miércoles, 8 de noviembre de 2017

UKERDI (2252M) BUDOGIA MENDEBALDEA (2353M) NAFARROA (2017 urriak 11)

 Mendi zoragarri bezain gogor hau Linzako aterpetxetik hasi ginen igotzen "Foya de la Solana" iritxi ginen arte, hemendik "foya de portillo de Larra" rako bidegurutzea hartu genuen. Behin puntu honetara iristerakoan eskubi aldera dagoen aldapa oso piko bati egin behar zitzaion aurre mendi tontorreraino iritxi arte. Behin gainera iristean Ukerdi tontorraz gain hego aldean dagoen Budogia tontorra ere kateatu genuen. Bai bata zein bestea toki oso inguru harritsuan daude, Larra oso inguru karstikoan dago kokatua eta mendi hauek dira horren lekuko. Ibilbide osoan Sarrio ugari ikusi genituen, oikoak ez diren ibilbideetatik pixka bat irtetzean basabizitzaren presentzia asko ugaritzen da, jarraian dituzue ibilbidean ikusitako bitxikeria batzuk.

Ukerdi tontorretik grabatutako irudiak 
Ukerdi gailurra
Ukerdi ezkerretara dagoen mendia da eta eskubitara dagoena Budogia da, zeharkaldi honetan tontor biak egin genituen 
Budogia tontorretik grabatutako irudiak

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago hemen sartuta
Ukerdi tontorrean
Ukerdi mendia igotzen
Budogia mendia da aurrekaldean ikusten dena
Budogia gailurrean
 Ugaztunak
Orkatz (Capreolus capreolus) hau baso baten ertzean ikustea tokatu zitzaigun. Egun sentia zen eta gaua larrean ibili ondoren eguna basoan pasatzeko prestatzen ariko zen

Ukerdi gainetik iparraldera begiratuta Larra ingurua aurrez aurre ikusten da
Marmotak (Marmota marmota)nahiko konfiatuak ikusi genituen, Negualdia pasatzeko prestatzen ariko ziren seguruenik, batzuk ahoan belarra zeramaten beraien zuloetara eta negurako janaria pillatzen ari zirela ematen zuen, nahiz eta jakin zazpi hilabete edo pasatzen dituztela zuloetan negutzen.
 Marmota (Marmota marmota)
 Marmota (Marmota marmotabikote bat
 Marmota (Marmota marmota)
 Marmota (Marmota marmota)
 Marmota (Marmota marmota)

Lapazarra mendia da hor behean ikusteu den inguru harritsu zein karstiko hori, sarrio multzo haundiena inguru honetatik gora zeuden

eta inguru hori oso harritsua da
Mendi hau igotzen baino sarrio (Rupicapra rupicapragehio behin ere ez genituen ikusi, arrak altan bero bero bilatu genituen, garai honetan arrak emeen atzetik ibiltzen dira emeak estaltzen utzi arte. Behin estalita geratu ondoren datorren urteko maiatza arte ez dira jaiotzen lehenengo kumeak. 
  Sarrioa (Rupicapra rupicapra
 Sarrioak(Rupicapra rupicapra
Sarrio talde polit bat Ukerdi mendiaren inguruan
 Sarrioak(Rupicapra rupicapra
"foya de portillo de Larra" inguruan
 Hegaztiak
Ugatza (Gypaetus barbatus)
Negu-txirta (Anthus pratensis)
Mendi-txirta (Anthus spinoletta)
Buztan gorria (Phoenicurus ochruros)
Mendi-tuntuna (Prunella collaris)
Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Garraztarroa (Turdus viscivorus)
Buztanikara zuria (Motacilla alba)

La Pakiza Linzola mendi ondotik pasatzen da ibilbidea
Budogia mendiari eskuz seinalatzen
"foya de portillo de Larra" tik goraka Ukerdiko tontorraren bila
Lurrean mikro moduan aurkitzen diren hosto koloretsuak


Ukerdi gailurrean pozik gailurra egin ondoren
Matxinsaltoa
Coleoptero
"Foya de la Solana" iristen
Ukerdi menditikan "foya de portillo de Larra" ra jeisten
Petretxema mendia Foya de la Solanatik aterata
Linza inguruko lehen maldak
Linza inguruko basoak

Asta-putza (Lycoperdon perlatum)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...