sábado, 11 de noviembre de 2017

BARAZEA (1889M) NAFARROA (2017 urriak 12)


Zuberoa eta Nafarroaren artean muga egiten duen mendi ikusgarri hau Sardekagaña zirkoko erdi erdian dago kokatua, iparraldeko aurpegiaren magalean Holtzarteko haitz ebakiak daude eta hegoaldeko aurpegiaren magalean berriz Mintxate izeneko bailara ederra. Mendi hau igotzen Mintxante bailaratik hasi ginen. Pagadi eder batean zehar zeharkaldi bat egin ondoren Lutoa izeneko belardietara irten ginen eta behin inguru honetara iritxitakoan aurrez aurre ikusten da Barazea mendia. Aldapa nahiko gogorra igo behar izan arren, gailurrera iristeko 100 metro inguru falta diren arte, ez dago beste munduko arazorik. Bainan behin puntu horretatik aurrera bertigoa duten pertsonentzat ez da gomendagarria, eskubi ezker amildegi haundiak daude. Dena den kontu pixka batekin ibilita gailurreraino iristen zera. Gu ibilbide zirkular bat egiteko asmoz joan ginen bainan behin gailurrera iritxitakoan buelta ematea erabaki genuen. Gu igo ginen aldetik baino askoz zailtasun haundiagoko lekua iruditu zitzaigulako beste aldetik igota. Beraz behekaldeko mapan irudikatuta dagoen ibilbidea ez da egin genuena, baizik eta behian gailurrera iritxitakoan joan etorria baizik. Jarraian aurkituko dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeriak.
Barazea tontorretik grabatutako irudiak
Barazea mendia Mintxeta aldeko aurpegitikan begiratuta

Ibilbideari buruzko mapa, deitaile zein xehetasun gehiago  hemen sartuta, behin tontorrera iritxitakoan berriro buelta hartu genuen zeren sokarik gabe pasatzen ez ginen ausartu, bertigoa daukatenentzat ez da gomendagarria. Belhaiko puntatik eskubi aldera, La Kartxela atzetik aurrera egin genuen zuzenean jetxi gabe. Ohar bat, hasera puntua eta bukaerana ez dira lebu berean azaltzen, bainan hasera bukaera markatzen duen leku berberetik hasi genuen.
Barazea gainean ateratako beste irudi bat, irudietan ederki ikusten da eskubi ezker dauden malda pikoak
Azkeneko malda oso gogorra da
 Azeria (Vulpes generoa)
Azeria zelaian, seguruenik satorren atzetik ehizean
Otsogorrigaiña mendia da ezkerretara dagoena eta Barazea eskubitakoa 
Hegaztiak
Lehen aldia da Euskal herrian Eper grisa (Perdixperdix) ikusten nuela, jakina da Zuberoa eta Nafarroa arteko goi menditako gune txiki batzuetan bakarrik irauten duela bizirik populazio txiki batek eta poza eman zidan beraiekin topo egiteak. Euskalherriko beste mendi batzuetan, Gorbeia kasu, egin dituzte ahaleginak bainan alde batetik ehiztarien presioak eta bestetik bere habitat egokia deuseztu delako ez dute lortzen espezie hau berreskuratzerik. Mendian oinez gindoazelarik, hankapetik seikote eder bat altza zitzaigun hegan, bainan zistu bizian eskutatu ziren mendian behera, argazkirikan ateratzeko aukerarik eman ez zidaten arren aipatzea merezi duela pentsatu eta hala liburuko argazki batekin irudikatu det.
Miru gorria (Milvus milvus)
Okil haundia (Dendrocopos major)
Mendi erregetxoa (Regulus regulus)
Garraztarroa (Turdus viscivorus)
Belea (Corvus corax)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Sai arrea (Gyps fulvus)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Sotako lepotikan Barazea tontorrera arteko malda oso gogorra da

Barazea gainetik pirineotako gailurrik garaienak oso ederki ikusten dira
Intsektoak
Matxinsaltoa; Insektiziden ondorioz asko gutxitu dira matxinsalto zein kilkerrak
Gonepteryx rhamni
Colias crocea

Artogeia Pieris
Elorri zuria (Crataegus monigyna)
Lutoako txabola eta belardiak

Barazea mendiko beste irudi bat, oraingo honetan La Kartxela ingurutik ateratakoa da.
Loreak

Urre botoia (Ranunculus acris)
Txillarra (

Behin gora igotzean askubi ezker oso malda haundiak daude eta kontuz ibili beharreko gunea da berau.

Mintxeta bailarako errekak



No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...