martes, 29 de diciembre de 2020
BIZKARZE (1657M), ODEIZUGAÑA (1613) ZUBEROA (2020 uztailak 31)
martes, 15 de diciembre de 2020
PUNTABARRENA (1482M) BIZKAIA(1479M) NAFARROA (2020 uztailak 30)
Erronkariko Ezka ibaiaren ekialdera dauden Urzainki eta Garde herrixkan artean dagoen Puntabarrena mendia da oraingo honetan egin genuena. Garde herrixkatik aurrera, Matamachos puertora dijoan bidea hartu eta kilometro terdira pista bat irtetzen da ezkerretara, pista honetan barrena, 4 kilometrotan kotxean altura hartzen joan zaitezke Rincón de la Virgen arte. Guk, gain eder honetan bezperako gaua pasa genuen eta ilunabarreko irudiak zein goizean goizekoak ikusgarriak izan genituen. Pinu gorriz eta pagadiz osatutako ingurune oso basatia da eta mendi gainetan larre zabalak daude. Pista honetan kotxean ibili ahal izateko baimen berezia, 5€ ren truke Erronkariko turismo bulegoan lortu daiteke. Rincón de la Virgen gainetik oinez. gainez gain Bizkaia eta Puntabarrena gailurrak kateatu genituen, bueltakoan leku berdinetik etortzeko eta ibilbidea pixka bat luzatze aldera Iñari gailurra ere egin genuen. Jendartetik ihesi nahi duen ororentzat ingurune ezin hobea, egun osoan ez genuen inorekin topo egin. Hemen behean dituzue ibilbidean zehar ikusi genituen bitxikeri batzuk.
Pinu gorri (Pinus sylvestris) ederrak ikusi genituen ibilbidean zehar
UNTZILLATX (941M) BIZKAIA (2026 Maiatza 21)
Untxillatz gailurrean ateratako argazkia Udaberri honetan egin digun bero zakarra lagun, oraingo honetan Untzillatx aldera joan ginen. Goiko...
-
Oraingo honetan Goizuetatik (Nafarroa) Irun (Gipuzkoa) herrira arteko ibilbidea burutu genuen. Denera 25km inguru mendiz mendi oinez eg...
-
Euskal herriko mendiak igoaz bidean aurkitu ditugun zuhaitz eta zuhaixkak dituzue ikusgai hemen behean Ametza - Quercus pyrenaica Artad...
-
Gailur hauek Gorbeia eta Anboto mendiguneak lotzen ditu, eta Kantauriko eta Mediterraneoko uren banalerroaren zati izango lirateke. Mendile...
































