viernes, 30 de septiembre de 2022

KALAMUA (770M) GARAGOITI (701M) AKONDIAGANA (749M) URKO (795M) GIPUZKOA (2022 MAIATZA 22)


Hiru tontor hauek igotzeko ibilbidea Ixuako lepotik hasi genuen, puntu hau Urko eta Kalamua mendiguneen erdian geratzen da. Lehenbizi Kalamua aldera jo genuen eta bueltarako Akondiagaina utzi genuen. Bi mendi hauek kateatu ondoren berriro Ixuara jo genuen, bertatikan azkenerako utzi genuen Urko gailurra igotzeko. Mallabia, Elgoibar edo Markina herrietako parajeak ederki ikusten dira gailur hauetatik eta Ego edo Deba ibaien ibai arroak ere bai. Behekaldean dituzue ibilbide honetan ikusitako xehetasun gehiago.

Kalamua gailurretik grabatutako irudi zirkular bat

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta

Argazkiko hau da Kalamua, Urko eta Akondiaga inguruak zein Gipuzkoan eta Bizkaiako beste leku askotan gaur egun mendiak ustiatzeko modua, erabateko matarrasa eginaz, mendia eta ingurunea asko bortxatuz. Ez da hainbeste pinuen (Conifero-en), eta batez ere, pinudien estaldura-azalera, bertoko hosto zabalekin alderatuz asko edo gutxi dagoen. Baizik, pinudiak ustiatzeko modua. Ustiapen metodo industriala baliatzen dute pinua ateratzeko, makineria astunarekin eta matarrasak eginez, eta horren eraginak dira benetan mendia eta basoa kaltetzen dutenak. 

Akondiaga gailurretik grabatutako irudi zirkular bat

Ingurune honetan beste zuhaitzen gainetik pinua gailentzen da eta banda marroiaren gaixotasunaren ondorioz pinudi gehienak mozten ari dira. Banda marroiaren arazo nagusia haren garapen azkar eta bortitza da, eta horrek kalte ugari eragiten dio pinuari, eta oro har, ekosistemari. Gipuzkoa eta Bizkaia artean dauden mendi magal hauek dira horren adibide garbienetakoa. Arazo hau nahikoa ez eta aurrerantzera begirako kudeaketa planetan administrazioak oraindik basogintza eredu berdinean jarraitu nahi du. Eta ondorioz pinuaren ordez batez ere eukaliptoa sartzeari argi berdea eman dio. Beraz industriak administrazioaren laguntzaz monolaborantzan oinarritutako baso kudeaketa intentsiboarekin jarraitu nahi du. Hazkuntza azkarreko eta kalitate eskaseko egurra baita euren intereseko ekoizpena. Besteak beste berriki Portugalen, Galizian, Asturiasen eta abar izan diren sute ikaragarriekin nahikoa ez itxuraz eta oraindik eucaliptoen landaketen alde egiten jarraitzen dute. Milaka ikerketa daudenean zer nolako kalteak eragiten dituen ingurumenean.

Ahaztu egiten zaigu baso atlantiko baten erdian bizi garela. Bai, baso baten erdian, eta basoetan zuhaitzak hazi egiten direla. Guk nahi ala ez, bertoko eta betiko landareek bereganatu nahi duten lur-eremu batean gaude, eta hori onartzen ez dugun bitartean, lurjabeak hori kontuan hartzen ez duen bitartean, etengabeko borroka batean arituko gara, irabazi ezin dugun borroka batean. Goiko argazki hau da horren lekuko, non bertoko landareria indarrarekin gailentzen ari zaion garai batean bertan landatua izango zen pinudiari. Argazki hau Urko mendiaren hegoaldeko aurpegian aterata dago. Gizakiaren eskuartzerik ezean, larretik basorako trantsizio bat izango litzatekeena irudikatzen da hemen, non hasieran otea, txillarra, elorriak eta abar haziko ziren, ekotonoa deitzen zaion ingurune bat. Izugarrizko bioaniztasuna duena. Ondoren zuhaitz haundiak etorriko ziren, pagoak arteak, haritzak eta abar, tokian tokikoa. Mota askotako baso naturalak sortu harte. Eta ezinbestekoa dena baso osasuntsu baterako bidean. Bainan gure ingurunean baso osasuntsu baterako trantsisio horrek traba egiten digu, larre edo baso izan behar du. Abeltzaintza, basoa eta naturan arteko oreka osasuntsu bat bilatu beharrean gaude. 

Urko mendiaren gainaldean ametz (Quercus pyrenaica) baso polit batekin egin genuen topo, berau lurzoru hareatsuko eguteretan hazten den zuhaitz mota izan ohi da 


Kalamuatik Garagoitirako bidean


Pinu beldarra (Thaumetopoea pityocampa)

Orain dela gutxi arte EAE n koniferoek 200.000 hektarea baino gehiago estaltzen zituztela ikusirik, pinu beldarra ugaritzeko baldintza guziak aurkitzen ziren. Pinus radiata espeziea babesteko, beldar-izurritearen tratamendu kimikoan milioika pezeta gastatzen ziren. Izan ere, hektarea bakoitzeko tratamendu kimikoaren kostua oso haundia zen. Bestalde, gure mendietako espezie bakarreko pinudiak ez dira baso mistoak bezain erresistenteak beldar-izurriteei kontra egiteko, Baso mistoetan, besteak beste intsektuak kaltetu ezin ditzakeen zuhaitzak traba egiten diete. Harrapakari eta bizkarroiak ere ezberdinagoak eta ugariagoak izaten dira baso mistoetan. Hori dela eta baso monoespezifikoetan elikagai homogenoaren ugaritasunak aukera bikaina eskaintzen die beldar hauei izurrite bihurtzeko. 

Pinu beldarra, metamorfosi prozesu baten ondorioz tximeleta hontan bihurtzen da


Lasiocampa trifolii, tximeletaren beldarra. Beldar hau hainbat zuhaixka hosto ditu gogoko, bestea beste haritza, pago arrunta, makala edo txilarrarenak.

Metamorfosiaren ondoren horrelako tximeleta sortzen da Lasiocampa trifolii 

Urko gailurretik grabatutako beste irudi zirkular bat
Kakalerdo haragijale (Cicindela campestris) bat baino gehiago ikusi genituen ibilbidean. Bere generoko espezierik ugariena da. Udaberritik aurrera ikusten da normalean. Bere masailezur horzdun indartsuek harraparia dela adierazten dute. Badirudi ez duela lehentasunik eta aurrean aurkitzen duenarekin ausartzen dela diote.

Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Kaskabeltza (Parus major)
Txolarrea (Passer domesticus)
Kalamuatik Garagoitirako bidean
Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Zozoa (Turdus merula)
Ibilbidean aurrera
Birigarroa (Turdus philomelos)
Zapelatza (Buteo buteo)
Sorbeltza (Apus apus)
Lore bateko polena beste batera eramatea da polinizazioa, loreak ernaltzeko ezinbesteko lana egiten dute erleek. Polenaren garraio hori intsektuek egiten dute, eta lan horren %60 erleek egiten dutela diote. Frutarbolek edo barazkien landareek ondo polinizatuta egon behar dute, emankorrak izateko, eta horregatik da garrantzitsua biodibertsitatearentzat erleek modu naturalean egiten duten lana.
Myosotis alpestris
Sedum sp
Zirauna, Anguis fragilis. Sugea ematen badu ere muskerraren familikoa da bera, hau da saurio familiakoa. Horren erakusle da, harrapariren batek buztanetik helduz gero, muskerrek egiten duten bezala buztana askatzeko gaitasuna dute
Brassica sp
Gonepteryx rhamni
Centaurea sp
Bisoi Amerikarra (Neovison vison) en edo Ipurtatsa ren (Mustela putorius) kaka arrastoak
Linum sp
Phyteuma pyrenaicum
Papilio machaon
 Elorri zuria - Crataegus monogyna
Digitalis purpurea- Kukupraka
Medikuntzan orain dela gutxi konturatu dia propietate oso onak dituela bihotzeko arazoak tratatzeko.
Satitxu txikia (Sorex minutusEuskal Herrian aurki daitekeen Soricidae familiako espezierik txikiena da berau.
 Ranunculus repens- Urre botoia
Pararge aegeria
Aquilinum-Garoa
                                                                    Lithodora diffusa
Akondiagako mendian behera dagoen Alartze edo Laritza (Larix...) landaketa bat.
Prunella vulgari- Zolda
Akondiagaineko larretan otea (Ulex...) dator indarrakin
Taraxacum officinale
Goizbueltari bukaera ezin hobea emateko arkumea burruntzian eginda prestatu ziguten San Migel gaineko laguneak. Dudarik gabe aspaldiko urtetan jan dudan onena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

BARGAGAIN(1094M), IXURIPUNTA(1133) URBASA-NAFARROA (2023 azaroak 11)

Bargagain (1.153 m) Urbasa mendilerroko gailur garrantzitsuenetako bat da, iparraldeko isurialdean dago, Altsasuko herri nafarraren, Barrank...