lunes, 4 de octubre de 2021

BELHAIKO PUNTA (1761M), BARAZEA (1889M) NAFARROA (2021 uztailak 10 )


Barazea eta Kartxela artean aurkitzen den gailur hau Zuberoa eta Nafarroa artean aurkitzen da. Guk kotxea Mintxante izeneko paraje zoragarri batean utzi genuen. Isaba eta Uztarrotz artean dagoen bidegurutzea hartuaz, Mintxateko izeneko pista batean lau bat kilometro aurrera eginez. Ingurune guzia oso basati bezain bakartia da. Lutoa ingurunetik, mendian gora, altura irabaziaz joatean, sai arre, sai zuri zein belatz gorrien  presentzia nabarmena izan genuen. Baso itxi batetik, Mintxatetik, Lutoa izeneko larre zabaletara  jausia eginez. Behekaldeko sarrera honetan aurkituko dituzue bertan ikusitako bitxikeri gehiago.

Sarrio (Rupicapra rupicapra) bati Barazea magalean ateratako argazkia

Barazea gailurretik grabatutako irudiak.
Barazea gailurrera iritxi aurreko zatian.

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta

Azeri arrunt (Vulpes vulpes) hau, gure presentziaz ohartu gabe, bera ehizean ari zen bitartean, denbora luzez eduki genuen begien biztan.

Azeria ehizean

Azeri arrunta (Vulpes vulpes)

Azeri arrunta (Vulpes vulpes)

Azeri arrunta (Vulpes vulpes)

Mendian behera

Sarrio (Rupicapra rupicapra) hau ere gurutzatu zitzaigun ibilbidean

Sarrioa (Rupicapra rupicapra)

Hegaztiak

Zapelatza (Buteo buteo)


4 bat Sai zuri (Neophron percnopterus) rekin egin genuen topo Lutoa izeneko parajean. Normalean behiak nun Sai arreak han izaten dira, txahalen atzetik ibili ohi dira. Esnea edaten duten txahalen kakak jaten dituzte, kaltzio asko izaten dute kaka horiek eta hauek ederki aprobetxetzen dute aukera hori.

2 Sai zuri (Neophron percnopterus) borrokan

Txahalak nun Sai zuria (Neophron percnopterus) han, beraien kakez elikatzen dira

2 Sai zuri (Neophron percnopterus) hauekin ere egin genuen topo

Belatz gorri (Falco tinnunculus) ugarirekin egin genuen topo Lutoko larreetan, denak ehizean zebiltzan, xamorro, narrazti edo txori txikiren baten atzetik.
Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Belatz haundia (Falco peregrinus)
Miru gorria (Milvus milvus)

Garaztarroa (Turdus viscivorus)

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Barazea gailurrera iristean Sai arreak (Gyps fulvus) multzo honekin egin genuen topo

Sai arreak (Gyps fulvus)

Sai arreak (Gyps fulvus)

Sai arreak (Gyps fulvus)

Sai arreak (Gyps fulvus)

Dan Lertxundi, tximeleten atzetik 

Aglais urticae
Lycaena virgaureae

Cernuella virgata zurixka
Kaka arrastoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...