRI (995M), ALLEKO(1017M) ARALAR- GIPUZKOA (2021 urriak 2 )


Sarastarri eta Alleko mendiak Lareoko (Aralar-Ataun) urtegiaren inguruan kokatua aurkitzen diren bi gailur garaienei deitzen zaie. Ingurune oso karstikoa izanik leize zein kobazuloz beterik aurkitzen da. Ezagunenak Sarastarriko leizea eta kobazuloak izango lirateke. Azken honek kobazulo barruan aintzira bat du. Garai batean bertako artzainek, udara lehorretan aintzira honetako urak erabiltzen omen zituzten aberehen egarria asetzeko. Aintzira honen tamaina 25m luze,10m zabal eta 3m sakonerakoa omen da. 

Guk osatu genuen ibilbidea kobazulo honen paretik igarotzen da, Sarastarri gainetik 400 bat metrora, hegoaldeko aurpegian, Lareoko urtegirako bidean aurkitzen da. Behin Lareoko urtegira berriro iristean, Lizarrusti aldera zuzenean joan beharrean Alleko aldera jo genuen, kilometro batzuk pagadi ederretan barrena egin ondoren, galbiderik ez duen ibilbide bat jarraituz Alleko gailurreraino iritxi ginen. Gero Alleko gailurretik zuzenean Lizarrustira jaisteko, jeitxiera honetan oso ondo kontserbatuta dagoen pagadi eder batetikan barrena pasatu ginen. Ia ibilbide guztia pagadi artean egiten da naiz zati txiki batzuetan konifero edo baso mixto pixka bat ere izan. Ondorengo sarreratxo honetan ikusi daitezke ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeriak.

Lareo azpiko errekaxtoaren koloreak izugarri politak zituela iruditu zitzaizkigun. Ur azpiko lurzorua burni kolorekoa da, eta  ingurune orlegiarekin benetan kontraste bikaina egiten du.

Sarastarri gailurretik grabatutako irudia
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen
Alleko gainetik grabatutako irudiak

Aralar barneko basoetan galtzea bezalakorik ez dago, benetan gozagarria da

Orain artean behin ere ikusi gabeko urjausi haundi batekin topo egin genuen Lareo eta Sarastarri artean, non leizezulo haundi eta zabal baten barnean ezkutatzen zen.

Lareoko urtegia

Hegaztiak

Sai arrea (Gyps fulvusnon nahi ikusi genituen.

Aralarko Pagadietan barrena oinez

Lizarrustitikan San Donato mendia ederki ikusten da
Sarastarri gaineko larreetan ere Sai arre (Gyps fulvus) ugari zabiltzan 
Baso barneko irudiak
 Sai arre (Gyps fulvus)
Udazkeneko koloreak benetan ederrak izaten dira, 
Txepetxa  (Troglodytes troglodytes)
Sarastarriko kobazuloa
Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Sarastarri gainetik Txindoki inguruari ateratako argazkia
Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Lizarrustitikan Lareoko bidean

Sarastarriko mendebaldeko larreak
Zapelatza (Buteo buteo)
Zapelatza (Buteo buteo)
Sarastarrira igotzen
Zapelatza (Buteo buteo)
Belatz haundia (Falco peregrinus)
Erroia (Corvus corax)

Gipuzkoako armarrian zein inguruko beste herri askotakoetan ere azaltzen den zuhaitza da agiña. Balio kultural, natural zein zientifiko haundikoa izan arren oso bakana da gaur egun Gipuzkoan. Hala ere Aralarren nahiko erraz ikusi daiteke eta basoari bere lana egiten utzi ezkero, hau da, gizakiaren interbentziorik gabe askoz ugariago izango litzateke inguru honetan, lehen aipatu bezala, istoriak hala adierazten baidu. Horregatik beheko argazki hau ekarri nahi izan dut gogora, non gaur egun pagadiak landatu diren basoetan bera bakarrik hazten den gune askotan. Erdi aroan ingalaterrara saldu zen agin egur asko, alde batetik arkuak egiteko eta bestetik erresuma batuan kontrolpean zeuden arrantza guneetara arrantzara sartu ahal izateko agin egurretan ordaintzen zelako. Gaur egun berriz, Gipuzkoan eta Bizkaian daukagun baso kudeaketa tamalgarriaren ondorioz eta mendian gero eta abere belarjale gehiago dagoenez agiña bere onera etorri ezinik dago gure inguruan.

Basa erramua - Evonymus europaeus

INTSEKTUAK
Calliteara pudibunda
Pseudoolps prasinana
Lizarrustitikan Lareoko bidean aurkitu genuen baso mistoa
Ocnogyna sp
Pararge aegeria
Lizarrusti iparraldean, Alleko mendi aldera dagoen basoa benetan ederra da
ONDOAK
Lizarrustitikan Lareoko bidean.



Izugarrizko tamaina zuten lanperna perretxiku batzuen parean pasa ginen





Landareak
Ingurune honetan monumentu megalitiko ugari daude

Masustak - Rubus ulmifolius
Clinopodium nepeta
Crocus nudiflorus
Merendera montana

Narrastiak
Horma sugandila (Podarcis muralis
Arrabio arrunta (Salamandra salamandra)
Lareoko urtegia Sarastarritik begiratuta
Kaka arrastoak

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...