domingo, 14 de noviembre de 2021

ARANGOITI (1356M), EL RALLAR (1282M) (2021 uztailak 16 ) LAS LERAS (1362M), PASOPETON (1302M) (2021 uztailak 15) NAFARROA


Esa urtegiaren iparraldera aurkitzen den mendizerra luzearen bi gailur altuenak dira Arangoiti eta Las Lerasekoak.  Esa urtegia pirineotako itsasoa bezala ere ezagutzen da.  30 kilometroko luzera duen mendizerra hau, bi ibaiek inguratzen dute, bata Iratiko ohianetik datorren Zaraitzuk eta bestea Belagoatik barrena Erronkari gurutzatu, Esa urtegira iritxiz  Aragoi ibaian bukatzen dena. Zangotza herrian egiten dute bat bi ibaiek.

Arangoiti gailurretik Esa urtegi aldera dauden bistak izugarri politak dira

Las Leras gailurretik grabatutako irudiak

Arbaiungo arroilak aurrez aurre genituela

Arangoitiko gailurretik grabatutako irudiak

Mendilerro honek bi aurpegi ditu, iparraldekoa pirineo aldeko habitaten itxura gehiago duena eta hegoaldekoak berriz Mediterraneokoa. Bi sistemen arteko muga izatean oso ingurune berezia bihurtzen duelarik. Bere basoak zuahitz mota ugariz osatua daude, hala nola, iparralde eta gailurretik gertu  pagadiz, pinudi gorriz edo izei piriniarra da ugarien. Hego aldean berriz artadiak, hariztiak, eta erkameztiak gailentzen dira. Gailurretik hego aldera begiratuz Esa urtegi haundia dago aurrez aurre eta bere iparraldean berriz, besteak beste Arbaiuneko arroilak aurkitzen dira, bertako arroilak hegazti ugariren bizileku dira. Arroilen artean ibaiertzeko baso oso aberatsa eta anitza eratzen da. lizarrak, astigarrak, hurritzak edo zumarrak ugari direla bertan. 

Bi egun ezberdinetan egindako txangoak dituzue hemen, lehenengoa Las Leras gailurrera, Gazteluberritikan, iparraldeko aurpegitik egindakoa eta Arangoitira Leiretik, hegoaldeko aurpegitik egindakoa.

Arangoiti bidean

Las Leras eko igoeri buruzko detaile gehiago hemen

Arangoitiko igoerari buruzko detaile gehiago hemen
 Leiretik Arangoitira dagoen igoerako panoramika bat
Azeri arrunt (Vulpes vulpes) honekin egin genuen topo ibilbidean
 Las Leras iparraldeko aurpegitikan igotzen
Hemen hobeto ikusten zaio gorputz osoa
Hegaztiak
Zapelatza (Buteo buteo)
Las Leras gailurrera hemendikan irten genuen.
Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)
Arangoitiko gailurrean antena ugari dago
Berdantza horia (Emberiza citrinella)
Esa urtegia Las Leras gainetikan begiratuta
Berdantza horia (Emberiza citrinella) hegan ere bai
Arbaiungo arroilak ederki ikusten dira Arangoiti gailurretik iparraldera begiratuta
Okil berdea  (Picus viridis)
Leireko monastegi paretik hasi genuen ibilbidea
Arangoiti gailurretik ikusten den beste gaztelua Xabier da
Arangoiti gaiñetik grabatutako irudi batzuk
Txio lepazuria (Phylloscopus bonelli)Las Leras gailur inguruan zebilen
Txio lepazuriaren (Phylloscopus bonelli)beste argazki bat
Pasopeton gailurreko irudi bat
Isats gorria (Phoenicurus ochruros)
Las Leras gailurretik ateratako beste argazki bat
Sai arrea (Gyps fulvus
Mendizerra guzia arroilez inguratua dagoenez Sai arre (Gyps fulvus) askoren kumaleku da.
Esa urtegiko beste irudi bat
Malkar sorbeltza  (Tachymarptis melba)
Iparraldeko aurpegia eta hegoaldekoaren artean alde haundia dago, goiko argazki honetan ikusten den bezala, iparraldeko aurpegia askoz ere berdeago dago hego aldekoarekin alderatuz.
Malkar sorbeltza  (Tachymarptis melba)
Las Leras eko arroil hauetan kumatzen dira Malkar sorbeltzak
Eper gorria (Alectoris rufa) txitoekin zegoela gurutzatu zitzaigun Las Leraseko bidean eta gu ikustean zistu bizian atera zen hegan
Leireko monastegitikan hasi genuen Arangoitirako ibilbidea

Tximeletak
Vanessa atalanta
Las Leras gailurra ingurune oso basatia da
Macroglossum stellatarnus
Arangoiti gailurra, ezkerretara dagoena da
Gonepteryx cleopatra
Gainez gain eta arroil artean egin genituen ibilbideen zatirik haundienak
Melanargia galathea
Las Leras gailur inguruan, pagadi batean barrena oinez
Papilio machaon
Esa urtegian dauden herri abandonatuetako baten atzean dagoen mendi hori da Las Leras
Argynis aglaja
Mendizerraren beste irudi eder bat
Argynnis paphia 
Argynnis paphia, emea
Argynnis paphia, hegoak itxita
Las Leras gailur inguruan oinez, Izei asko dago bertan.
Pyronia bathseba arra
Maniola Jurtina
Arangoitira Erkametz baso ederretan barrena egiten da igoera

Thymelicus acteon
Esa urtegiaren beste ikuspegi bat
Erebia lefevrei
Okillek enborrak
Satyrium ilicis
Satyrium sp
Izugarrizko arte puskak daude ibilbidean zehar
Pyronia bathseba
hipparchia hemione
Mendilerroaren beste irudi eder bat
 Colias crocea
Las Leras gailurrera igotzeko bidea artzainek pirinioetako larre altuetan udara pasa eta neguan artaldeak Bardeetara eramate zituzteneko bide berdinetik egiten da.

Intsektuak
Diptero bat
Las Leras gaineko ikuspegia horrelakoa da non bertan Izeiak, pagoak eta ezpelak diren nagusi.
Koleoptero naranja bat
Las Leras gailurrean zuhaitzak bere horretan usteltzen eta bakarrik konposatzen usten dituzte.
Cordulegaster boltonii
Arangoiti mendian behera


Marrubi basatia





Origanus sp
Artadian goraka
Hypericum sp
Digitalis purpurea
Arangoitira igotzeko bidexidorra
Erica sp.
Arangoiti bidean
Kamamilla, Chamaemelum nobile
Campanula traquelium
Clinopodium vulgare
Cyanus sp.
Las Leras gailurretik ateratako beste argazki bat
Campanula sp
Prunella grandiflora

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...