Euskal Herria mendiz mendi: agosto 2026

domingo, 2 de agosto de 2026

UNTZILLATX (941M) BIZKAIA (2026 Maiatza 21)

Untxillatz gailurrean ateratako argazkia
Udaberri honetan egin digun bero zakarra lagun, oraingo honetan Untzillatx aldera joan ginen. Goiko argazkia Untxillatz gailurrean ateratakoa da, atzekaldean ikusten diren mendiak Anboto eta Alluitz dira.
Gatzagieta baserritik abiatu ginen, egutegi ugarietako azaletan agertu izan ohi den baserri mitiko baten ondotik. Kareharrizko hormen azpian, isiltasuna lagun, atzekaldeko tontor harritsuaren presentzia nabarmena da.
Untxillatz gailurretik grabatutako irudi zirkularra
Lehen metroetatik bertatik nabaritzen da Untzillatxek duen izaera alpinoa.
Durangaldeko mendilerroan dauden horma ikusgarrien parte da, Anbotoko mendigunean txertatua, eta Atxarteko hormen gainean altxatzen da, hamarkadetan zehar Bizkaiko eskalada‑eskolaren bihotza izan den lekuan.
Mendi berdantza (Emberiza cia) bertan kumatzen ari dela ikusteak ilusio berezia egin zidan
Untxillatz gailurra egiteko osatu genuen ibilbide zirkularra
Kartel informatiboek gogorarazten dute hemen hasi direla eskalatzaile askoren lehen pausuak, gero Pirinioetara, Alpeetara edo Himalaiara jauzi egin dutenak.
Untxillatz gailurretik Mugarra azpiko kanterak aurrez aurre direla.
Baina mendi honek badu beste istorio bat ere: Inguruan dauden kanterek Untzillatx eta Mugarra bezalako mendi mitikoak asko bortxatu dituzte, eta urte luzez ekologistak eta mendizaleak borrokan jardun dute ingurune eder hau babeste aldera. Kanteretako leerketak gelditzeko eskatuz, protesta bezala, garai batean Atxarteko hormetan eskalatzaileak zintzilik jarri ziren. Ekintza haiek ingurumenaren aldeko mugimendua indartu zuten. Gaur egun, Atxarteko kanteren jarduera etenda dago, baina bertan eragindako zauria oraindik ikusgarria da.
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)
Gatzagietatik gora, Untzillatxek bere izaera erakusten du: igoera laburra baina bizia egin genuen, udaberriko beroak erritmoa moteldu bazigun ere, gailurrera iristean, Durangaldeko mendilerroa ezker eskubi zabaltzen da begien aurrean: Anboto, Alluitz, Astxiki, Mugarra… denak hurbil, denak altu, denak berezi.
Untzillatxek Pirinioetako tontor askoren antza du, baina Euskal Herriko bihotzean dago.
Belatz haundia (Falco peregrinus) inguruko hormetan kumatzen da
Mendi zoragarria da: naturaren indarra, historia eta kulturaren aztarna uztartzen dituen gailurra. Igoera labur baina bizia, eta gailurrean beti aurkitzen den isiltasuna, udaberriko beroak ere ez duena apaltzen.
Sai zuria (Neophron percnopterus) ingurune honek gordetzen duen beste altxorretako bat
Artea (Quercus ilex) nun nahi irtetzen da
Untxillatz kareharrizko mendia da, eta horrek baldintzatzen du bere landaredia: nahiz eta klima kantauriarra izan, bertan Mediterraneo ixurialdeko espezie batzuk nagusitzen direla ikusten da. Hala nola Gurbitza eta batez ere artea.
Eta eguzki aldera begira dauden paretek landaredi urria baina espezializatuak dituzte. Kareharrizko substratuak lur lehorrak eta drainatze azkarra sortzen ditu, eta horrek guztiz baldintzatzen du mendiaren paisaia botanikoa. Goiko argazkiko Arrosa gorri txikiak (Dianthus ...) horren adibide garbia dira.
Harri‑jauziak nun nahi daude, ingurune hauetan landaredi urria izaten da, baina espezie espezializatuak itsasten dira bertara.
Harri arteko arrakala hezeetan primula txiki hauek ere ageri ziren, kareharrizko mendien flora espezializatuaren adibide garbia.
Tuntuna (Prunella modularis)
Altuera galdu ahala ingurune batzuetan harizti kantauriarra nagusitzen da.
Baina beheko aldean, zoritxarrez, pinudiaren monolaborantza da nagusi: pinu insigne sail zabalak, paisaia homogeneizatzen dutenak eta biodibertsitatea murrizten dutenak.
Sai arreak (Gyps fulvus) nun nahi ikusten ziren hegan
Untxillatz kareharriz osatutako ingurune bat izanik bere barnean kobazule ugari ditu. Horietako bat San Martin ermita txikiaren inguruan aurkitzen dena da, ingurune honi kutsu kultural eta mistiko berezia ematen dioten horietakoa da. Ermitatik gertu, kareharrizko pareten azpian, kobazulo txiki baina eder bat irekitzen da. Ez da sakona, baina bai berezia da, harkaitzen formak mendiaren izaera geologikoa agerian uzten dute.
Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquata), gure mendi gehienetako bidai lagun polita
Elosuko lepoan abandonatutako borda bat ikusi genuen,  erdi erortzear dagoen egur eta harrizko egitura zaharra.  Garai bateko mendiko bizimoduaren lekuko isila. Borda zahar hauek paisaiari ukitu melankoliko eta autentikoa ematen diote.
Zapelatza (Buteo buteo) gure mendietako harrapari ixila
Mugarra mendia aurrez aurre ikusten da
Txoka arruntak (Carduelis cannabina) oso gustoko ditu hegoaldeko hormetara itsatsita dauden otadiak
Igoeraren zati batzuk pixka bat aereoak dira baina mendian ibilia bazera ez dago arazorik berauek igarotzeko
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Alluitz eta Anboto aldera dauden ikuspegiak zoragarriak dira
Ibilbideko putzu baten inguruan Buztanikara (Motacilla alba) hau zebilen intsektu bila
Untxillatzen mendebaleko gailurrean

Ibilbidean zehar gurutzatu genituen haritz batzuen inguruan
Beheko mendi magaletan malba txikiak (Malva neglecta) ere agertzen dira, lila kolore bizi horrekin belardiari ukitu ederra ematen diotenak
Untxillatz gailur ingurutik behekaldera begiratuta ibilbidearen zati bat ikusten da, argazkiaren erdi erdian bidexka ikusten da

Mendiaren goikaldea oso harritsua da

Ibilbidearen beheko zatia horrelako bidexketatik barrena egiten da

Mugarra mendiaren beste irudi bat

UNTZILLATX (941M) BIZKAIA (2026 Maiatza 21)

Untxillatz gailurrean ateratako argazkia Udaberri honetan egin digun bero zakarra lagun, oraingo honetan Untzillatx aldera joan ginen. Goiko...