ESTUÑAGAN - ALTO DEL CORRAL (841M), ATXOBIAGA (804M) GUJULI- ARABA (2021 martxoak 31)
Arabako Izarra herrian dagoen Gibixo bailaran aurkitzen da Estuñaga mendia, beste batzuk El Alto del Corral bezala ere ezagutzen dute. 700 bat metrotatik gora dagoen goi lautada haundia osatzen du inguru honek. Oso ondo zaindua dagoen harizti, erkametz edo pagadi ederretan barrena egiten da ibilbidearen zatirik gehiena, nahiz eta gune batzuetan landazabaletako pasaia ere tartekatzen den. Larre zabal hauetan ganadua da nagusi. Ibilbidearen pasai ikusgarrienetakoa, Gujuliko urjausiak eskaintzen du, bertan ehun bat metroko altueratik behera Jaundia ibaitikan datozen urak kareharrizko harroil malkar batetikan behera erortzen dira.
Ibilbide honetako baso eder hauetan ikusitako euri putzuetan bizitza zen nagusi. Berton metatutako anfibioak eta intsektuak eklosionatzeko ezin besteko guneak. Ekosistema hauek oso hauskorrak dira zeren izaki bizidun asko hazteko eta garatzeko erabiltzen dituzten espazioak dira, baina era berean oso efimeroak edo azkar aldatzen diren guneak direlako.
Estuñagan gailurretik ateratako irudiak
Izarra herritikan Estuñagain bidean
Gujuliko ur-jausia
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehiago hemen sartuta
No hay comentarios:
Publicar un comentario