miércoles, 22 de febrero de 2023

IRULEGI (893M) TANGORRI (845M) ARITZKO (841M) ELUSMENDI (843M) TXAPARRE (852M) BORDAXAR (850M) NAFARROA (2022 abendua 24)

Irulegiko gaztelu inguruak landare aniztasun ederrez osatuak daude. Ekosistema ugari zeharkatzen dira ibilbidean: hala nola ezpeldiak, ereite partzelen ondoko sastrakak, larreak eta hainbat zuhaitzez osatutako basoak, besteak beste basa pinuena, ametz ilaundunarenak, larizio pinuarenak zein pagadiena. Ibilbide guztia Aranguren, Izagaondoa zein Lizoain herrien arteko ekialdeko mugetik gertu igarotzen da. Guk Arangurenen hasi genuen ibilbidea, lehenbizi Tangorri mendia igo eta ondoren Aritzko, Elusmendi, Txaparre, Bordaxar zein Irulegi mendiak kateatu genituen. Ibilbide zirkularrari bukaera emateko, lehenbizi Irulegitikan Lakidain herrixkara jeitxi ginen eta hemendik Aranguren herrixkara joanez ibilbideari bukaera eman genion.

Irulegi gaztelutik grabatutako irudiak

Natura zein pasaiari dagokionez ibilbideak duen interesaz gain Irulegiko gazteluak ibilbideari xarma berezia ematen dio. Bertako aztarnek, eraikin berezi horrek dituen ezaugarri arkitektoniko zein istorikoetara garamatza. Bertan azken urteetan egiten ari diren zaharberritze lanei buruzko xehetasunaz gozatzeko aukera izango dezu. Gainera, gazteluak duen kokapen estratejikoa dela eta, bertatik ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera ematen du. 

Irulegiko gazteluari buruz idatziz eginiko lehen aipamena XIII. mendekoa da. Dena den ia ziurtzat jotzen da Goi erdi aroan Nafarroako erresuma hasiberria defendatu zuten Iruñeko arroan kokatutako gotorlekuetako bat izan zela. 

Garai hartan, jauregiaren fisonomia dorre bat izatera mugatzen zenekoan, zihur aski bere lehenengo suntsipena jasan zuen Abd Al Rahaman III aren soldaduen eskutik, 924.urte aldera. Orduz geroztik eta 1491an eraitsia izan arte, Irulegiko gazteluan era askotariko zabaltze, berritze eta berreraikitze partzialak egin ziren. Arangurengo udalak, Aranzadi zientzia elkartearekin batera, 2007. urteaz geroztik dihardu erdi aroko gaztelu honen ondareberreskurapena sustatzen, besteak beste historia eta arkeologia ikerketak eginez.

Tangorri gailurretik grabatutako irudiak

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen sartuta

Irulegiko gazteluaz gain, goiko argazki hontan ikusi daitekeen bezala, gazteluaren inguruan Baskoien herri bat ere aurkitu dute. Berriki bertan indusketa lanak egiten ari zirela, hain famatua egin den Irulegiko eskua aurkitu dute. Esku honetan kristo aurreko I. mendeko euskerazko lehendabiziko idatzia izango litzatekeena aurkitu dute.

Tangorri gainean

Irulegiko beste irudi bat
Miru gorria (Milvus milvus)
Mihura - Osyris alba
Sai arrea (Gyps fulvus
Irulegi gailurretik pirineoak oso ederki ikusten dira

Pintzana (Frigila coelebs)
Irulegi gailurra
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Lehen aipatu bezala, ingurune hau soroz, larrez, sastrakadiz zein basoz osatua dagoenez mosaiko oso aberatza osatzen da bertan. Ekologikoki oso aberatsa eta anitza den pasaia izanik, animalia espezie kopuru haundi batentzako egokiak diren bizitza baldintzak eskaintzeko gai da ingurune hau. Hori dela eta ingurune hau harrapariak ikusteko oso leku aproposa suertazten da. 

Besteak beste Aztoreak, Gabiraiak, Zapelatzak, arrano sugejalea, mirotz urdina, arrano txikia, miru gorria zein beltza edo belatz gorria ikusteko leku paregabea da. Gu neguan joan ginenez, udarako harrapari multzoa ikusteko aukerarik ez genuen izan bainana bai negutiar batzuk, hemen adibide batzuk.
Okilak zulatutako enbor bat
Gune askotan likenez beterik zeuden zuhaitzak 
Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Pagausoa (Columba palumbus)

Pirineoak elurretan zeuden
Hosto lehorrez beteriko mosaiko bat
Zapelatza (Buteo buteo)

Pinu gorria - Pynus sylvestris 
Garrapoa (Sitta europaea)
Ezpela - Buxus sempervirens

Ipar ipurua - Juniperus communis

Larrosa - Rosa canina
Enbor ustela
Erkametza - Quercus faginea artetik bidexidor politak daude
Ibilbidearen beste irudi bat
Lakidain herrixkara iristen
Irulegi gaztelutikan hegoaldera dagoen bidexka
Ibilbidearen zati bat egurrezko esku lanez beterik dago

No hay comentarios:

Publicar un comentario

GAINTXIPIA (626M) OTARRE ( 663M) GARALUZ (575M) LASTUR GIPUZKOA (2024 martxoa 09-17)

L astur aldean egin ditugun bi ibilbide hauek niretzako esanahi berezia izan dute, nire aman jaiotokia da Lastur eta bertan ikusi eta entzun...