Oraingo ibilbide zoragarri hau, Aiako Harrien hegoaldeko magaletatik hasi genuen, Ursain gainetik hasi eta Beran bukatzeko. Kopako Harria (596 m) Aiako Harrien hegoaldeko aurpegian dagoen gailur ikusgarri bat da, GR-11 ibilbide ospetsuaren ondoan. Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga naturala osatzen du, eta Bidasoa ibaiaren goialdean kokatzen da, Endarlatsa inguruan.
Gipuzkoan jarduera ekonomikoa izan da mendietan mendeetan zehar eta basoak oso landuak daude. Endara inguruko basoetan ere egon da giza jarduera baina aspaldi utzia da. Ondorioz berreskuratzen joan da. Horrelako baso masa natural gutxi ditugu hemen inguruan eta horri lotutako fauna (Okilak, basa-harrapariak...) eta landaredia dira hemengo balio handienak. Behekaldean dituzue horietako adibide batzuk.
Endara inguruko hariztia, Aiako Harria Natura Parkearen barruan, Gipuzkoa osoan ikusi dudan altxor haundienetako bat da. Bereziki geroz eta harizti natural gutxiago daudelako, eta gainera hainbeste haritz kandugabeko zuhaitz (Quercus petraea) daudelako, haritz hauek oso toki gutxietan mantendu dira. Haritz kandugabea (latinez Quercus petraea) Euskal Herriko zuhaitz autoktonoa da, eta haritz kandudunaren (Quercus robur) oso antzekoa. Biek ala biek “haritz” izena jasotzen dute, baina bada ezberdintasun nabarmen bat: "Kandu" edo "txortena" da ezkurrak adarretik zintzilik egoteko erabiltzen duen zurtoin txikia. Haritz kandugabeak ez du txortenik: ezkurrak zuzenean ateratzen dira adarretik, gerezi baten moduan zintzilik egon gabe. Hortik datorkio izena: kandugabe".
Haritz kandugabeen basoak ez dira oso arruntak Gipuzkoan. Izan ere, mendeetan zehar baso zabalak galdu egin dira, eta espezie hau ez da hain ugaria haritzen familiaren barruan. Haritz kanduduna (Quercus robur) zabalduago dago Gipuzkoan, batez ere ibaiertzetan eta lur emankorretan. Baso mistoetan eta behe-lautadetan aurkitzen da sarri, eta baserri inguruko zuhaitz bakarti gisa ere ohikoa da.
Kopako harri gailurretik grabatutako irudiak
Euriaren eta hezetasunaren eraginez, basoak berde-berde aurkitu genituen, euri asko egiten duen eskualdean dago kokatua eta bertan ondo kontserbatutako baso atlantiko batekin egin genuen topo: haritzak, gaztainondoak edo pagoak dira nagusi bertan.
Orkatza (Capreolus capreolus)
Baso ikusgarri hauek biodibertsitate handiko habitatak dira, eta berebiziko garrantzia dute, batez ere Irun edo Errenteria bezalako ingurune hain poblatuetatik gertu egonik. Hemen, denborak beste erritmo bat du, eta naturak berak markatzen du pausoa.
Kopako harriaren hegoaldeko aurpegia
Kopako Harriaren harroilak eta harkaitz-formazioak ikusgarriak dira, eta Aiako Harrien granitozko masa horren parte dira.
Gailurretik, ikuspegi zabalak daude: mendebaldera Larrun, iparraldera Bidasoa eta itsasoa, eta hegoaldera Nafarroako mendialdea dago.
Okil ertaina (Leiopicus medius)
Ingurua hegazti behaketarako leku paregabea da. Bere harroiletan sai arreak eta belatzak ikusi genituen, eta baso eder horietan okilen soinua edo kaxkabeltz eta abarrena nun nahi entzuten zen.
Sai arrea (Gyps fulvus)
Ibilbidean zehar Endara urtegia igaro genuen, Endara errekaren urak Bidasoara isurtzen dira. Basoaren erdian dauden urtegiek paisaiari ukitu berezia ematen diote.
Kopako Harrira igotzeko ibilbide ugari daude, baina guk Endara aldeko aurpegitik ekin genion, GR-11aren zati bat jarraituz. Bidea ondo seinaleztatua dago, eta bide berdeak, baso-pistak eta bidezidorrak tartekatzen dira. Gailurrera heltzean, Aiako Harria parez pare ageri da, eta inguruko isiltasuna eta natura basatiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Guk egindako ibilbideari buruzko xehetasun gehiago hemen aurkituko dituzu
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Ibilbideari buruzko xehetasunari begiraMiru gorria (Milvus milvus)
Kopako harriko harroiletan, basa fauna babesteko eskalada egitea galarazita zegoen
Ursain gaina, ibilbidearen hasiera
Endara urtegia
Txinbo kaskabeltz emea (Sylvia atricapilla)
Zuhaitz zaharrak
Erica sp
Larrun mendia aurrez aurre dela
Sasiakazia-Robinia pseudoacacia
Scilla sp
Asphodelus albus
Ibilbide bukaeran Beran, etxalde ikusgarriak daudeLithodora sp
Berako beste etxaldeetako batBera herrira iritxi aurretik igaro genuen pagadiaEuphorbia sp
Cardamine pratensis
Bidasoa ibaian eman genion bukaera gure ibilbideariCytisus scoparius
Bera herriaErica sp
Larrun mendia aurrez aurre dela
Sasiakazia-Robinia pseudoacacia
No hay comentarios:
Publicar un comentario